Ireki menu nagusia

Amon Leopold Göth (Viena (Austria-Hungariako Inperioa), 1908ko abenduaren 11Krakovia (Polonia), 1946ko irailaren 13a) SS-etako austriar ofiziala eta, II. Mundu Gerra garaian, Alemania naziak Polonian okupaturiko Plaszowko kontzentrazio-esparruko komnandantea izan zen. Gerra amaieran, Krakovian epaitu zuten gerra-krimenak arrazoi eta zehaztu gabeko kopuru baten homizidioa leporatu zioten

Amon Göth
Amon goeth 1946.jpg
Nazi concentration camp commandant Itzuli

Bizitza
Izen osoa Amon Leopold Göth
Jaiotza Viena1908ko abenduaren  11
Herrialdea  Austria
 Hirugarren Reicha
Heriotza Krakovia1946ko irailaren  13a (37 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra: urkatzea
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala, torturatzailea, mass murdererra Itzuli eta concentration camp overseerra Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Schutzstaffel
SS-Totenkopfverbände Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarra Schutzstaffel
Gradua Hauptsturmführer Itzuli
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katoliko ez-elizkoia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
Austrian National Socialism Itzuli
« ... zehaztu gabeko kopuruan, baina pertsona asko erail, mutilatu eta torturatu zituelako[1] »

Urkatzera kondenatu zuten eta horrela hil zuten 1946ko irailaren 13an Plaszow-tik gertu.

Ospea eman zion Steven Spielbergek zuzenduriko Schindler's List filmak (1993), Ralph Fiennes aktoreak eman zion bizitzan.

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Hasierako urteakAldatu

Amon Leopold Göth Vienan jaio zen Austria-Hungariako Inperioan, 1908ko abenduaren 11n. Argitaletxe industrian ari zen bere familia ondo bizi zen. Aita Amon Goeth Franz izan zuen, lanagatik etxean asko ez zena egoten, eta ama zen argitaletxea zeramana, Amon gehiago egoten zelarik seme-alabak ez zituen izeba batekin. Ez zen ikasle ona izan eta, gurasoen disgusturako, laster utzi zituen ikasketak bertan behera.

17 urte zituela, eskuineko nazionalista gazteengana hurbildu zen, faxismotik hurbil. 1927tik 1930era, Heimwehr izeneko talde paramilitar antisemitako kide izan zen. 1930eko irailean, formazio hori utzi zuen eta Alderdi Naziko austriar sekziora atxikitu zen, 510.764 zenbakiarekin. Urte berean, austriar SS-etara batu zen, 43.673 zenbakiarekin. Göth SS Truppe Deimel eta Sturm Libardin, Vienan egon zen 1933ra arte, karguz igo zutenera arte, eta SSetako 52. pelotoiaren lider bilakatu zen; geroxeago, berriz, Scharführer egin zuten, eskuadroi baten lider. Polizia, ekintza ilegalak leporatuta, bere bila hasi zenean, Alemaniara egin zuen ihes.

1933ko ekainaren 19an, Austriar Alderdi Nazia ilegalizatu egin zuten eta Munichera aldatu zuen bizilekua. Austriarako irrati eta arma estraperlora dedikatu zen eta SS-n mezulari izan zen. 1933ko urrian atxilo hartu zuten, baina, frogarik ez-eta, abenduan askatu egin zuten. 1937ra arte, SSko ekintzak alboratu eta gurasoei argitaletxeko lanetan lagundu zien.

1934ko urtarrilaren 7an, Olga Janauschekekin ezkondu zen, gurasoek adostutako ezkontzan. Bikoteak ez zuen luze iraun, 1936an dibortziatu egin baitziren eta Amonek Elizak ezkontza anulatzea lortu zuen.

1934ko uztailaren 25ean, Engelbert Dollfuss austriar kantzelaria erail zuten naziek burutu zuten estatu-kolpean eta Amon Göth atxilotu zuten. Ihes egin zuen Dachauko kontzentrazio-esparrutik oso gertu zegoen Dachauko SS-ren entrenamendu-esparrura.

1938an, Anschlussaren ondoren -Austria Alemania naziaren barnean geratu zen-, Amon Göth Vienara itzuli zen eta berriro ekin zien alderdi naziarekin zituen harremanei.

1938ko urrian, Anny Geigerrekin ezkondu zen zeremonia zibilaren bidez. Bikoteak 3 seme-alaba izan zituen eta Vienan bizi zen II. Mundu Gerrako lehen urteak.

