Marie François Sadi Carnot

Marie François Sadi Carnot (Limoges (Frantzia), 1837ko abuztuaren 11 - Lyon (Frantzia), 1894ko ekainaren 25a) frantses politikaria izan zen. Errepublikako diputatua izan zen Frantziako Biltzar Nazionalean (1871). Gero, ministro izan zen, eta, azkenik, Errepublikako lehendakari egin zuten (1887), kargu horretan hil zuten arte (1894).

Marie François Sadi Carnot
Sadi Carnot (14782530655).jpg
Armoiries république française.svg
Frantziako Errepublikako presidente

1887ko abenduaren 3a - 1894ko ekainaren 25a
Jules Grévy - Jean Casimir-Perier
Historical Coat of Arms of French Prince of Andorra.svg
26. Andorrako Printzekide Frantsesa

1887ko abenduaren 3a - 1894ko ekainaren 25a
Jules Grévy - Jean Casimir-Perier
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Izen osoaMarie François Sadi Carnot
JaiotzaLimoges1837ko abuztuaren 11
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaLyon1894ko ekainaren 25a (56 urte)
Hobiratze lekuaParisko Panteoia
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
Familia
AitaHippolyte Carnot
Ezkontidea(k)Cécile Carnot (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
École polytechnique
École des Ponts ParisTech (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ingeniari zibila eta ingeniaria
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenakCarnot bridge (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRepublican Left (en) Itzuli

Find a Grave: 7507 Edit the value on Wikidata
Marie François Sadi Carnot, Théobald Chartranen erretratuan

BiografiaAldatu

Marie François Sadi Carnot Limogesn jaio zen, Frantzian, 1837ko abuztuaren 11n. Carnot familia ospetsuko kide, aita Lazare Hippolyte Carnot estadista izan zuen eta aitona, berriz, Lazare Carnot matematikari eta politikaria (la Gran Carnot), Frantziako Iraultzaren defentsa antolatzeko ardura izan zuena. Sadi Carnot fisikaria, Nicolas Léonard Sadi Carnot, Termodinamikaren sortzailea, osaba zuen[1][2]. Izen bera jarri zioten haren omenez.

Amaren aldetik, Charente eta Vienne Garaia departamentuetatik iritsitako familia zen eta hantxe jaio zen lehendakari izan zena. Ama Jeanne-Marie Dupont-Savignat (1816-1897) izan zuen, François Dupont-Savignat-en (1769-1846) alaba. Savignat sendiak Chabanais-tik gertu dagoen gaztelu bati ere izena eman zion (Savignac).

Familian ohikoa zen bezala, heziketa teknikoa jaso zuen eta École Polytechnique eta École des Ponts et Chaussées ikastegietan ikasi zuen ingeniari zibila izan zelarik[3]. Ikasketetan nabarmendu zen eta estatuko ingeniarien zerbitzuan sartu zen.

Familia errepublikazale sutsua, Marie François Sadi Carnot harro zegoen horretaz eta, 1870ean, gobernuak Eure, Calvados eta Senako departamentuen erresistentzia ardura eman zion eta 1871ko urtarrilean, Senako prefekto izendatu zuten.

Hurrengo hilabetean, Frantziako Nazio Biltzarreko kide hautatu zuen Côte-d'Or departamenduak eta une horretan hasi zen bere ibilbide politiko arrakastatsua. 1878ko abuztuan, Obra Publikoen ministeritzako idazkari egin zuten eta, 1880ko irailean, bera izendatu zuten Obra Publikoen ministro. 1885eko apirilean, berriz, Finantza ministro egin zuten eta kargu horretan egon zen Charles de Freycinet eta Jules Ferryren administrazioen garaian, 1886ko abendura arte.

LehendakaritzaAldatu

1887ko abenduan, hainbat eskandaluren ondorioz, Jules Grévyren gobernua erori zen eta Marie François Sadi Carnotek eta familiak izen ona zuten, errepublikako lehendakaritzarako. Georges Clemenceau eta beste hainbaten laguntza lortu zuen eta 827tik 616 boto lortu zituen Biltzar Nazionalean. Momentu larria zen hura errepublikarako eta asaldura nagusi zen, Boulanger jeneralak eraso egiten zion bitartean.

Agintaldiaren hasieran, Boulangier jeneralaren zaleekin izan zituen istiluak. Katolikoen babesa lortu bazuen ere, gatazka handiak izan zituen, ondoren, anarkistekin eta sindikatuekin.

Carnoten lehendakaritzak oso harrera ona izan zuen eta Boulangerrek eragiten zuen ezegonkortasunarekin bukatzeko erabakiak indar gehiago eman zion lehendakariari. Ondo zaindu zuen bere irudia eta inaugurazio eta agerraldi publikoetan ateratzeari ekin zion, irudi hori sendotzeko xedean. Azkenean, 1889an, Boulanger erbesteratu beharrean izan zen eta Carnotek ospakizun publikoekin segitu zuen: Frantziako Iraultzaren mendeurrena eta Parisko Erakusketa Unibertsala (Eiffel dorrea eraiki zutena). Espero bezala, Frantziako lehendakari popularrenetakoa bilakatu zen eta Frantziako Errepublikaren iraupenarekin identifikatu zuten.

Hala ere, dena ez zen erraza izan: ministro-gabineteak behin eta berriz erori ziren; sozialistak indartzen ari ziren, antisemitismoa nabarmentzen joan zen —Dreyfus afera...—. Nolanahi ere, Carnot ukitu zuen krisi bakarra 1892ko Panamako eskandalua izan zen: haren integritateak ezbairik gabe segitu bazuen ere, estatuaren izen ona erabat deseginda geratu baitzen.

HeriotzaAldatu

1894ko ekainaren 24an, Carnot bere ospearen gorenean zegoen, baina Lyonen izandako bazkari publiko batean emandako hitzaldian, ez zuela berriro hauteskundeetara aurkezteko asmorik esan zuen. Sante Geronimo Caserio izeneko italiar anarkistak labankadaz hil zuen. Ekainaren 25eko gauerdian hil zen Carnot eta Frantzia osoa hunkituta geratu zen. Jendaurreko hiletak egin ondoren, Parisko Panteoian eman zioten lur.


ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marie François Sadi Carnot