Ireki menu nagusia

Augusta Ada King, Lovelaceko kondesa (Londres, Britania Handia, 1815eko abenduaren 10aMarylebone, Londres, Britania Handia, 1852ko azaroaren 27a), jaiotzez Augusta Ada Byron, Historiako lehen programatzailea izan zela esan ohi da, programazio-lengoaia kontzeptu orokorra erabili zuen lehen emakumea izan zelako (baita lehen pertsona ere), edo makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuelako. Ekuazio diferentzialak askatzeko gai zen Charles Babbageren konputagailu mekaniko aitzindariaren deskribapena osatzeagatik ere ezaguna da, baita besteak beste matematikaria eta ingelesezko idazlea ere. Garai hartan, beste emakume askorekin gertatu zen moduan, emakume honen lanari ez zitzaion garrantzi handirik eman bera bizi zen bitartean, izan ere, bere ideiak 1952an hasi ziren erabiltzen edo aplikatzen informatikako munduan (informatikan hobekuntzak egiteko).[1][2]

Lovelace abizena, bere senarrarengandik zetorkion, Lovelace kondea izan baitzen senarra.

Lord Byron poeta famatuaren alaba izan zenez, batzuek iradoki izan dute hortik etorriko zitzaiola poesia munduaz zuen pasioa, nahiz eta Ada ez zen inoiz bizi bere aitarekin.

Eduki-taula

BiografiaAldatu

 
Ada Lovelaceren zuhaitz genealogikoa

Augusta Ada Kingen gurasoak Lord Byron poeta eta Annabella Milbanke Byron zian ziren. Bikotea 1815ean ezkondu zen eta, 1815eko abenduaren 10ean, Ada jaio zen, Byrontarren alaba bakarra.

1816ko urtarrilaren 16an, Annabellak haurra bere gurasoengana eraman zuen, Byronek horrela nahi zuelako. Adak bi hilabete besterik ez zituen, gurasoak banandu egin ziren eta aitak ez zuen sekula bere zaintza eskatu.Izan ere, bere gurasoak banandu zirenean, Ada bere amarekin joan zen bizitzera eta bere aita, Ingalaterrara joatea erabaki zuen, zortzi urte geroago hil zen Grezian.Beraz Adak ezin izan zuen ondo ezagutu bere aita.

Bere gurasoen banaketaren ondorioz, bere ama poesia Adaren bizitzatik ateratzen saiatu zen eta matematikak sartzen, hau baizen honen(Adaren amaren) pasioa. Baina azkenean, matematikan oso ona izateaz aparte, poesia emakume honen bizitzan presente egon zen.

Esan beharra dago, Adaren amak oso zorrotza izan zela Adaren ikasketetan matematikari dagokionez, eta hau garai hartan oso arraroa zen.

Apirilaren 21ean, sinatu zuten ezkontza bertan behera uzten zuen akta eta egun batzuk geroago Ingalaterratik alde egin zuen.

Bere ama diruduna zen eta, honi esker, Ada, unibertsitatera joan ahal izan ze, hau garai hartan oso zaila zen, izan ere emakumeak oso zaila zuten ikasketen munduan sartzea.

Matematika eta zientzia ikasten aritu zen eta Londresko unibertsitateko matematikako lehen irakasle izan zen Augustus De Morgan izan zuen tutore. Autodidakta, 1833an, amak Mary Sommerville aurkeztu zion eta bere tutore izan zen hau ere.

Matematikari dagokionez, Adak segituan aurreratu zituen bere irakasle eta amari. Azaldu bezala,ala nola matematikan egindako ikasketei esker, hainbat zientzialari garrantzitsuekin izan ahal zuen kontaktu, ala nola Dickens..