Hasiera batean, Göth SS-ren 89. Estandartera atxikituta egon zen eta, gerra hasi zenean, SS-Sturmbannen 1.aren 11. Estandartera. 1941ean, Oberscharführer egin zuten eta ospea hartu zuen juduak Europan zehar isolatu eta birkolokatze lanetan zuen eskarmentuagatik. Einsatzführer izan zen eta finantza-ofiziala Reichskommissariat für die Festigung deutschen Volkstums-en. 1941eko uztailaren 4an, SS-ren Untersturmführer egin zuten.

1942ko udan, Amon Göth Lublin-era transferitu zuten eta okupatutako Polonian, Krakoviako SS-ren poliziaburu zen Odilo Globocnik Brigadeführer-aren ekipora batu zen. Reinhard operazioan parte hartu zuen, Bełżec, Sobibor eta Treblinkako sarraskitze-esparruak sortzeko lanetan.

PlaszowAldatu

 
Amon Göth Plaszow-n bizi zen etxea

SS-ren kontzentrazio-esparruko Totenkopfverbände unitatera atxiki zuten Göth eta lehenengo lana, 1943ko otsailaren 11tik aurrera, Krakoviako Plaszowko kontzentrazio-esparruaren eraikitze-lanak gainbegiratzea izan zen, gero bertako komandante bilakatuko zelarik. Eskulan esklaboa erabiliz, hilabete besterik ez zuen behar izan.

1943ko martxoaren 13an, Krakoviako ghettoa likidatu zuten eta hango lanerako moduan zeuden biztanle guztiak Plaszowko kontzentrazio-esparrura eraman zituzten. Lanerako moduan ez zituztenak ikusi, milaka judu, sarraskitze-esparruetara bidali zituzten eta, ghettoa hustutzeko unean, ehunka judu exekutatu zituzten kaleetan.

Plaszow zuzentzeaz gain, 1943ko irailaren 3tik aurrera, Göth Tarnóweko ghettoaren likidazioaz ere arduratu zen. Gerraren hasieratik, 25.000 judu zeuden han, %45a bertako hiritarrak. Denak sarrarazi zituzten trenetan eta Auschwitzeko sarraskitze-esparrura eraman, baina erdiak besterik ez zuen biziraun. Biziraun zutenak ez ziren lanerako gai eta, iritsi bezain pronto, erail zituzten. 1946an egin zioten epaiketan, testigu bat baino gehiagok Göth, ghettoa hustutzeko unean, 30 eta 90 arteko kopuruan emakume eta haurrei tiro egiten ikusi zutela deklaratu zuten.

Amon Göthek izan zuen, era berean, 4.000 judu eta 1.500 poloniar langile-esklabu bizi ziren Szebnie kontzentrazio-esparruaren likidazioaren ardura. Epaiketak Göthek bere pean zegoen Josef Grzimek Hauptscharführer-en esku utzi zuela frogatu zuen, bertako komnadantea zen Hans Kellermanni exekuzioak masan egitekoan laguntza emateko xedean. 1943ko irailaren 21 eta 1944ko otsailaren 3 bitartean, esparrua pixkanaka likidatzen joan ziren. Mila bat pertsona inguruko baso batera eraman zituzten eta tiro banaz exekutatu. Gainontzekoak Auschwitzera bidali zituzten eta, iritsi bezain pronto, gas-kamerara bidali zituzten.

1944ko apirilean, Göth Hauptsturmführer (kapitain) egin zuten eta Waffen-SSren erreserbako ofizial egin zuten. Garai horretan, Plaszow lan-esparru izatetik SS-ren Ekonomia eta Administrazio Bulegoaren pean zegoen kontzentrazio-esparru izatera pasatu zen. Mietek Pemperrek -Schindlerren zerrenda tekleatu zuen judua- egindako testigantzan [2], Amon Göthen krimen gehienak eta hilketa indiskriminatuak aurreko garaian izan ziren. Kontzentrazio-esparruak SS-ren kontrolpean zeuden neurri handiago batean lan-esparruak baino eta, horregatik, presoen baldintzak hobera egin zuten ordutik aurrera.

