Frédéric Joliot-Curie

Jean Frédéric Joliot-Curie, jaiotzez Jean Frédéric Joliot, (Paris, Frantzia, 1900eko martxoaren 19a - Paris, Frantzia, 1958ko abuztuaren 14a) fisikari, kimikari eta irakasle frantsesa izan zen. 1935ean Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Irène Joliot-Curie emaztearekin batera.

Frédéric Joliot-Curie

9. Société Française de Physique (en) Itzuli lehendakari

1946 - 1949
Louis Dunoyer de Segonzac - Louis de Broglie
1. high commissioner for atomic energy (en) Itzuli

1945eko urriaren 18a - 1950eko apirilaren 28a
← baliorik ez - Francis Perrin
5. Q30739705 Itzuli

1944 - 1946
Charles Jacob - Georges Teissier (en) Itzuli

Collège de Franceko katedradun

1938 - 1957
Parisko Zientzien Fakultateako dozente


Parisko Zientzien Fakultateako katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Frédéric Joliot
JaiotzaParisko 16. barrutia eta Paris1900eko martxoaren 19a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaAntony
HeriotzaSaint-Antoine Hospital (en) Itzuli eta Paris1958ko abuztuaren 14a (58 urte)
Hobiratze lekuaCemetery Sceaux (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gibel-gaixotasuna
Familia
Ezkontidea(k)Irène Joliot-Curie  (1926ko urriaren 9a -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLycée Lakanal (en) Itzuli
École supérieure de physique et de chimie industrielles de la ville de Paris
Parisko Zientzien Fakultatea
Doktorego ikaslea(k)Bruno Pontecorvo
Hamlet Vartapetian (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikari nuklearra, kimikaria, katedraduna, politikaria, unibertsitateko irakaslea, fisikaria eta Frantziako Erresistentziako kidea
Enplegatzailea(k)Parisko Zientzien Fakultatea
Collège de France  (1937 -  1958)
Commissariat à l'énergie atomique et aux énergies alternatives  (1945 -  1950)
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen
Frantziako Zientzien Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Poloniako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Fronte Nazionala
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Temporary Consultative Assembly (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

Find a Grave: 38021079 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Jean Frédéric Parisen (Frantzia) jaio zen 1900eko martxoaren 19an.

Parisko Fisika eta Kimikako Goi Mailako Eskolan ikasi zuen fisika eta, 1925ean, Marie Curieren asistente pertsonal izendatu zuten Parisko Curie institutuan.

Hurrengo urtean, 1926an, Irène, 1903an Fisikako Nobel Saria jaso zuten Marie eta Pierre Curieren alabarekin ezkondu zen. Biek Joliot-Curie abizena hartu zuten. Frédéricek eta Irenek bi seme-alaba izan zituzten: Helena eta Pierre.

Emazteak bultzatuta, Frédéricek Zientziatan doktoretza egin zuen.

Zientziatako Akademia Frantseseko kide, 1937an, irakasle izan zen Collège de Francen eta 1956ra arte egon zen han. Orduan, emaztea hil zitzaion eta haren lekua hartu zuen Parisko Sorbonan, fisikako katedran.

Naziek Frantzia inbaditu zutenean, Joliot Frantziako Alderdi Komunistako kide zen eta Erresistentziaren alde aritu zen. 1945ean, energia atomikoaren komisario goren egin zuten eta, horrela, 1948an, lehen pila atomiko frantsesa bere zuzendaritzapean eraiki zuten.

1950ean, Georges Bidault lehen ministroak, aurrez emaztearekin egin zuen bezala, kargutik kendu zuen ideologia komunista zuelako. Handik aurrera irakaskuntza eta ikerkuntzan aritu ziren eta hainbat mugimendu bakezaleetako militante ere egin ziren.

1958ko martxoaren 14an hil zen Parisen, gibeleko gaixotasun baten ondorioz.

Ikerketa zientifikoak

aldatu

Joliot-Curie bikotea fisika nuklearrean murgildu zen bere ikerketetan, atomoaren estrukturaren bila eta, bereiziki, nukleoren estruktura eta proiekzioa. Honek guztiak garrantzi handia izango zuen ondorengo neutroiaren eta erradioaktibitate artifizialaren aurkikuntzan.

1935ean, Joliot-Curie bikoteak Nobel Saria jaso zuten Kimikan elementu erradioaktibo berrien sintesian egindako lanagatik.

Collège de Francen egon zenean, kate-erreakziotan egin zuen lan eta fisio nuklear kontrolatua erabiliz, uranio eta ur astunaren bidez energia sortuko zuen erreaktore nuklearra zuzen eraikitzeko gutxieneko balditzen bila ibili zen.

II. Mundu Gerra amaitu zenean, Centre National de la Recherche Scientifiqueko (CNRS) zuzendari egin zuten eta Frantziako Gobernuaren Energia Atomikoaren lehen komisarioa izan zen. 1948an, bere zuzendaritzapean eraiki zuten lehen Frantziako erreaktore atomikoa.

1955ean, bera izan zen Russell-Einstein Manifestua sinatu zuten 11 intelektualetako bat, Gerra Hotzaren garaian, nazioarteko arazoei bake bidezko soluzioak bilatzera animatuz.

Errekonozimenduak

aldatu

Ilargiko krater batek bere izena darama: Joliot kraterra.

Kanpo estekak

aldatu