Ireki menu nagusia

Lankide eztabaida:Koro

Active discussions

Ongi etorri, Koro, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


Gnome-globe.svg
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Fanfarreak eta Kanpo LoturakAldatu

Kaixo Koro! Berez, Wikipedian Euskaltzaindiaren hiztegia eta arauak erabiltzen ditugu. Horregatik aldatu nuen "txaranga" hitza "fanfarre" hitzagatik. Badirudi Eusklatzaindiak "fanfarre" hobestu duela (eta "txaranga" gaitzetsi) nazioartean gehiago erabiltzen delako. Ulertzen dut zuek beti Burrunbazale txaranga deitu badiozue, zaila egingo zaizuela "fanfarre" idatzita ikustea. Baina kontua da, izen berezia "Buruunbazale txaranga" izatea guztiz zilegi dela, zuek erabaki duzuelako. Nahi izanez gero, "Burrunbazale kalemusikataldea" izan zitekeen, nahiz ez den hitza existitzen. Hala ere, artikuluan esplikatzean, hau da, "Burrunbazale" zer den esatean, onartutako hitz bakarra erabili behar da (litzateke...).

Kanpo Loturak diela-eta, ibili ahal izateko horrela idatzi behar duzu:

[http://www.nahi_duzun_helbidea agertzea_nahi_duzun_testua]

Adibidez:

[http://txaranga.nireblog.com/ Burrunbazale txarangaren bloga]

Honek emaitza hau emango dizu:

Burrunbazale txarangaren bloga

Zalantzaren bat baduzu, galdetu lasai.

Portzierto, badirudi zuk idatzi duzula Andres Urdaneta artikulua. Artikulu bera aurkitu dugu hemen. Zuk idatzi baduzu Wetpaint gunekoa eta, gero, Wikipedian ere ipini, ez dago arazorik. Baian horrela ez bada, Wikipediak ez du baimenik Wetpaint gunekoa kopiatzeko.

Beste, aurrera Wikipedian (eta Burrunbazalen), Ordiziari buruzko informazio piloa idazteko baitago... --josugoni (erantzun hemen) 16:07, 24 Martxoa 2007 (UTC)

Formatua dela etaAldatu

Kaixo Koro!

Ikusi dut zure lankide orrialdea eraiki duzula eta aurrekoan Filipinetako presidentaren artikuluan egin zenituen "akats" berberak errepikatu dituzu. Jada "zuzendu" ditu biak. Gauza da loturak jartzeko bidea aurreko eztabaidan jarritakoa dena, baina bakarrik kanpo loturak jartzeko. Barne loturak (hau da, wikipediako beste orrialde batera) jartzeko [[Lotu nahi duzu artikulua]] jarri beharko duzu. Adibidez [[Ordizia]] jarrita Ordizia gisa agertuko da.

Edozein dudarako galdetu lasai. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:24, 7 Abendua 2007 (UTC)

Bestalde irudi bat igo berri duzu. Ondo, baina ezin dira euskarazko wikipediara igo irudiak, hala erabaki baikenuen. Horren ordez commonsera igo beharko dituzu bertan lizentzia egokia jarrita. Horrela edozein wikipediak erabil dezake irudi bera eta ez dira gure zerbitzariak betetzen. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:26, 7 Abendua 2007 (UTC)

Urdanetaren argazkiaAldatu

Kaixo! Urdaneta fraidea zen, baina hori baino denbora gehiagon KOSMOGRAFO, ABENTURAZALE, MARINEL, ESPLORATZAILE, JAKINDURIA HANDIKO GIZONA... izan zen. Ezin al dugu jarrita dagoen irudi hori aldatu? Eskerrik asko!