Plaszowko esparruan 2.000 bat pertsona bazen ireki zenean, baina, 1944an, 636 goardiek zaintzen zituzten 25.000 preso gordetzera iritsi zen eta, gainera, pasabidea zenez, 150.000 pertsona pasatu ziren handik. Amon Göthek egunero hiltzen zituen preso batzuk arrazoi garbirik gabe. Rolf eta Ralf zakurrak trebatuta zituen heriotzeraino erasotzeko. Bulegoko leihotik egiten zien tiro presoei poliki mugitzen baziren edo patioan deskantsatzen bazeuden. Sukaldari judu bat erail zuen zopa beroegia zegoelako[3] eta tratu bortitza eragiten zien bere bi neskameei, Helen Jonas-Rosenzweig eta Helen Hirschi. Oskar Schindlerren zerrendan salbatu zen Poldek Pfefferberg juduak horrela esan zuen:

« Göth ikusitakoan, heriotza zenuen begiaurrean[4] »

Baina, naziak bazuen beste aurpegia ere nonbait. Natalia Hubler judua eta bere ahizparen bizitzak barkatu zituen, Chopinen pieza bat jotzen entzun zituelako pianoan, Plaszowra iritsi eta hurrengo egunean.

Göthen iritzian, lan-ekipo baten kideak ihes egin edo akatsen bat egiten bazuen, ekipo osoa zigortu beharko litzateke. Behin lan-koadrila baten bigarren kide guztiak hiltzeko agindua eman zuen, batek ihes egin zuelako; beste behin, berriz, berak hil zuen lan-talde bakoitzeko kide bat, bat ez zelako itzuli. Plaszowko exekuzio toki nagusia Hujowa Górka izan zen, muino horretan burutu baitziren masa-hilketa gehienak. Pemperren hitzetan, 8.000 eta 12.000 pertsona artean exekutatu zituzten Plaszow-en.

Azken urteakAldatu

 
Amon Göth atxilotuta

1944ko irailaren 13an, Göth kargutik kendu zuten SS-k juduen jabetzak lapurtzeaz salatuta -nazien legeen arabera, alemaniar estatuarenak ziren haiek-; baita presoei behar zen elikadura ukatzea, presoen tratu eta zigor arauak puskatzea eta baimendu gabeko pertsonalari esparruaren erregistroetarako ateak zabaltzea ere leporatu zizkioten. Plaszowko esparrua Arnold Büscher Obersturmführer-en agindupean jarri zuten.

Epaiketara deitu zuten Göth, baina II. Mundu Gerra galtzen ari zen Alemania eta, 1945eko hasieran, karguak erretiratu zituzten. Medikuek Göthek gaixotasun mentala zuela diagnostikatu zuten eta Bad Tölzeko ospitale psikiatrikoan sartu zuten. Hantxe hartu zuten atxilo estatubatuar militarrek 1945eko maiatzean.

II. Mundu Gerra bukatu ondoren, Amon Göth Poloniara estratidatu zuten eta Krakovian epaitu zuten 1946ko abuztuaren 27 eta irailaren 5 artean. Errudun egin zuten Alderdi Naziko kide zelako -erakunde kriminal zen orain- eta pertsona asko kartzelaratu, torturatu eta hiltzeko agindua eman zuelako.

« ... zehaztu gabeko kopuruan, baina pertsona asko erail, mutilatu eta torturatu zituelako[5] »

Urkatzera kondenatu zuten eta horrela hil zuten Montelupicheko presondegian 1946ko irailaren 13an Plaszow-tik gertu. Azken hitzak Heil Hitler izan ziren[6]. Erraustu eta Vistula ibaira bota zituzten bere hautsak.

FamiliaAldatu

Lehen ezkontza Olga Janauschekekin izan zen, baina anulatu egin zuten gero.

1938an Anny Geigerrekin ezkondu eta gero, 3 seme-alaba izan zituen: 1939an Peter, difteriak hilko zuena 7 hilabetetan, 1940an, Werner, eta, 1941ean, berriz, Ingeborg.

Ezkontzaz gain, Amon Göthek izan zuen harreman bat 2 urte iraun ziona Ruth Irene Kalderrekin. 1942 eta 1943 artean ezagutu zuen estetizista hau, aktore izan nahi zuena; Oskar Schindler enpresariaren idazkari lanetan zegoen emakumea, Krakoviako fabrikan. Segituan joan zen SS-ko ofizialarekin bizitzera eta bere maitale bilakatu zen. Göth exekutatu zutenean, bere abizena hartu zuen. Harreman honen fruitu, naziaren azken alaba Monika Hertwig izan zen, 1945eko azaroan Bad Tölzen jaio zena[7].

Ruthek bere buruaz beste egin zuen 1983an. Haren alaba Monika Hertwig arraza beltzeko nigeriar batekin elkartu zen eta Jennifer Teege jaio zen, adopzion eman zuena. 2002ra arte -amaren memoriak irakurtzean- ez zuen aitona zein zuen jakin. Berak ere liburua atera zuen 2013an, Amon.

« Mein Großvater hätte mich erschossen (Nire aitonak hil egingo ninduen!)[8] »

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu