Woodstock
Woodstock jaialdia (ingelesez: Woodstock Festival edo soilik Woodstock, garaiko izen ofiziala Woodstock Music & Art Fair izan zen, euskaraz: «Woodstock musika eta arte azoka») Estatu Batuetako New York estatuko White Lake udalerrian ospatutako musika jaialdi erraldoi eta mitikoa izan zen. Garai hartako Rock and Roll jaialdi entzutetsu eta garrantzitsuena izan zen. 1969ko abuztuaren 15etik 17rako egunetan ospatu zen, izan zuen arrakastagatik, 18ra arte luzatu bazen ere.
- Artikulu hau jaialdiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Woodstock (argipena)».
Jaialdia
aldatuHasiera batean, Woodstock herrian egitekoa zen, New Yorkeko estatuko Ulster konterrian, baina bertakoek ez zuten nahi eta Sam Yasgur izan zen bere aita Max Yasgur familiaren lurrak uztera eraman zuena.
Woodstock sekula izandako musika eta arte jaialdi hoberenetakoa dugu. Antolatzaileek 60.000 pertsona inguru espero bazuten ere, 400.000 eta 500.000 artean dago han bildu zen jendetza eta 250.000 bat ere ezin iritsirik geratu zirela uste da. 3 egunetako sarrerak 18 dolar balio izan zituen.
AEBetako belaunaldi hura Vietnameko gerraz nazkatuta zegoen eta bakea eta amodioa eskatzen zuten, indarrean zegoen sistema baztertu nahian. Woodstock hau denaren ikur bihurtu zen eta han bildu zen jende gehiena besteek hippie esaten zieten haiek ziren. AEBetan 60ko hamarkada bukaeran eman zen mugimendu hau eta txima luze eta amuletoak nagusitu ziren, neska gona luzeak, kolore biziak, ortzadarra banderan eta bakearen ikonoak.
Hippiak Vietnameko gerraren aurka zeuden eta horregatik Jimi Hendrixek gitarra elektrikoaz bakarrik jo zuen ereserkia, gobernuaren gerra joera haien protestan. Bakea, amodio librea, komunak, ekologia, musika eta artea ziren haien idealak.
Jaialdiko gauetan sexua eta drogak erruz erabili ziren, LSDa eta marihuana, batez ere. Eta, dena rock musikan bilduta. Jaialdian zehar, 2 jaiotza izan zirela uste da eta 3 heriotza, behintzat, ere bai: bata heroina sobredosiaz, bestea apendizeaz eta azkena, berriz, traktore istripuz.
Antolatzaileentzat galerak besterik ez ziren aurreikusi, baina dokumentalaren arrakastak bira eman zien kontuei eta errentagarria izan zen. Michael Wadleighek zuzendu zuen Woodstock (Woodstock. 3 Days of Peace & Music) dokumentala eta Martin Scorsese eta beste batzuk editatu zuten. 1970ean estreinatu zuten eta Oscar Saria irabazi zuen.
Gerora, beste jaialdi batzuk ere izan dira 1979, 1989, 1994 eta 1999an.
2009an, Ang Leek Taking Woodstock filma zuzendu zuen, Sam Yasgurren irudiaz hasi eta kontzertuen antolaketa agertu nahian.
Etorri ez ziren artistak
aldatuAsko izan ziren joatekotan izan zirenak eta, arrazoi bat edo beste, ez zirenak han izan. Hauek dira horietako adibide batzuk:
- Bob Dylan izan zen gehien espero zutena, baina Wight uharteko jaialdira joan zen abuztuaren 31n. Dylan Woodstocken bizi zen, baina hippiez nazkatuta zegoen bere moto istripuaren ondoren hartutako erretiroan molestatzen ziotelako. Woodstock 94an bai izan zen eta horrelaxe aurkeztu zuten:
« | We waited 25 years to hear this. Ladies and gentlemen, Mr. Bob Dylan! | » |
- The Beatlesek ere uko egin zioten Woodstock jaialdiari. Zenbaiten ustez, John Lennonekin jarri ziren harremanetan eta honek Yoko Ono's Plastic Band taldeak ere jo behar zuela eskatu zuen. Ezetzaren aurrean, The Beatlesek ere ez zuen jo. Bestalde, taldeak barne arazoak zituen eta azken 3 urteetan zuzenekorik eman gabe zeuden.
- The Doors ere joatekoan zela uste zen. New Yorken zale asko zituzten, baina Woodstock inguruan zegoen etxalde batean izango zela jakin zutenean, bigarren mailako jaialdia izango zela suposatu zuten eta ezetza eman zuten. Gainera, Jim Morrison epaiketa artean zebilen, 1969ko martxoaren 1eko Miamiko kontzertu entzutetsuaren ondoren.
- Led Zeppelin ere gonbidatu zuten eta joatekotan egon ziren, baina udako birarekin jarraitu zuten eta ez ziren bertaratu.
- The Byrds taldeak ere, Woodstock beste jaialdiak bezalakoa izango zela-eta, ezezkoa eman zuen.
« | Jaialdietan aspertuta geunden, atsedena behar genuen... eta denetan hoberena galdu genuen! | » |
Izan ziren artistak
aldatuAbuztuaren 15a, ostirala
aldatuHasiera ofiziala 17:07an izan zen, Richie Havensekin. Richie Havens - 17:07 - 19:00
- Minstrel From Gault
- From The Prison>Get Together>From The Prison
- I’m A Stranger Here
- High Flyin' Bird
- I Can't Make It Any More
- With a Little Help from My Friends
- I Had A Woman
- Handsome Johnny
- Strawberry Fields Forever / Hey Jude
- Freedom/Motherless Child
Swami Satchidananda - jaialdirako deialdia - 19:10 - 19:20 Sweetwater - 19:30 - 20:10
- What's Wrong
- Motherless Child
- Look Out
- For Pete's Sake
- Day Song
- Crystal Spider
- Two Worlds
- Why Oh Why
- Let The Sunshine In
- Oh Happy Day
Bert Sommer - 20:20 - 21:15'
- Jennifer
- The Road To Travel
- I Wondered Where You'd Be
- She's Gone
- Things Are Going my Way
- And When It's Over
- Jeanette
- America
- A Note That Read
- Smile
Tim Hardin - 21:20 - 21:45
- Hang Onto A Dream
- Susan
- If I Were a Carpenter]]
- Reason To Believe
- You Upset The Grace Of Living When You Lie
- Speak Like A Child
- Snow White Lady
- Blue On My Ceiling
- Simple Song Of Freedom
- Misty Roses
Ravi Shankar, euripean izan zen kontzertu hau - 22:00 - 22:35
- Raga Puriya-Dhanashri/Gat In Sawarital
- Tabla Solo In Jhaptal
- Raga Manj Kmahaj (AIap, Jor, Dhun In Kaharwa Tal)
Melanie Safka - 22:50 - 23:20
- Johnny Boy
- Close To It All
- Momma Momma
- Beautiful People
- Animal Crackers
- Mr. Tambourine Man
- Tuning My Guitar
- Birthday Of The Sun
Arlo Guthrie - 23:55 - 0:25
- Coming Into Los Angeles
- Wheel Of Fortune
- Walking Down the Line
- Story about Moses and the Brownies
- Oh Mary, Don't You Weep
- Every Hand In The Land
- Amazing Grace
Joan Baez- haurdun 6 hilabetez - 0:55 - 2:03
- Sweet Sir Galahad
- Hickory Wind
- Drugstore Truck Driving Man" duet with Jeffrey Shurtleff
- Sweet Sunny South
- One Day At A Time
- Why Was I Tempted To Roam
- Let Me Wrap You In My Warm and Tender Love
- Swing Low, Sweet Chariot
- We Shall Overcome
Abuztuaren 16a, larunbata
aldatuQuill - 13:20 - 14:00
- They Live the Life
- BBY
- Waitin' For You
- That's How I Eat / Jam
Country Joe McDonald- 14:20 - 14:45
- Janis
- Rockin All Around The World
- Flyin' High All Over the World
- Seen A Rocket Flyin'
- The "Fish" Cheer/I-Feel-Like-I'm-Fixin'-To-Die Rag
John Sebastian- 15:10 - 15:35
- How Have You Been
- Rainbows Over Your Blues
- I Had a Dream
- Darlin' Be Home Soon
- Younger Generation
Keef Hartley Band - 16:00 - 17:00
- Spanish Fly
- Believe In You
- Rock Me Baby
- Medley
- Leavin' Trunk
- Sinnin' For You
Santana- 17:15 - 18:00
- Waiting
- Evil Ways
- You Just Don't Care
- Savor
- Jingo
- Persuasion
- Soul Sacrifice
- Fried Neckbones
Incredible String Band- 18:30 - 19:15
- Sleepers Awaken
- Invocation
- The Letter
- This Moment
- When You Find Out Who You Are
Canned Heat (banda) - 20:00 - 21:00
- A Change Is Gonna Come/Leaving This Town
- Going Up the Country
- Let's Work Together
- Woodstock Boogie
- On the Road Again (Canned Heat song)
Mountain - 21:30 - 22:30
- Blood of the Sun
- Call It Stormy Monday (But Tuesday Is Just as Bad)|Stormy Monday
- Long Red
- Beside The Sea
- For Yasgur's Farm
- You and Me
- Theme for an Imaginary Western
- Waiting To Take You Away
- Dreams of Milk and Honey
- Blind Man
- Blue Suede Shoes
- Southbound Train
Grateful Dead - 12:00 - 1:00
- St. Stephen
- Mama Tried
- Dark Star
- High Time
- Turn on Your Love Light
Creedence Clearwater Revival- 1:30 -2:15
- Born on the Bayou
- Green River
- Ninety-Nine and a Half (Won't Do)
- Commotion
- Bootleg
- Bad Moon Rising
- Proud Mary
- I Put a Spell on You
- Night Time is the Right Time
- Keep On Chooglin'
- Suzie Q
Janis Joplin with The Kozmic Blues Band - 2:30 - 3:15
- Raise Your Hand
- As Good As You've Been To This World
- To Love Somebody
- Summertime
- Try (Just A Little Bit Harder)
- Kozmic Blues
- Can't Turn You Loose
- Work Me Lord
- Piece of My Heart
- Ball 'n' Chain
Sly & the Family Stone - 3:30 - 4:30
- M'Lady
- Sing a Simple Song
- You Can Make It If You Try
- Everyday People
- Medley: Dance To The Music/Music Lover/I Want To Take You Higher
- I Want to Take You Higher
- Love City
- Stand!
The Who- 5:00 - 6:30
- Heaven and Hell
- I Can't Explain
- It's a Boy
- 1921
- Amazing Journey
- Sparks
- Eyesight to the Blind
- Christmas
- Tommy Can You Hear Me?
- Acid Queen
- Pinball Wizard
- Do You Think It's Alright?
- Fiddle About
- There's a Doctor
- Go to the Mirror
- Smash the Mirror
- I'm Free
- Tommy's Holiday Camp
- We're Not Gonna Take It/See Me, Feel Me
- Summertime Blues
- Shakin' All Over
- My Generation
- Naked Eye
Jefferson Airplane- 7:00 - 8:30
- Other Side of This Life
- Somebody To Love
- Three-Fifths of a Mile In 10 Seconds
- Won't You Try/Saturday Afternoon
- Eskimo Blue Day
- Plastic Fantastic Lover
- Wooden Ships
- Uncle Sam's Blues
- Volunteers
- Ballad of You & Me & Pooneil
- Come Back Baby
- White Rabbit
- House At Pooneil Corners
Abuztuaren 17a, igandea
aldatuJoe Cocker - 15:30 - 16:10
- Dear Landlord
- Something Comin' On
- Do I Still Figure In Your Life
- Feelin' Alright
- Just Like A Woman
- Let's Go Get Stoned
- I Don't Need A Doctor
- I Shall Be Released
- Hitchcock Railway
- Something To Say
- With a Little Help from My Friends
Joe Cockerren ondoren, izugarrizko eurijasa izan zen eta etena egin behar izan zuten.
Country Joe and the Fish 20:00 - 20:30
- Rock and Soul Music
- Love
- Love Machine
- The "Fish" Cheer/I-Feel-Like-I'm-Fixin'-To-Die Rag
Ten Years After- 21:00 - 22:00
- Good Morning Little Schoolgirl
- I Can't Keep From Crying Sometimes
- I May Be Wrong, But I Won't Be Wrong Always
- Hear Me Calling
- I'm Going Home
The Band - 22:30 - 23:30
- Chest Fever
- Tears of Rage
- We Can Talk
- Don't You Tell Henry
- Don't Do It
- Ain't No More Cane
- Long Black Veil
- This Wheel's On Fire
- I Shall Be Released
- The Weight
- Loving You Is Sweeter Than Ever
Johnny Winter - 12:00 - 1:00
- Mama, Talk to Your Daughter
- To Tell the Truth
- Johnny B. Goode
- Six Feet In the Ground
- Leland Mississippi Blues/Rock Me Baby
- Mean Mistreater
- I Can't Stand It (con Edgar Winter)
- Tobacco Road (con Edgar Winter)
- Mean Town Blues
Blood, Sweat & Tears - 1:30 - 2:30
- More and More
- I Love You More Than You'll Ever Know
- Spinning Wheel
- I Stand Accused
- Something Comin' On
Crosby, Stills, Nash & Young - 3:00 - 4:30 Bi set ezberdinetan banatu zuten emanaldia. Chip Monckek horrela iragarri zuen taldearen izena
Acoustic Set
- Suite: Judy Blue Eyes
- Blackbird
- Helplessly Hoping
- Guinnevere
- Marrakesh Express
- 4 + 20
- Mr. Soul
- Wonderin'
- You Don't Have To Cry
Electric Set
- Pre-Road Downs
- Long Time Gone
- Bluebird Revisited
- Sea of Madness
- Wooden Ships
- Find the Cost of Freedom
- 49 Bye-Byes
Neil Young ez zen ia set akustiko osoan agertu -Mr. Soul eta Wondering' bai-eta gero batu zitzaien Crosby, Stills & Nash taldekoei. Gainera, ez zuen filmatua nahi izan, gero argitu zuenez, distrakzioa suposatzen baitzuen, bai beretzat eta baita entzulegoarentzat ere. Youngen Sea of Madness abestia hilabete geroago izandako Fillmore Easteko kontzertuan grabatu zuten eta albumean txertatu zuten hura ere.
Paul Butterfield Blues Band - 5:00 - 6:00
- Everything's Gonna Be Alright
- Driftin'
- Born Under a Bad Sign
- Morning Sunrise
- Love March
Sha-Na-Na - 6:30 - 7:30
- Na Na Theme
- Yakety Yak
- Teen Angel
- Jailhouse Rock
- Wipe Out
- A Teenager in Love
- Book of Love
- Duke of Earl
- At the Hop
- Na Na Theme
Jimi Hendrix - 8:30 - 10:00
Jimi Hendrix Experience bezala aurkeztu zuten, baina Hendrixek zuzenketa egin zien eta Gypsy Sun and Rainbows zela argitu zuen.
- Message to Love
- Hear My Train A Comin'
- Spanish Castle Magic
- Red House (gitarraren soka bat eten zitzaion Hendrixi, baina geratzen zitzaizkion 5ekin jarraitu zuen abestia jotzen)
- Mastermind
- Lover Man
- Foxy Lady
- Jam Back at the House
- Izabella
- Gypsy Woman/Aware of Love
- Fire
- Voodoo Child (Slight Return)/Stepping Stone
- The Star-Spangled Banner
- Purple Haze
- Woodstock Improvisation/Villanova Junction
- Hey Joe