Henrike IV.a Ingalaterrakoa

Henrike IV.a Bolingbroke-koa[1] (Bolingbroke, 1366ko apirilaren 3aWestminster, 1413ko martxoaren 20a) Ingalaterrako erregea izan zen 1399 eta 1413 bitartean.

Henrike IV.a Ingalaterrakoa

Ingalaterrako monarka

1399ko irailaren 30a - 1413ko martxoaren 20a
Rikardo II.a Ingalaterrakoa - Henrike V.a Ingalaterrakoa
Irlandako jauna

1399ko irailaren 30a - 1413ko martxoaren 20a
Bizitza
JaiotzaBolingbroke Castle (en) Itzuli1367ko apirila
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaWestminster1413ko martxoaren 20a (45 urte)
Hobiratze lekuaCanterburyko katedrala
Familia
AitaJoanes Gantekoa
AmaBlanche of Lancaster
Ezkontidea(k)Maria Bohungoa  (1381, 1380ko uztailaren 27a -  1394)
Joana Nafarroakoa  (1403, 1403ko otsailaren 7a -  1413)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaLancaster etxea
Plantagenet
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak

Find a Grave: 1959 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Henrike IV.a Bolingbrokeko gazteluan jaio zen 1366ko apirilaren 3an, Lincolnshiren, eta hortik datorkio izena.

Aita Joanes Gantekoa, Richmondeko kondea, izan zuen, Eduardo III.a Ingalaterrakoaren hirugarren semea, eta eragin handia izan zuen bere lehengusua zuen Rikardo II.a Ingalaterrakoarengan. Azkenean, Henrikek kenduko zion tronua Rikardori. Ama, berriz, Joanes Gantekoaren lehen emaztea izan zen, Blanka, Lancaster etxeko eremu handien oinordekoa. Blanka Eduardo III.a Ingalaterrakoaren hereniloba zen eta 24 urte zituenean hil zen izurri bubonikoaren ondorioz.

Henrike bikotearen laugarren semea izan zen, baina bere hiru senide zaharrenak hil zirenez, bere izan zen oinordeko.

Ezkontzak eta ondorengoak

aldatu

Maria Bohungoa

aldatu
 
Mary de Bohun eta Henry Bolingbroke

1380ko uztailaren 27an, Maria Bohungoarekin ezkondu zen, Arundeleko gazteluan, Sussexen. Senar-emazteei Northamptoneko eta Herefordeko konderriak esleitu zizkien, ondoren dukerri bilakatu zirenak.

Ezkontza honen ondorioz, hurrengo seme-alabak jaio ziren:

1394ko uztailaren 4an, Maria Bohungoa Peterborougheko gazteluan bere alaba gazteena erditzen ari zenean hil zen.

Bost urte geroago, Henrike Ingalaterrako errege koroatu zuten, Henrike IV.a izenarekin.

Joana Nafarroakoa

aldatu
 

1403ko otsailaren 7an, Henrike IV.a berriro ezkondu zen Winchester katedralean, oraingo honetan, Bretainiako dukesa eta Joan II.a Frantziakoaren iloba zen Joana Nafarroakoarekin. Seme bakarra izan zuten, Labourde, baina 1401ean jaio eta hil zen. Joanak bazituen 4 seme-alaba aurreko ezkontzatik eta, badirudi emazte berriak harreman onak izan zituela senarraren seme-alabekin. (Hori bai, Henrike V.aren erreinaldian, sorginkeria erabiltzea eta erregea pozoitzen saiatu zela leporatu zioten. 1419an zigortu eta 4 urte inguru eman zituen preso Sussexko Pevensey gazteluan. Gero, lasai bizi zen Nottinghamgo gazteluan, Henrike V.a eta Henrike VI.aren erreinaldien arteko epean. 1437ko uztailaren 9an, 67 urte zituela, Londresko Havering barrutian hil eta Canterburyko katedralean lurperatu zuten Henrike IV.aren ondoan).

Erregetza

aldatu
 
Henrike IV.a koroatu zutenean

1387tik 1390era, Henrike bere lehengusu Rikardo II.a Ingalaterrakoaren aurka aritu zen. Gero, zaldun teutonikoekin batera ibili zen lituaniarren aurka eta Lur Santura joan zen, Jerusalemera. Itzuli zenean, lehen aurkari izan bazen eren, Rikardo II.aren ondoan jarri zen.

Horrela izanda ere, 1398an, Henrikek alde egin behar izan zuen, bere lehengusuak deserriratu zuelako. Lurrak eta oinordekotzak ez zituela galduko zin egin zion, baina, 1399an, Henrikeren aita, Joanes Gantekoa, hil zenean, promesak ahaztu eta Lancaster etxearen jabetzak konfiskatu zituen. Honek Henrikeren haserrea piztu zuen, armada bat osatu eta Ingalaterra inbaditu zuen, Rikardo II.a harrapatu zuen arte.

Urte berean egin zuten errege. Eskoziarrek eta galestarrek, Frantziaren laguntzarekin, altxamenduak egin zituzten, baina lehenengoak berehala izan ziren amore eman beharrean, 1402an Humbleton Hilln-en jasotako porrotaren ondorioz. Galestarrek, aldiz, aurrera jarraitu zuten 7 urte luzez, Owen Glendowerren gidaritzapean.

1403an, Percy etxea altxatu zitzaion, ez baitzegoen gustura egindako zerbitzuengatik Henrikek emandako ordainarekin. Henrikek garaitu zituen Shrewsburyko guduan.

Era berean, lolardoen sekta eta beste batzuk ere jazarri zituen.

Azken urteak eta heriotza

aldatu
 
Henrike IV.a eta bere emaztea zen Joana Nafarroakoaren hilobia, Canterbury katedralean, Kent

Henrikek azken urteetan osasun arazo larriak jasan zituen. Historialariek azaleko gaixotasunaren jatorria zein izan daitekeen espekulatzen dute, lepra edo psoriasia agian.

Atakeak ere aipatzen dira eta epilepsia edo bihotzeko zerbait izan daitekeen eztabaida izan da.

Erdi Aroko autore batzuen hitzetan, lepra jasan zuen Richard le Scrope Yorkeko artzapezpikuari egindakoaren zigor, 1405ean, Henrikek heriotza-zigorra esleitu baitzion estatu-kolpea egin ziolako.

1413ko martxoaren 20an, Henrike IV.a Westminster abadian hil zen eta Canterburyko katedralean dago bere hilobia. Ez zen ohiko lurperatzea izan, Thomas Becketen kaperaren ahalik eta gertuen -ez dago beste erregerik inguruan-. Becket modan zegoen orduan eta koroatze egunean, Amabirjinak Becketi emandako olioa eta Henrikeren aitak ekarri zuena erabili omen zuten.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Rikardo II.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea
13991413
Ondorengoa
Henrike V.a Ingalaterrakoa


Aurrekoa
Joanes Gantekoa
Akitaniako dukea
1399
Ondorengoa
Henrike V.a Ingalaterrakoa