Peggy Guggenheim (New York, 1898ko abuztuaren 26a - Padua, 1979ko abenduaren 23a) bildumazale eta mezenas estatubatuarra da eta bere garaiko arte-bilduma egilerik garrantzitsuenetako bat izatera iritsi zen. Max Ernst margolari surrealistaren hirugarren emaztea izan zen.

Peggy Guggenheim

(1937)
Bizitza
JaiotzaNew York1898ko abuztuaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaVenezia
HeriotzaCamposampiero1979ko abenduaren 23a (81 urte)
Familia
AitaBenjamin Guggenheim
AmaFloretta Seligman
Ezkontidea(k)Laurence Vail (en) Itzuli
Max Ernst  (1942 -  1946)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaGuggenheim family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCalhoun School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarte bildumagilea, mezenasa, arte-merkataria eta Socialitea
Lantokia(k)Venezia

Find a Grave: 3487 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu
 
Benjamin Guggenheimen Peggyren aita

Peggy 1898ko abuztuaren 26a jaio zen New Yorken. Marguerite Guggenheim izenarekin jaio zen handiki familia ezagun batean, adar aberatsenetakoa ez bazen ere. Aita Benjamin Guggenheim negozio gizona izan zen eta ama, berriz, Florette Seligman. Benjamin Titanicen zihoan bere amorantearekin batera ontzia hondoratu zenean eta hantxe hil zen. Solomon R. Guggenheim, Guggenheim fundazioaren sortzailea, Benjaminen anaia eta Peggyren osaba zen.

Hasiera batean, arte liburu-denda batean egin zuen lan, eta dirutza txiki bat oinordetu ondoren, 1920an Ameriketako Estatu Batuak utzi eta Parisera joan zen bizitzera. Bertan Brancusi bezalako artistak ezagutu zituen eta Laurence Vail eskultore dadaistarekin ezkondu zen. Dibortziatu aurretik, bikoteak bi seme-alaba izan zituen.

1948an Peggy Guggenheimek Veneziako Kanal Handiko Palazzo Venier dei Leoni jauregia erosi zuen eta bertan bizi izan zen hil zen arte -lorategietan lurperatuta dago inguruan bere txakurren hilobiak ere daudelarik- eta 1951tik aurrera bere bildumak publikoari ireki zizkion. Berrehun artista baino gehiagoren obrekin. XX. mendeko Europako eta AEBetako abangoardien erakusle da. [1][2]

Bildumaren hasiera

aldatu

Peggy Guggenheim-ek Surrealismoko pertsonaia askorekin harreman estua izan zuen eta Bigarren Mundu Gerraren hasieran obra asko zuzenean egileei erosi zizkien. [3]

1938an, arte galeria bat ireki zuen Londresen, Guggenheim Jeune, Kandinski pintorea Erresuma Batuan lehen aldiz erakutsi zuena. Galeria honetatik artista asko pasa ziren: Jean Cocteau, Henry Moore..., baina ez zion errentagarritasun handirik atera (urtebetean 600 libra galdu zituen) eta Peggyk itxi egin behar izan zuen. Arte modernoari lagundu nahi bazion, beste eraren bat bilatu beharko zuen eta, osaba Solomonen eredua jarraituz, museo bat irekitzea pentsatu zuen.

Hasiera batean, Peggyk Londresen arte abangoardistarentzako zentro bat eraikitzea pentsatu zuen, 40.000 dolarreko kapitala inbertituz. Arte lanak behar zituen inaguraziorako eta, 1939ko udan, Parisera joan zen. Herbert Read historialariak eginiko zerrenda bat jarraituz, Paul Klee, Picasso, Dalí eta beste askoren lanak eskuratu zituen eta ospea emango zion ohitura bihurtu zen: egunero arte lan bat erostea.

Parisen egon zen bitartean, Peggyk ideia aldatu zuen. Ez zuen museoa Londresen irekiko, Frantziako hiriburuan baizik, Vendôme enparantzan aurkitu zuen areto handi batean. Baina nazien okupazioa iritsi zen eta emakumea ihes egin beharrean izan zen, berak ere odol judua baitzuen. Bilduma ondo gorde eta, 1941ean, New Yorkera itzuli zen.

Gerra ondorena

aldatu
 
Palazzo Venier dei Leoni, Peggy Guggenheimen Veneziako etxea eta museoa

1942an, Peggy Guggenheimek The Art of This Century Gallery izeneko museoa ireki zuen New Yorken; Kubismoa eta Surrealismoari dedikatutako espazio ezberdinak zituen eta salmenta ere egiten zuten bertan.

Garai hartan, Peggyk Jackson Pollock artista gaztea euskarritu zuen eta Max Ernstekin ezkondu zen.

Ernst-Guggenheim bikoteak 4 urte iraun zuen batera (1942-46) eta, ondoren, Bigarren Mundu Gerra bukatuta, 1947an, Peggyk New Yorkeko museoa desmuntatu eta Veneziara joan zen. Hurrengo urtean, hango Bienalean erakutsi zuen bere bilduma eta, gero, Palazzo Venier dei Leoni palazio zaharrean instalatu zen.

60ko hamarkadaren hasieran, erakusketetan lanak aurkezten bazituen ere, bilduma egiteari utzi zion. Venezian geratu zen bizitzen, baina Paduan hil zen.

Etxea eta bilduma Guggenheim Fundazioari utzi zizkion, beti ere, batera eta Venezian erakutsi behar ziren baldintza betez gero. Horregatik, Peggyren arte lanak noizean behin joan dira New Yorkera, baina berriro Veneziara itzultzen dira, jabearen etxera. Peggy Guggenheim Collection-a osatzen dute Kubismoaren, Futurismoaren, Pintura metafisikoaren, Abstrakzioaren, Surrealismoaren eta Espresionismo abstraktuaren maisulanek, hain zuzen, artista moderno bikainen lanek: Brancusi, Braque, Calder, Dalí, De Chirico, Duchamp, Ernst, Giacometti, Kandinsky, Klee, Léger, Magritte, Miró, Mondrian, Picabia, Picasso, Pollock eta Severini.[4]

Idatziak

aldatu
  • Confessions of an Art Addict, Ecco Press, Hopewel, N.J. 1997.
  • Memorias de una "Femme Fatale" del arte, Bastei-Lübbe, Bergisch Gladbach, 1988

Erreferentziak

aldatu
  1. Joxean, Agirre Odriozola. (2009-12). La lutte finale. Elkarlanean, S.L. ISBN 978-84-9783-792-7. (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
  2. (Gaztelaniaz) Clarín.com. «Venecia: la increíble colección del palacio de Peggy Guggenheim» www.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
  3. «Surrealismoaren gauzak | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
  4. Guggenheim sarea | Guggenheim Bilbao. (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peggy Guggenheim