Bram Stoker
Abraham Bram Stoker (Clontarf, Dublin, Irlanda 1847ko azaroaren 8a – Londres, Ingalaterra, 1912ko apirilaren 20a) irlandar nobelagile eta ipuin idazlea izan zen. Gaur egun arte nobelagile viktoriar ezagunenetakoa edo famatua egin zuen bere lan ezagunena: beldurrezko Drakula nobela (1897) izan zen. Bizitzan, aldiz, ezagunagoa izan zen Henry Irving aktorearen laguntzailea izateagatik eta Irving berak Londresen zeukan Lyceum Antzokiko gerentea izateagatik[1].
Biografia
aldatuAbraham Stoker Clontarfen jaio zen, Dublinen (Irlanda), 1847ko azaroaren 8an. Gurasoak Abraham Stoker eta Charlotte Mathilda Blake Thornley feminista izan zituen eta sei anaia-arreba zituen: bi zaharrago (Rose eta Jack) eta lau txikiago (Yoaquen, Johan, Jason eta Jumy). Familia burges, langile eta zurrun haren aberastasun bakarra liburuak eta kultura zen.
Mutilak zituen osasun arazoek etxean ikastera behartu zuten, irakasle pribatuekin, eta lehen 7 urteak ohean eman zituen, gaixotasunetik gaixotasunera, amak fantasma eta misterio istorioak kontatzen zizkion bitartean. 7 urte bete zituenean, sendatu egin zen, baina lehen urte haien eraginak bizitza osoko lanean iraungo zion.
1864an, Trinity Collegen sartu zen eta, 1870ean, ohorezko matrikula lortuko zuen matematika eta zientziatan. Txapeldun izan zen atletismon eta Filosofia Elkarteko lehendakari ere bai.
Ikasten zuen bitartean, funtzionario lanetan aritu zen Irlandako britainiar gobernuaren egoitza zen Dublingo Gazteluan. Era berean, antzerki kritikaria izan zen Dublin Evening Mailentzako eta Irlanda eta Ingalaterrako hainbat argitalpenetako arte kritikaria ere bai.
Zuzenbideko oposaketak gainditu zituen eta Ingalaterran abokatu izateko aukera izan zuen. 1878an, Londresera lekualdatu baino 5 egun lehenago, Stoker bere laguna zen Oscar Wilden emaztegai ohia zen Florence Balcombekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten: Irving Noel.
Lana
aldatuHasierako lanetako bat The Crystal Cup (1872) London Societyren bitartez argitaratu zuen eta The Chain of Destiny, berriz, Shamrock aldizkarian atera zen.
1876an, funtzionario lanetan ari zen bitartean, denbora askoz erreferentea izango zen testu liburua idatzi zuen: The Duties of Clerks of Petty Sessions in Ireland (1879)[2].
Dublin Evening Mailentzako antzerki kritiko lanak egiten ari zenean, jabeetako bat garaiko beldurrezko ipuin idazle garrantzitsuena zen Sheridan Le Fanu zen eta haren Carmilla ipuinak eragin handia izango zuen Stokerrengan, Dracula idatzi zuen unean.
Stokerri izugarri gustatu zitzaion Henry Irvingek eginiko Hamlet aktuazioa eta horrela goraipatu zuen bere kritikan. Hark idazkari partikular hartu zuen eta gerente egin zuen Londresko Lyceum Theatren[3].
Irvingentzat lanean aritu zen bitartean, Daily Telegraphen kritiko literarioa izan zen eta eleberri ezagunak idazteko tartea izan zuen: The Snake's Pass (1890) edo Dracula (1897). 1905ean, Irving hil zenean, The Lady of the Shroud (1909) eta The Lair of the White Worm (1911).
1912ko apirilaren 12an hilko zen Londresen, Ingalaterran. Bere emazteak zabalduko zituen Dracula's Guest and Other Weird Stories (1914) bezalako hainbat lan[2].
Bibliografia
aldatuBere nobelak
aldatu- The Primrose Path (1875)
- The Snake's Pass (1890)
- The Watter's Mou' (1895)
- The Shoulder of Shasta (1895)
- Dracula edo Drakula (1897) [4].
- Miss Betty (1898)
- The Mystery of the Sea (1902)
- The Jewel of Seven Stars (1903)
- The Man (aka: The Gates of Life) (1905)
- Lady Athlyne (1908)
- The Lady of the Shroud (1909)
- The Lair of the White Worm (1911)
Bere ipuin bildumak
aldatu- Under the Sunset (1881), umeentzat egindako zortzi ipuin
- Snowbound: The Record of a Theatrical Touring Party (1908)
- Dracula's Guest and Other Weird Stories (1914), Florence Stoker-ek egilea hil ondoren argitaratuak
Bere ipuin solteak
aldatu- "Bridal of Dead" (The Jewel of Seven Stars lanari egindako bukaera desberdina)
- "Buried Treasures"
- "The Chain of Destiny"
- "The Crystal Cup"
- "The Dualitists; or, The Death Doom of the Double Born"
- "Lord Castleton Explains" (The Fate of Fenella lanaren 10. kapitulua)
- "The Gombeen Man" (The Snake's Pass lanaren 3. kapitulua)
- "In the Valley of the Shadow"
- "The Man from Shorrox"
- "Midnight Tales"
- "The Red Stockade"
- "The Seer" (The Mystery of the Sea lanaren 1 eta 2. kapituluak)
Fikziozkoak ez diren bere lanak
aldatu- The Duties of Clerks of Petty Sessions in Ireland (1879)
- A Glimpse of America (1886)
- Personal Reminiscences of Henry Irving (1906)
- Famous Impostors (1910)
- Bram Stoker's Notes for Dracula: A Facsimile Edition (2008) Robert Eighteen-Bisang eta Elizabeth Miller-ek oharrak eta transkripzioa egindako lana; hitzaurrea Michael Barsanti-rena. Toronto: McFarland. ISBN 978-0-7864-3410-7