Beno, argazkien kontuarekin. Igo duzun bat gutxienez ez dut uste zuk egin duzunik (500. urteurrenaren logoa). Hala bada ezin duzu jarri self-made bakarrik, lizentzia baizik (Creative Commons, GFDL...). Nik hau ez dut ondo kontrolatzen baina bertan azaldua dago edo bestela zerbait Jabetza publiko orrialdean. Bestalde orain irudiak sartn nahi badituzu [[Irudi:Irudiaren izena|thumb|200px|Irudiaren testua]] jartzen baduzu 200 pxeko tamaina duen irudia oinazpiko testuarekin agertuko zaizu. Egin froga edo begiratu beste irudi batzuk. Info gehiagorako ikusi Laguntza:Irudiak.
Bestalde, eta artikuluen formatuarekin jarraituz ez egin loturarik enkarta edo bestelakoei. Saiatu beti barne loturak jartzen nahiz eta orrialdea ez existitu. Hau da nik Kuro Shivo jartzen badut argi uzten dut (gorriz agertzen delako) ez dugula wikipedian testu hori. Beraz norbaitek lotura jarraitu dezake eta artikulua egin.
Bestela, lan polita egiten zabiltza, azkar ikasten da hemen eta berehala artikuluak profesional baten gisan egingo dituzu! Animo eta edozein gauzarako galdetu lasai! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      18:29, 10 Abendua 2007 (UTC)

Hitz berriak Euskarazko Wikipedian sartu nahian eta... EZINAldatu

Artikulu hau ez dator formatu hitzarmenekin bat, edo sintaxi ezegokia du. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz.

Horrelako mezu bat jartzen didazue izen berezi "arraro" bat, PETER FECHTER adibidez, sartu behar dudanean. Baina, nola demontre egokitu Peter gizarajoaren abizena formatu hitzarmenarekin?

Berdina gertatu zait beste kontzeptu berri bat sartzen ahalegindu naizenean, KONPETENTZIA hitza sartu nahi dudanean. Nola esplikatu "norbaiti" gaztelerako COMPETENCIA zenbait euskal hiztegitan GAITASUN hitzaren pareko agertzen dela, baina ez dela "exactamente lo mismo"?

Nik HEZKUNTZAri dagokion KONPETENTZIA nahi dut hemen azaldu. Behar beharrezkoa jotzen dut Wikipedia euskaldun hau erabat eguneratuta izatea eta termino hau pil-pilean dugu gaur egun, PISA informeak izua zabaldu duen une honetan...

Inork entzuten ote ditu nire aiumak? Eskerrik asko.Koro 18:21, 9 Abendua 2007 (UTC)

  • Kaixo, Koro! Arazoa ez da Peter Fechter izena ala Konpetentzia terminoa. Arazoa artikuluaren formatuan datza. Irakur itzazu mezu horrek dauzkan loturak, eta zalantzaren bat baduzu, galdetu lasai! --Unai Fdz. de Betoño 18:26, 9 Abendua 2007 (UTC)
  • Aupa Koro! Unaik era oso egokian azaldu dizun moduan, ez dago arazorik eginiko artikuluetan baizik eta nola idatzita dauden berauek. Bota begiratu bat beste artikulu askori eta fijatu zaitez nola dauden loturak, goiburukoak... idatzita Aldatu botoian sakatuz. Ikusiz ikasi dugu askok (nik behintzat) eta bestela, galdetu ezazu inolako arazorik gabe, laguntzeko gaude eta! Bota begiratu bat honi eta sorturiko artikuluak kategorietan sartu. Ez dago misterio handiegirik--Janfri; bai esan? 18:35, 9 Abendua 2007 (UTC)
  • Eskerrik asko, jente! Animoa ematen du loschicosdelacueva hain azkar erantzuten dutenean! Patxadaz irakurri beharko ditut bidali dizkidazuen etxekolanak... Ikusi dut formatu hitzarmenak hausten ditudala behin eta berriro nire negrita zaletasuna dela-eta... Beno! saiatuko naiz beste arauak ere betetzen... eta ohartzen! Era berean, konturatu naiz eztabaida honek ez lukeela hemen joan behar... Beno... kendu dezakezue... nire esker beroenak jaso ondoren! Hurrengora arte.Koro 20:22, 9 Abendua 2007 (UTC)

"http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa"(e)tik eskuratuta

Itzulerako bideaAldatu

Kaixo Koro! Urdaneta gai hartuta iritzi bat: Nik, egia esan, Itzulerako bidea baino Itzulbidaia deituko nuke Tornaviaje delakoa. Motzagoa, zehatzagoa eta bereziagoa da (bidaia bereia baitzen) eta "Jatorrizkoaren antzekoa". Ikusi behar dena zera da, ea horri buruz euskaraz hitz egitean zein izan den erabiliena historian zehar. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 20:01, 10 Abendua 2007 (UTC)

