Genrikh Kasparian

Guénrij Kasparián» orritik birbideratua)

Genrikh Moiseievitx Kasparian (armenieraz: Հենրիկ Գասպարյան, errusieraz: Генрих Моисеевич Каспарян; Tbilisi, gaur egungo Georgia), 1910eko otsailaren 27a - Erevan, Armenia, 1995eko abenduaren 27a) armeniar xake-jokalaria eta xake-ikasketen sustatzailea izan zen.

Genrikh Kasparian

Bizitza
JaiotzaTbilisi1910eko otsailaren 27a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Armenia
Talde etnikoaArmeniarra
HeriotzaErevan1995eko abenduaren 27a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaGeorgian Technical University (en) Itzuli 1931)
Jarduerak
Jarduerakxakelaria, chess composer (en) Itzuli eta idazlea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran

Bizitza aldatu

Genrikh Moiseievitx Kasparian Tbilisin jaio zen, orduko Errusiar Inperioan, egungo Georgian, 1910eko otsailaren 27an.

Historian izan den Xake-ikasketen konpositore nagusitzat hartzen dute eta oso jokalari aktiboa izan zen, Armeniako Txapelketa, 1934tik 1956ra bitartean[1], 10 alditan irabazi zuelarik eta Tbilisikoa, berriz, beste 3 alditan (1931, 1937, 1945). SESBeko Txapelketan, 4 alditan izan zen finalista (1931, 1937, 1947, 1952), baina ez zuen hamargarren postutik aurrera egiteko aukerarik izan.

Konposizioek eman zion ospe handiena. Xekeko buruketekin hasi zen eta liburu ugari idatzi zuen. 600 bat ikerketa osatu zituen eta 57 lehen sari irabazi ere bai.

1936an irakasle nazional bilakatu zen Kasparian eta, 1950ean, nazioarteko maisu.

1956an, Xake Konposizioen Nazioarteko Epaile egin zuten eta, 1972an, Nazioarteko Maisu Goren izan zen Xake Konposizioan.

1995eko abenduaren 27an Erevanen (Armenia) hil zen.

Erreferentziak aldatu