Dave Vanian

abeslari britainiarra

Dave Vanian, jatorrizko izenez David Letts, (Hemel Hempstead (Ingalaterra), 1956ko urriaren 12a - ) The Damned bandaren (Punk rock, Rock gotiko, Hardcore punk) abeslaria da. Sex Pistols eta The Clashekin batera, Ingalaterrako Punk rockaren aitzindarietako bat izan zen.

Dave Vanian

(1986)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Lett
JaiotzaHemel Hempstead (en) Itzuli1956ko urriaren 12a (67 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Patricia Morrison (en) Itzuli  (1996 -
Hezkuntza
HeziketaCavendish School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta kantugilea
KidetzaThe Damned
Naz Nomad and the Nightmares (en) Itzuli
Dave Vanian and the Phantom Chords (en) Itzuli
Izengoitia(k)David Vanian
Genero artistikoapunk
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaNitro Records

web.archive.org…
IMDB: nm2288720 Musicbrainz: d99fc1f6-43c0-498c-b07d-c3bdff4094e4 Discogs: 239945 Allmusic: mn0000938688 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

David Letts Hemel Hempsteaden jaio zen, Ingalaterran, 1956ko urriaren 12an. Ehorzle lanetan aritu zen eta, musikan sartu zenean, izena aldatu eta Dave Vanian hartu zuen (Transylvanian bezala ahoskatuz).

Iggy Pop, Alice Cooper, Siouxsie edo Robert Smithen antzera, Vanianek ere estetika gotikoa zuen gustuko. Janzkera iluna eta aupegi zurbila, 1976ko azaroan, NME aldizkariak Vanianek Addams familiatik ihes egindakoa ematen zuela esan zuen[1].

Ez zaio bere bizitza pribatua agertzerik gustatu, baina jakina da Berpizkundeko artea, zine beltza eta beldurrezko filmak gustuko dituela.

The Damned bandaren sortzaileetako bat izan zen, taldea bilakaera ilunetara bultzatu zuena; soinu landua eta azkarrak Hardcore punk estiloan eragina izatea eraman du taldea. Banpiro estetika, zuriz margotutako aurpegia, ezpain beltzak eta begiak ere horrela margotuak, ilaje beltza atzerantz orraztua... Horrek denak izan zuten isla jarraitzaileengan, hauek ere aurpegi zurbila eta antzeko estetika erakusten baitzuten.

David Vanian & the Phantom Chords bandako kide ere bada eta, 1995ean, diskoa atera zuten: Dave Vanian and the Phantom Chords.

1977an, The Damned bandan sartu eta gero, Laurie Vanianekin ezkondu zen, baina 1990. urteetan bikotea banatuta zegoen, jada, eta, 1996an, The Sisters Of Mercy bandako kide ohia zen Patricia Morrison baxujolearekin ezkondu zen. Urte horretan sartu zen Patricia The Damned bandan eta, 2004ko otsailaren 9an, alaba bat izan zuten, Emily Vanian.

2004an, hainbaten harridurarako, bera eta Captain Sensible izan ziren Cambridgeko Eguberritako argiak piztu zituztenak.

2009an, The Perfect Sleep filmaren soinu banda egin zuen

Gaur egun Vanianek telebista programa bat gidatzen du Erresuma Batuan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu