Raúl Roa

Raul Roa» orritik birbideratua)

Raúl Roa Vadillo (Badajoz, 1977ko abuztuaren 5a) doma klasikoko zaldizkoa eta ekitazio irakaslea. Real Escuela Andaluza de Arte Ecuestren titulatua, Espainiako eta mundu guztiko zaldizko zentro ezberdinetan egin zuen lan, Europa eta AEBetan.

Raúl Roa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaúl Roa Vadillo
JaiotzaBadajoz1977ko abuztuaren 5a (46 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaSevilla
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakequestrian (en) Itzuli eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Royal Andalusian School of Equestrian Art (en) Itzuli

raulroajinete.com
Facebook: RaulRoaRider LinkedIn: raul-roa-vadillo-83032a30 Edit the value on Wikidata

Biografia eta ibilbide profesionala aldatu

 
Real Escuela Andaluza Arte Ecuestre

Zaldienganako bokazioa txikitatik zetorkion, 11 urte besterik ez zuenean, Extremadurako pikaderotan abere horiengana inguratzen hasi zenean.

Gero, Badajozko Kirol Elkarte Munizipalean, saltoa, doma bakeroa eta goi mailako eskola praktikatzen hasi zen. Gaitasun handia erakutsi zuen zaldiarekin eta Rubén Correa eta Eustaquio Piñeroren zaldi-heztegietan baliagarria izan zen oso, baina ez zen nahiko izan Raúlentzat eta jaioterritik atera beharrean izan zen, gorantz nahi bazuen egin[1].

A. Duartek eman zion Raid Hípicorako zaldiak estreinatzeko aukera. Dubain egingo zen 1998ko Mundu Txapelketara bidaiatuko dute eta Raúl Jilguero-ren entrenatzaile moduan joango da.

Handik aurrera, formazioa osatzen joango da ekitazioaren munduan. 2001ean, Segoviako Yeguada Centuriónen kontratua egin zion eta, garai hartan zuzendari teknikoa zen José Manuel Lucenak izendatuta hartu zuen parte han.

Urtebete geroago, 2002an, Trujillon jarraitu zuen bere ibilbide profesionala, Cabaex Klubean, zaldiak lehiaketa morfologiko eta funtzionaletarako prestatzen zituelarik.

Ikasten jarraitu zuen, eten gabe. 2003an, D. Luis Valenca Rodríguez eta D. Manuel Fondónen klaseak izan zituelarik, Portugal eta Cáceresen eta, 2004an, Segoviako Yeguada Centuriónen sartuko delarik, doma klasikoan[1].

Baina, 2004a urte berezia izango da Raúlentzat, Real Escuela Andaluza de Arte Ecuestre (REAAE) delakoan 4 zaldizkoetako bat bere hautatuko baitzuten, 2004tik 2008rainoko eperako. Ospe handiko eskola honetan egon zen bitartean, José Gutierrez, Manolo Ruiz, Rafael Soto, Ignacio Rambla edo Francisco José García bezalako maixuek eman zioten formazioa eta lehiaketa eta emanaldi ez gutxitan hartu zuen parte.

REAAEko epearen ondoren, Cádizko El Puerto de Santa Maríako La Cabaña izeneko Trebatze Zentruan egin zuen lan, maila ezberdinetako zaldiak prestatuz.

2009an egin zuen lehen nazioarteko jauzia, Kanadako Cuatro L Andalusians Breederdseko zalditegiko proposamena jaso zuenean, espainiar arraza puruko zaldiak prestatu eta entrenatzeko xedean.

Ez da jasoko duen proposamen bakarra: Txinan ere interes handia dute Raúlen lanean, Heilan Ecuestrian Eskolan europar zaldiak trebatu eta zaldizkoak doma klasikoan entrenatuko dituelarik.

2012an, Toledoko De Ymas zalditegiak zaldizko bezala eta irakasle bezala kontratatu zuen eta, egun, Sevillako Carmonako Epona Zentroan egiten du lan bera[1].

Lanbide profesionalaz gain, clinics ezberdinak eman ditu Espainian eta munduan zehar: Burgos, Cádiz, Cáceres, Erroma, Kalifornia, Ohio edo Texas.

Erreferentziak aldatu