Zaldiketa, gimnasia eta dantzak ere gustuko zituen eta, 1833ko ekainaren 5ean, 17 urte zituenean, Dionysus Lardnerren hitzaldi batean, Charles Babbagen berri izan zuen. 1828az geroztik, Babbage Cambridgeko unibertsitatean katedraduna zen. Babbage izango zen tutore berria eta gerora elkarrekin egingo zuten lan. Gaur egun, konputagailuen aita kontsideratzen badugu ere, maisua liluratuta zegoen Adak makina haiekin zuen erraztasunaz. Programazioan hain ezagunak diren bukle edo subrutina bezalako kontzeptuak garatu zituen emakumeak eta Babbagek beti aitortu zuen Adaren talentua, The Enchantress of Numbers deitzen ziolarik.

1835eko uztailaren 8an, 19 urte zituenean, Ada William Kingekin ezkondu zen, zortzigarren King baroiarekin, gerora Lovelaceko kondea izango zenarekin. Ada Augusta Byron King izango zen handik aurrera, Lovelaceko kondesa eta hortik datorkio gaur ezagutzen dugun izena: Ada Lovelace

Charles Babbageren makina analitikoa eta Adaren ekarpenakAldatu

 
Ada Lovelace

Charles Babbagek (hau irakaslea zen Cambridgen eta urte batzuk zeraman izakien akatsak ekiditeko makina baten bila), laguntzaile bezala izan zuen Ada. Izan ere, Honek orain aipaturiko makina bat (makina diferentziala) asmatu zuen eta, honek oraingo ordenagailuen printzipio berdinak zituen. Orain esan bezala, bi zientzialari hauek laguntzaile bezala egin zuten lan, Adak, Charlesen makina ikusi zuenean, honekin lan egin nahi zuela erabaki zuelako eta, Charlesen ideiak ondo ulertzen zituenez, honek, laguntzaile bezala hartu zuen.

 
Babbage-ren makina analitikoa, Londreseko Zientzia Museoan

Adaren ekarpen ezagunenetakoa 1843an, Charles Babbageren makina analitikoari buruzko deskribapena, izan ere Adak Charlesen asmakizunari buruzko artikulu bat ingelesera igarotzerakoan, hainbat azalpen gehitu zituen eta azkenean, amaierako artikulua, hasierakoaren ia hirukoitza izaten amaitu zen. Makinari buruz egon zen artikulu bakarra izan zenez Adak makina analitikoaren eskema deitu zion, azalpen gehigarri haiek, programazioari dagokionez, oso ideia modernoak plazaratu zituzten eta, txartel zulatuzko sistema bat azaldu zuen (Jacquard telarretan oinarrituta) eta ildo horretatik geroago, XX.mendean, lehen ordenagailuak programatzeko erabiliko zen ideia hori. Artikulua anonimoki sinatu behar izan zuen (A.A.L. sinadurarekin sinatu zuen), garai hartako egoeraren ondorioz artikulua emakume batek idatzi zuela jakin izan balitz, zentsuratua izateko arriskua baitzegoelako. Bere lana ahaztua izan zen ondorengo urteetan. Baina hala ere, oso garrantzitsua izan zen Viktoriar Aroan (1837-1901, Erresuma Batuko Viktoria I.aren erreginaldia), pertsona ugariren interesa piztu zuelako.

Programa zitekeen konputagailu batentzako programa bat egiten zuen lehen pertsona izan zen, Bernoulliren zenbakien balioak kalkulatzeko pausoak deskribatu zituen (horiek kalkulatzeko algoritmo bat idatzi zuen), izan ere, makina analitikorako idatzitako programa bat zen, Bernouilliren zenbakiak kalkulatzeko balioko zuen. Horrekin Babbage-ren makinaren gaitasuna erakutsi zuen. Babbage-ren makina erabiliz, aldagaiak zituzten eragiketa trigonometrikoak kalkulatzeko erak ere deskribatu zituen.

Esan beharra dago, Babagge-ren makina ez zela inoiz guztiz osatu, izan ere, 1882an aurkeztu nahi izan zutenean (makina diferentziala gisa), hainbat arazo izan zituen (bibrazioa barne engranajeetan..) eta ez zen ondo ibili. Beraz Charlesek ez zuen inoiz makina amaituko, nahiz eta geroago ere makina analitikoa gisa aurkezten saiatu (hori ere ez zuen ondo funtzionatu).

