Elisabet Klara Eugenia Austriakoa
Elisabet Klara Eugenia Austriakoa (Segovia, 1566ko abuztuaren 12a – Brusela, 1633ko abenduaren 1a), Espainiako infanta izan zen, Filipe II.aren eta bere hirugarren emaztea zen Isabel Valoiskoaren alaba, Herbehereetako erregina (1598–1621) eta Herbehereetako Gobernatzailea (1621–1633).
Elisabet Klara Eugenia Austriakoa | |||
---|---|---|---|
1598 - 1633 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Isabel Clara Eugenia de Austria | ||
Jaiotza | Palace of Valsain (en) , 1566ko urriaren 12a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Brusela, 1633ko abenduaren 1a (67 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Migel eta Santa Gudularen katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Filipe II.a Espainiakoa | ||
Ama | Elisabet Valoiskoa | ||
Ezkontidea(k) | Alberto VII.a Austriakoa (1598, 1599, 1599ko apirilaren 18a - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Familia | |||
Leinua | Habsburgo Etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Brusela | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Colettine Poor Clares (en) | ||
Biografia
aldatuIsabel Clara Eugenia Valsaíngo jauregian jaio zen, Segovian (Gaztela), 1566ko abuztuaren 12an. Aita Filipe II.a izan zuen eta ama, berriz, honen bere hirugarren emaztea zen Elisabet Valoiskoa. Amaren aldeko aitona-amonak Henrike II.a Frantziakoa eta Katalina Medici izan zituen.
Juan Bautista Castaneok bataiatu zuen, gerora Urbano VII.a aita santua izango zenak, alegia. Horrela idatzi zuen Enrique Flórez fraideak infantaren 3 izenak esplikatuz:
« | Lehenengoa amagatik jarri zioten (Isabel Valoiskoa), bigarrena jaiotzagatik eta hirugarrena, berriz, San Eugeniori zioten debozioagatik, haren gorpua, neurri handi batean Frantziako erregearen arreba zen Isabel Valoiskoari esker, Parisko San Dionisiotik Toledoraino ekarri baitzuten aurreko urtean. | » |
Bikote honen alaba zaharrena izanda, erregeak asko estimatzen zuen eta bere lanetan laguntzen uzten zion, dokumentuak gainbegiratu eta italieratik gaztelerara itzuli ere egiten zituelarik.
Frantziako tronurako hautagai
aldatu1589ko abuztuaren 2an Henrike III.a Frantziakoa hil zuten eta Filipe II.a Espainiakoak Frantziako koroa eskatu zuen bere alaba Isabel Clara Eugeniarentzat. Horrela, Henrike III.a Nafarroakoa higanotari jarri zitzaion aurrez aurre. Henrike II.a Frantziakoaren iloba zen ama aldetik eta Henrike III.a Frantziakoaren iloba, hau Isabel Valoiskoaren anaia baitzen eta oinordeko zuzenik gabe hil zen.
Baina, Frantzian Lege Salikoa zegoen indarrean eta Isabel Valoiskoak bere tronurako eskubideei uko egin zien Filipe II.a Espainiakoarekin ezkondu zenean. Espainiako erregearen mugimenduek kontrako efektua lortu zuten, Frantziako katoliko eta higanotak balizko errege atzerritar baten aurka batu baitzituen, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako tronuan eseriz eta hango erlijio gerrei amaiera emanez.
Herbehereetako gobernadore
aldatu1598an, Filipe II.a Espainiakoak Espainiarenak ziren Herbehereak eta Borgoinako dukerria eman zizkion Isabel Clara Eugeniari Alberto Austriakoarekin ezkondu behar zuenean, eremu haien errege-erregina bihurtuko zirelarik. Espainiako erregeak Herbehereetako altxamenduekin bukatu nahi zuen, Habsburgotarren adar bat bertan ezarriz.
1621ean, Alberto Austriakoa hil egin zen eta, bizirik zegoen oinordekorik ez zenez geratu, Herbehereak Espainiaren eskuetara itzuli ziren berriro. Isabel Clara Eugenia geratu zen han, gobernatzaile lanetan eta arrakastak -1625eko Breda hartzea- eta porrotak - 1629ko BBolduque edo 1632ko Maastricht galtzeak - izan zituen bere agintaldiaren zehar.
Iloba zuen Filipe IV.a Espainiakoak lagundu zion izebari hango gobernazioan 1633an hau hil zen arte.
Seme-alabak
aldatuAlberto Austriakoak eta Isabel Clara Eugeniak 3 seme-alaba izan zituzten, baina haurtzaroan hil ziren:
Familia
aldatuAitona Karlos I.a Espainiakoa |
Amona Elisabet Portugalgoa |
Aitona Henrike II.a Frantziakoa |
Amona Katalina Medici |
Aita Filipe II.a Espainiakoa |
Ama Isabel Valoiskoa | ||
Elisabet Klara Eugenia Austriakoa |
Oinordekotza
aldatu
Aurrekoa Filipe II.a Espainiakoa |
Herbehereetako erregina eta Borgoñako kondesa (Alberto Austriakoaren ondoan) 1598– 1621 |
Ondorengoa Filipe IV.a Espainiakoa |
Aurrekoa Alberto Austriakoa eta Isabel Clara Eugenia (errege-erregina izan ziren) |
Herbehereetako gobernatzailea 1621 – 1633 |
Ondorengoa Francisco Moncadakoa |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabet Klara Eugenia Austriakoa |