Hormisdas
Hormisdas[1] (Frosinone, (Italia) 450 - † Erroma, 523ko abuztuaren 6a) Eliza Katolikoaren 52. Aita Santua izan zen 514 eta 523 urteen bitartean. Alarguna zen aita santu bilakatu zenean. Bere semea Silverio aita santua izan zen. Mendebaldeko eta Ekialdeko Elizak batu zituen, Akazioaren zisma amaituz.
Hormisdas | |||||
---|---|---|---|---|---|
514ko uztailaren 22a - 523ko abuztuaren 6a (egutegi gregorianoa) ← Simako - Joan I.a →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Frosinone, 450 | ||||
Heriotza | Erroma, 523ko abuztuaren 6a (72/73 urte) | ||||
Hobiratze lekua | San Petri basilika | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | wife of Hormisdas (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea | ||||
Lantokia(k) | Erroma | ||||
Santutegia | |||||
Abuztuaren 6 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
aldatuHormisdas Frosinonen jaio zen, Italian, 450ean.
Hautatu zuten unean, diakono zen, eliza katolikoko hierarkiako behe-mailako kidea, apaizaren eta apezpikuaren azpian. Ordenatu baino lehenago, ezkonduta egon zen eta seme bat ere bazuen. Seme hori aita santu bilakatuko zen etorkizunean eta Silverio izena hartuko zuen[2].
482an hasitako Acazioren zismarekin amaitu zuen, mendebaldeko eta ekialdeko eliza kristauak bananduz. Konstantinoplako patriarka zen Acaziok eman zion izena banaketa hari eta, 519an, Horsmidasen formula deritzonak baretu zuen nolabait Erroma eta Konstantinoplaren elizen ezinegona.
Aita santu izan zen garaian, matematikari eta astronomo zen Dionysius Exiguus deritzon mojeari egutegia berregiteko eskaera egin zion eta horrela egin zuen honek, Jesusen jaiotza aro kristauaren lehen urte bilakatu zelarik. Gerora konprobatu zen bezala, egin zituen kalkuluek 6 bat urteko errorea bazuten, Herodes I.a Handiaren erregealdia gaizki datatu baitzuen eta Jesus Erroma sortu zeneko 753. urtean jaio zela atera zitzaion, ziurrenik 748an izango zelarik.
Garai hartan Teodoriko I.aren kontsul eta delegatu zen Flavio Magno Aurelio Kasiodoro ospetsuaren aurrean hautatu zuten aita santu. Konstantinoplara bidalitako hirugarren delegazioak Akazioren ondorenetik erabat aparte mantentzen ziren bi elizen arteko bakea lortu zuen. Indartsu eutsi zion dotrinari, kleroa erreformatu zuen, bakea proposatu zien Ekialdeko elizei, manikeoak bidali zituen Erromatik...
Hormisdas 523ko abuztuaren 6an hil zen Erroman.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hormisdas |