Zure oniritzi alai eta gogotsua ikusi ondoren, aldaketa egingo dut... Ondo segi eta historiari buruzko artikuluak idazten jarraitu! --josugoni (erantzun hemen) 20:33, 10 Abendua 2007 (UTC)

Wilhelm Gustloff (ontzia)Aldatu

Epe Koro! Ez horregatik. Berez, horretarako gaude hemen guztiok, gutxinaka-gutxinaka artikuluak osatu eta zuzentzeko. Zuk ere ez izan zalantzarik besteen artikuluak eta Wilhelm Gustloff (ontzia) bera aldatzeko (zentzuz beti, noski). Eta zalantza teknikoren bat-edo baduzu, lasai galdetu nahi duzun lankideari. Ongi izan. --josugoni (erantzun hemen) 13:09, 31 Urtarrila 2008 (UTC)

Formatua dela eta berriro ereAldatu

Aurreko batean gogoratu nizun formatua betetzea... eta berriro eskatu behar dizut. Gogoratu puntu hauek:

  • Artikulua beti definitzen denarekin hasten da, letra beltzez. Adibidez, Tomografia, ba... Tomografia hau eta bestea da.
  • Artikuluaren bukaeran kategoriak egon behar dute. Hori egiteko [[Kategoria:Nahi duzun kategoria]] jarri behar duzu.

Edozein duda, galdetu lasai. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      19:17, 7 Otsaila 2008 (UTC)

Ez horregatik, jefa! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      19:42, 7 Otsaila 2008 (UTC)

36ko Euskal EstatutuaAldatu

Aupa Koro! 1936ko Euskal Autonomia Estatutuaz, eztabaida orrian esaten zenuenari bertan erantzun dizut, ondo egin baitidazu bertan erantzuten (hala egin ohi da artikuluari buruzko eztabaida denean, zuzenean, beste lankideek irakurri ahal dezaten). Bestalde, izenburuak aldatzeko, artikuluen goiko aldean daukazu "Mugitu" pestaña. Ondo izan! --Orereta (erantzunak) 17:51, 1 Apirila 2008 (UTC)

Iggy PopAldatu

Kaixo, Koro! {{lanean}} txantiloia zuk jarritako "EZ DUT BUKATUUUUUUUUUUUUUUUUUUUU..." baino eleganteagoa iruditzen zitzaidan, horrexegatik ordezkatu nuen. Pentsatzen nuen horrela ulertuko zela, alegia, zu zarela artikulu hori hobetzeko lanean ari zarena. Artikulua hobetu duzula iruditzen zaizunean, bada txantiloia ezabatu eta listo! --Unai (esaidank) 20:55, 11 Apirila 2008 (UTC)

Santa Urtsula eta hamaika mila birjinakAldatu

Aupa Koro! Ez litzateke egokiagoa Santa Urtsula eta hamaika mila birjinak sortu berri duzun artikuluaren edukia Birjina uharteak artikuluari gehitzea (artikulu berria sortu beharrean)? Nire iritzia da soilik; baina informazio gehiago eduki ezean, laburregia geratzen dela iruditzen zait. Hau da, leku guztiek izan dituzten izenei buruz artikuluak egingo bagenitu... Baina nire iritzia da. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 15:23, 18 Apirila 2008 (UTC)

Bai, nire ustez egokiagoa da informazio hori bestean sartzea. Santa Urtsula artikuluan ere horri buruzko informazioa sar dezakezu nahi baduzu. Esandako aldaketa egingo dut orain, eta nahi duzuna aldatu/kendu/gehitu, hau wiki bat da eta! Aio! --Orereta (erantzunak) 15:44, 18 Apirila 2008 (UTC)
Uf, infoa bazegoen eta Birjina uharteen artikuluan! Beno esandakoa artikuluaren eztabaida orrian jarriko dut, administratzaileek soilik ezaba baititzakete artikuluak. --Orereta (erantzunak) 15:47, 18 Apirila 2008 (UTC)

Konpetentzia eta gaitasunAldatu

Kaixo! Beno, gauza ezberdinak dira. Lehenik eta behin konpetentzia eta gaitasun izeneko bi artikulu edukitzea zen eztabaidan jartzen zena eta horregatik proposatu zen batzea. Zuk egin duzuna da bateko testua kopiatu eta bestean itsasi, baina kopiatu eta itsasi behar zenuena ez zen testua kanpotik nola ikusten den baizik eta aldaturi ematen diozunean idazten dena. Begiratu gaitasun artikuluak formatu arazo asko dituela (karratu urdin hori, aldatu jartzen duen lotura pila bat). Bamos, hobernea dela berriro hori egitea, baina orain ondo kopiatuz. Edozein dudarako esaidazu! -Theklan · ezt  · @   09:18, 23 Urria 2008 (UTC)

Barkatu, gaitasun artikuluaren formatua zuzendu dut, ingelesezko interwikia jarri diot ("aptitude" artikulura doana) eta ingelesezko artikuluaren definizioa itzuli dut. Zerbait gaizki egin badut, ez izan beldur eta aldatu.--Assar; (erantzun hemen) 19:57, 23 Urria 2008 (UTC)
Eta konpetentzia artikuluari ingelesezko interwikia jarri diot.--Assar; (erantzun hemen) 20:03, 23 Urria 2008 (UTC)
Bai, oraindik ez dator bat wikipediaren formatu hitzarmenekin. Esate baterako, maiuskulaz idatzitako hitz horiek minuskulan joan behar lukete; erreferentziak beste modu batera jarri behar dira (gaitasun artikuluan nik jarri ditudan bezala); hirugarren pertsona erabili behar da (beraz, "Hiztegi batzuetan "gaitasun" hitzaren pareko ikusten dugu", "dugu" hori aldatu egin behar da); etab.
Dena den, nahiz eta formatu zuzendu, nik oraindik ikusten dudan arazoa da gaitasun eta konpetentzia artikuluetan edukiak errepikatuta daudela. Nik uste dut hobeto (ber)idatzi beharko liratekeela, eta bi artikuluen hasieran bien arteko ezberdintasuna adierazi. Gaitasun artikuluan ni saiatu naiz, ingelesezko aptitude artikuluko lehen esalditik abiatuta, bien arteko ezberdintasuna azpimarratzen. Hauxe jarri dut: "Gaitasuna lan jakin bat maila jakin batean egiteko konpetentziaren osagaietako bat da (besteak ezagutza, ulermena eta jarrera dira)." Baina ni ez naizenez aditua, ez dakit ondo dagoen ala ez. Ba horixe, bi artikuluok berregin egin beharko liratekeela uste dut, baina nik ez dudanez esparru hori menderatzen, ba onena zuek, gai horiek inguruan gehago dakizuenok, berregitea izango litzateke. Eta behin amaitu ondoren, ez izan beldur "wikitu", "batu" eta antzeko kartelak kentzeko.--Assar; (erantzun hemen) 08:14, 24 Urria 2008 (UTC)

Aupa! Barkatu sartzea. Agian ez litzateke hobe eztabaida hemen garatzea: Eztabaida:Konpetentzia. Ondo izan! --Orereta (erantzunak) 10:55, 24 Urria 2008 (UTC)

Aupa berriz, Koro! "Batu" txantiloia jarri nien gaitasun eta konpetentzia artikuluei, Gorkaazkarate lankideak eztabaida-orrietan jarritakoa hori prposatzen zuela uste nuelako. Egian esan (eztabaida orrian hori esan nahi nuen), ez dakit askorik gaiaz, eta ez zen nire asmoa bi kontzeptu horien berdintasunaz/diferentziaz eztabaida hastea. (Horregatik interesgarri ikusten dut eztabaida orri pertsonaletan garatutako eztabaida hori artikuluaren orrian jarraitzea, besteok zein argudio dauden ikusteko eta ikasteko!).
Hortaz, lasai-lasai egin nahi dituzun aldaketa guztiak, noski!
Bestetik, "wikitu" eta "zuzendu" bezalako txantiloiei ez eman garrantzia handiegirik, Koro. Ez dut gogoratzen nik haietako bat jarri nuen (seguraski bai), baina formatoan-eta aldaketak egin behar direla adierazteko jarri ohi dira (aldaketa horien beharra ez ahazteko, eta konstatzia gisa uzteko; edo aldaketa horiei ekiteko alferrak garelako ;-)
Esandakoa, animo lanean, eta ondo segi! —Orereta (erantzunak) 15:41, 25 Urria 2008 (UTC)
Kaixo, Koro. Konpetentzia eta gaitasuna artikuluak batu izanaren arrazoia, edukin ia berbera zutela izan zen. Badakit gauza ezberdinak direla, BAINA competencia hitzaren itzulpena euskal erkidego autonomiko boletinean gaitasun da, loturetan oso garbi ikus daitekeenez. Badakit gauza ezberdinak direla, maila ezberdinetan daudela. Saiatuko naiz majisteritzako jendearekin hitz egitren, ea nola esaten duten capacidad hitz hori horretarako artikulu berezia idatzeko. Milesker, dena den, zure arretagatik, atsegina da ikustea beste pertsonak batzuk egiten ari zaren lanari begira daudela. (eta ohartxoa, ez ahaztu eztabaidan sinatzea, hasieran ez bainekien zein zinen, historialean begiratu behar izan dut).06:49, 8 Otsaila 2010 (UTC)Joxemai
Koro, Eztabaida:Gaitasun delakoan eztabaidatzen bada hobe, bestela gero, batari eta besteari erantzun behar zaio lankide orrietan eta kriston lana da. Han egongo dira nire erantzunak.12:11, 8 Otsaila 2010 (UTC)Joxemai

Kaixo!Aldatu

Buenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo,Capsot 20:01, 9 Ekaina 2010 (UTC)

Eskerrik asko, agur! Capsot 09:12, 10 Ekaina 2010 (UTC)

Ada LovelaceAldatu

Kaixo Koro. Hobetu duzun Ada Lovelace artikuluko infotaulan datu gehigarriak idatzi duzu, baina bertan ez dago horrelakorik eta gaizki agertzen zen (taulatik kanpo, lehenengo lerroan). Ez dut ezabatu, baina ezkutatu, beste konponbide bat aurkitu arte. Horretarako, infotaula oinarria aldatu beharko zenuke, kontuz aldatu beti ere, beste hainbat artikulu ere erabiltzen baitute. Ondo segi (eta aurrera biografia lan bikainarekin!). --josugoni (erantzun hemen) 09:59, 12 Abendua 2010 (UTC)

Artikuluen izenak aldatzeko...Aldatu

Artikuluen izenak aldatzeko, erabili "Mugitu" botoia. Non dago? Ba goiko aldean, "Bilatu" kutxaren ezkerrean dagoen gezitxoan. Honelako zerbait agertuko zaizu.

Artikulua mugitu ondoren, jatorrizkoa ezabatu behar da. Nola? Erabiltzaile arruntok ezin dugu egin, horretarako artikuluan {{ezabatu}} txantiloia jarri behar duzu eta administratzaileren batek ezabatuko du.--Assar; (erantzun hemen) 21:32, 17 Abendua 2011 (UTC)

Eskerrik asko! Ea hurrengoan asmatzen dudan! Ondo izan!-Koro 23:10, 17 Abendua 2011 (UTC)

Artikuluei erreferentziak gehituAldatu

Kaixo Koro, oso artikulu onak eta luzeak ari zara egiten azken egunetan. Artikulu bikainak dira nabarmendutako artikuluak izateko, baina hutsune bat daukate: ez daukate erreferentziarik. Axolako al lizuke ahalegintxo bat egitea eta erreferentziak sartzea? Horrela nabarmentzeko proposatu ahal izango genituzke.--Assar; (erantzun hemen) 20:30, 11 apirila 2012 (UTC)

Koro, begira Marklarrek nola jarri dizkion erreferentziak Municheko sarraskia artikuluari. Ez da zaila, baina denbora behar da. Funtsean bi gauza egin behar dira: artikuluaren azkenean "Erreferentziak" atala sortu eta {{erreferentzia_zerrenda}} txantiloia jarri, alde batetik, eta bestetik, artikuluaren barnean erreferentziak sortu {{Erreferentzia}} txantiloia erabilita.--Assar; (erantzun hemen) 18:50, 12 apirila 2012 (UTC)
Beno, ez dago gaizki. Baina bi gauza bakarrik, aipuetan sartu erreferentzia aipuaren barruan, eta "(en inglés)" horien ordez, {{en}} txantiloia erabili. Artikulu horretarako aldatu dizkizut nik. Ah, eta "Erreferentziak" atala sortu dut. Gero arte!--Assar; (erantzun hemen) 19:12, 12 apirila 2012 (UTC)

IPakAldatu

Koro, mezua utzi dizut Txokoan.--Assar; (erantzun hemen) 18:44, 23 apirila 2012 (UTC)

Al-Ma'mun ala Al-MamunAldatu

Arrastion Koro! Hasteko zorionak esan nahi dizut, biografiekin kriston lana egiten ari zarelako. Bestetik, zalantzatxo bat: errepasatu 14. orrialdea Euskaltzaindiaren arau honetan. Euskaraz ء (hamza) ez dugu transkribatzen, beraz ez al da Al-Mamun izango?. Nahiko arau korapilatsua da eta nik, egia esateko, arabierazko izenekin ingelesezko transkripzioa erabiltzen dut (nire salbuespen bakarra hamza kentzea da). Zer uste? --Marklar (eztabaida) 19:24, 28 azaroa 2013 (UTC)

Haber, arabierazko wikipediaren artikulua الله المأمون da. Euskaltzaindiaren araua erabiliz, transkripzioa hurrengoa izango litzateke: Al Mamun (letraz letra egin dut transkripzioa). Beraz, artikuluaren izenburua mugitu egin dut.
Dinastiaren izena gainera beste nahaste-borraste sortzen du: EIMAk abbadiak zirela dio. Lurrek, berriz, abbasiar. Guretzat abbastar ziren eta horixe da EHUren corpusean agertzen den forma bakarra (bide batez, guk eta Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte liburuak erabili dugulako). Euskaltzaindiak ere abbastar erabili du bere corpusean: L.M. Bandres ("Bagdad menperatu ondoren ekialdeko abbastar kalifatzari bukaera eman zion"). Hizkuntza sortzea lan nekagarria da, ezta?
Bestetik, nik ere infotaula hori erabiliko nuke, igual zabaltzen badugu eta orduko agintariekin loturiko sarrerak jartzen baditugu, askoz hobe. Beste wikipedietan infotaula zehatzagoak dituzte (Infobox royalty eta horrelakorik) baina gure wikipedia xume honentzat, agintariarena nahiko eta soberan (ene ustez). Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 18:43, 29 azaroa 2013 (UTC)

Global accountAldatu

Hi Koro! As a Steward I'm involved in the upcoming unification of all accounts organized by the Wikimedia Foundation (see m:Single User Login finalisation announcement). By looking at your account, I realized that you don't have a global account yet. In order to secure your name, I recommend you to create such account on your own by submitting your password on Special:MergeAccount and unifying your local accounts. If you have any problems with doing that or further questions, please don't hesitate to contact me on my talk page. Cheers, DerHexer (eztabaida) 18:23, 14 urtarrila 2015 (UTC)

Mijaíl OstrogradskiAldatu

Aupa Koro! Ikusi Euskaltzaindiaren arau hau, mesedez. Mijaíl Ostrogradski gaztelaniazko transkripzioa da, euskaraz Михаил Остроградский Mikhail Ostrogradski da. Ondo izan!. --Marklar (eztabaida) 18:41, 26 urtarrila 2015 (UTC)

Pedro de CórdobaAldatu

Wikipedia:Antroponimia ikusita, fraidea ez da EIMAren zerrendan agertzen. Baina António de Pádua Antonio Paduakoa bada, analogiaz Pedro de Córdoba Petri Kordobakoa izango litzateke. Zer iruditzen? Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 10:34, 1 otsaila 2015 (UTC)

Egia izateko, zerrenda hori ez dut asko gogokoa izaten, ez baita batere sistematikoa. Zuk aipatutako Gonzalo de Berceo horrela idatzita agertzen da. Pufff... --Marklar (eztabaida) 10:50, 1 otsaila 2015 (UTC)

IP blokeoaAldatu

Iepa! Betirako blokeatuta badago da ngarrena izango delako. Hala ere esaidazu zein den IPa, bilatu ahal izateko eta desblokeatzeako. -Theklan ·   ·   14:42, 11 abendua 2015 (UTC)

Kenduta! Animo -Theklan ·   ·   22:45, 11 abendua 2015 (UTC)
Ikusi dut ez duela luzaro iraun blokeatu gabe zuen IP helbideak, berriz ere bandalismo ekintzak egin direlako hortik. Ikusita ekintza horiek geraraztea ezinezkoa zaizuela (nerabezaroa beti izan baita bihurrikeria garaia, eta izango ere), Joxemaik ezarria zuen astebeteko blokeoaldiaren ordez berriro betiko blokeoaldia ezarri diot zuen IP helbideari, baina oraingoan kontua sortzeko aukera kendu gabe utzita; horrela, editatu ahalko duzue, baina lehendabizi wikilari kontu bat sortuta. Ea bandalismoa gutxitzeko adinako oztopoa den... --Xabier Armendaritz   2015-12-17, 21:37 (UTC)
Jo!-Koro (eztabaida) 23:14, 17 abendua 2015 (UTC)

Biografia infotaula automatikoaAldatu

Kaixo Koro! Zuri biografiak egitea gustatzen zaizula... ezagutzen al duzu {{biografia infotaula automatikoa}}? Oraintxe ari naiz garatzen eta probak egiten orrialde oso ezberdinetan. Edmund Hillary artikuluan proba egiten baduzu bikain beratuko zaizu. Ez da ezer egin behar. Jarri eta kitto! -Theklan ·   ·   23:34, 1 abendua 2016 (UTC)

Lev XestovAldatu

Kaixo Koro! Konturatu naiz garatzen ari zaren Lev Shestov artikuluak dagoeneko badu sarrera bat Wikipedian, Lev Xestov. Bateratu egin behar dira. Zuk egiten ari zarena askoz garatuagoa dago eta hori utziko nuke zuzenean, baina izen aldetik Xestov uste dut dela transliterazio egokia. Zure kontu batetik bestera datuan pasatzea? Shestov birzuzenketa bezala utziko nuke. Aio!-Xabier Cañas (eztabaida) 12:53, 3 urtarrila 2017 (UTC)

Uiiii! Ez naiz konturatuuuu! Nirea ez den ordenagailu batekin nabil, txiki-txikia, sarea ere unpokopattal horietakoa... Ez naiz konturatu! Eskertzen dizut! Aldaketa egiten joango naiz... Birzuzenketarena interesantea iruditu zait... Izena era bat baino gehiagotan ikusi dut... Eskertuko nizuke egingo bazenu...--Koro (eztabaida) 19:28, 3 urtarrila 2017 (UTC)
Aupa! Birzuzenketa egina! Artikulu polita!-Xabier Cañas (eztabaida) 09:20, 4 urtarrila 2017 (UTC)

LaneanAldatu

Aupa Koro! Kontu oso txoro bat. Artikulu bat sortzeko lanean baldin bazaude nahikoa da {{lanean|Koro}} jartzea. Ez duzu zertan kode guzti hori kopiatu behar. -Theklan ·   ·   10:15, 9 urtarrila 2017 (UTC)

Eskerrik asko, txe! Oidokozinaaaa! Behin horrekin hasi nintzen eta... Zuk esan bezala egingo dut hemendik aurrera! Mila esker!-Koro (eztabaida) 18:37, 9 urtarrila 2017 (UTC)

Amaro PargoAldatu

Kaixo, artikulu hau hobetzeko, eskerrik asko lagun dezake: Amaro Pargo.--88.10.66.218 15:26, 17 urtarrila 2017 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidanAldatu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global surveyAldatu

WMF Surveys, 18:40, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia surveyAldatu

WMF Surveys, 01:38, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia surveyAldatu

WMF Surveys, 00:48, 20 apirila 2018 (UTC)
"Koro" erabiltzailearen orrira bueltatu.