Savant sindromea

Savant sindromea edo jakintsuaren sindromea hainbat ezgaitu fisiko edo mentalek informazioa barneratzeko edo kalkulu eragiketa harrigarriak egiteko gaitasuna da. Izena frantsesetikoa da, savant hitzak jakintsu esan nahi baitu, baita aparteko ertilariak izendatzeko erabilia ere.

Jakintsuen trebeziakAldatu

Gehienbat, lau esparrutan ikusten da banatuta:

  • Ertia: musika, margolaritza eta eskulturan gailentzen dira, piano-jole bereziak, margolari edo eskultore apartak.
  • Datak: egutegi osoak oroit ditzakete, eta egun bakoitzeko datuak jakin ere bai.
  • Kalkulu matematikoa: Bat-bateko kalkulu konplexuak egiteko gaitasuna dute, oso zehatz, gainera, zenbaki lehenak atera, zatiketak egin 100 hamartar emanez...
  • Abilezia mekaniko eta espazialak: distantziak kalkulatu inongo tresnarik erabili gabe, maketak egin, mapak eta helbideak buruz ikastea...

Horretaz gaiz, bakanago bada ere, beste gaitasun berezi batzuk ere erakutsi ditzakete: hizkuntzak ikasteko abilezia, zentzumenen ezohiko garapena, ordularirik gabe denbora zehaztasun handiz neurtzeko gaitasuna...

Jakintsuaren sindromeari buruzko teoriakAldatu

Gaur egun, ezin da erabat ziur azaldu. Savant batzuei garuneko lesioak hauteman zaizkie; ez beste batzuei, ordea.

Neurologo batzuen ustean, jakintsuek eta savant-ek gogamen azpiprozesu berberak dituzte, burmuinaren guneren bati dagozkienak. Gaur egun, badakigu gehienok erabiltzen ditugun guneak ez dituztela erabiltzen.

Savant ospetsuakAldatu

  • Kim Peek da Rain Man filmean ikus daitekeen fikziozko pertsonaia autista-jakintsua, Raymond Babbit, pertsonaiaren atzetik dagoen benetako pertsona. Rain Man filmean ikus daitekeen fikziozko pertsonaia nagusia jakintsu autista bat da. Dustin Hoffman-ek interpretatu zuen pertsonaia eta interpretazio horrek aktore hoberenaren oscarra lorrarazi zion. Kim Peek da fikzioa inspiratu zuenaren egiazko savant-aren izena, Salt Lake City, Utahn bizi zen iparramerikarra. Kim-ek azkartasun harrigarriaz irakurtzeko gaitasuna zuen, begi bakoitzarekin orrialde bana. Milaka liburu zituen buruz ikasita, eta bere ezagutza esparrua oso zabala zen: geografia, literatura, musika, historia… Gainera, esaten da Kim giza GPSa ere bazela: AEBetako mapa guztiak buruan izanik, zehatz-mehatz esan zitzakeen zein kaletan zegoen zerbait edo nola iritsi haraino.
  • Daniel Tammet: π zenbakiaren hamartarrak buruz ikasteko Europako errekorra dauka: 22.514 digitu! Oroimenari laguntzeko teknikarik gabe, π zenbakia paisaia bat bezala agertzen omen zaio Daniel Tamneti irudimenean. Bestalde, Islandiako hizkuntza zazpi egunetan ikas zezakeela frogatu zuen behin. Zazpi egunetan islandiera ikasten eta zazpigarren egunaren buruan bertoko hizkeran elkarrizketa egin zuen Islandiako telebista batean.
  • Wolfgang Amadeus Mozart: musikaren historia liburu askotan ikus daitekeen legez txiki-txikitatik musikarako dohain itzelak zituen. Adimen anizkunaren teoriaren arabera, musikarako adimen itzela zuen Mozartek, baina adimenaren definizio zaharragoen arabera Mozart oso adimentsua zen, eta historiako jenio adimentsuen sailkapen haietan beti lehenengoen artean agertzen zen.

Kanpo-estekakAldatu