Geroago 1843an Ada Lovelacek ordenagailuak instrukzioak jarraitzeko programatu zitezkeela esan zuen, beste batzuek, Babbage barne, kalkulu sinpleak egiteko gaitasuna baino bazieten ikusi ere. Adak konputagailuak urrutirago joan ahal izango zirela aurreikusi eta ondorioztatu zuen.[2] Gainera, ordenagailu-programa bat idatzi zuen eta honi esker, lehen aipatu bezala, Bernoulliren zenbakiak kalkulatzea lortuko zen, Babbageren makinaren zatiketak kalkulatu zitzakeela demostratu ahal izateko.

Laburbilduz, Ada asmatzaile aitzindaria izan zen.

HeriotzaAldatu

Ada Byron 1852ko azaroaren 27an hil zen, 36 urte zituenean eta bere ama izendatu zuen oinordeko. Umetoki-lepoko minbizia zuen eta medikuek garaiko erremedioa jarri zioten: odolusteak. Horiek hil zuten eta Byrondarren panteoian ehortzi zuten, berak agindu zuen bezala, Nottinghamshiren-eko Hucknall elizan, aitaren ondoan. Aita eta alaba adin berarekin hil ziren.

Ada txikitatik osasuneko hainbat arazo izan zituen. Izan ere, honi paralisi moduko bat eman ziola esaten da, bere urduritasunaren ondorioz. Garai hartako jendeak pentsatzen zuen osasun-arazo horiek emakume matematikaria izateagatik azaldu zitzaizkiola. Emakumeak ahulak zirelako gertatu zitzaiola zioten, matematikako ikerketen presioaren ondorioz.

Beste ekarpen batzukAldatu

  • Txartel zulatuen erabilera iradoki zuen makina analitikoari informazioa eta argibideak sartzeko.
  • Programak idazteko notazio bat ere zabaldu zuen, batez ere, 1842an Luigi Menabrearen testuari egindako oharretan. Ohar haiek testua bera baino luzeagoak ziren, Jacquard ehungailuaren funtzionamenduaz edo Babbagen makina analitikoaz. Txartel zulatuetan zeroak daude eta zenbaki hamartarrak adierazten zituzten.
  • 1979an Ameriketako Estatu Batuetako Defentsarako Departamenduan emakume honen ohorez Ada programazio-lengoaia izena eman zioten 1980.eko hamarkadan sortu zuten lengoaia berri bati. Metodologikoki oso zehatza da Ada lengoaia; erroreak ekiditeko zorroztasuna exijitzen duenez, batez ere denbora errealeko sistemetan erabiltzen da, tren eta hegazkinen trafikoa kontrolatzeko sistemetan adibidez, non errore bat gertatzea ondorio latzak ekar ditzakeen.

ErrekonozimenduakAldatu

Ada bizi izan zen bitartean, haren ekarpenak ez zuen estimu handirik izan; hil eta gero iritsi zitzaizkion esker-erakutsiak, hurrengo mendean.

  • Emakume askok egin dute ekarpena informatikan, baina Ada Lovelace da programazio hizkuntza baten izena. 1979an, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak Pascalen oinarritutako programazio hizkuntza berri bat sortu zuen eta Ada izena jarri zion, Ada Byronen omenez.
  • Microsoft Windowsen sistema eragilearen lizentziaren ziurtagirietan agertzen da Adaren aurpegia.
  • 2012an, Enchantress of Numbers filma argitaratu zen.

ErreferentziakAldatu

  1.   Leturia Azkarate, Igor (2018) «Ada Lovelace, ordenagailuen eta adimen artifizialaren aitzindari - Zientzia.eus» zientzia.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-22 .
  2. a b   Leturia Azkarate, Igor (2018) «Ada Lovelace (2018/12/21)» www.eitb.eus (Elhuyar, Norteko ferrokarrila) . Noiz kontsultatua: 2018-12-22 .

Kanpo loturakAldatu