Paz Vega

aktore espainiarra

María Paz Campos Trigo (Sevilla, 1976ko urtarrilaren 2a - ) espainiar aktore eta modeloa da. Laura izan zen Siete Vidas seriean eta horrek ospe handia eman zion. 2001ean, Julio Medemen Lucía y el sexo egin zuen eta Goya Saria lortu zuen. Javier Balaguerren Solo Mia filmak ere izendapena ekarri zion.

Paz Vega

(2020)
Bizitza
JaiotzaSevilla1976ko urtarrilaren 2a (48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, zinema aktorea eta aktorea
Altuera1,68 metro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0891895 Allocine: 34414 Rottentomatoes: celebrity/paz_vega Allmovie: p272006 TCM: 556419
Facebook: pazvegaofficial Instagram: pazvegaofficial Musicbrainz: cfeca3ff-4eeb-4e71-bbae-89f329eb8293 Discogs: 4158706 Edit the value on Wikidata

Biografia eta lana aldatu

María Paz Campos Trigo Sevillan jaio zen, 1976ko urtarrilaren 2an. Sevillako Santa Ana ikastetxean ikasi zuen eta Triana auzoko Gustavo Adolfo Bécquer institutuan.

Sevillako San José Antzerki Eskolan hasi zen eta Komunikazio Zientziak ikasten ere bai, baina azken hau berehala utzi eta Madrilera joan zen interpretazioan sakontzeko.

Berehala izan zuen telebistako serieak egiteko aukera: Más que amigos, Compañeros eta 7 Vidas.

2000n, Julio Medemen Lucía y el sexoegin zuen, lehenengo paper garrantzitsua. Urte berean, Javier Balaguerren Sólo mía egin zuen Sergi Lópezekin. Bi lan horiek izendapena ekarri zioten 2002ko Goya Sarietan eta eskuratzea lortu zuen Médemen kasuan.

2001ean Mateo Gilek zuzendutako Nadie conoce a nadie filma antzeztu zuen.

2002an, Pedro Almodóvarren Hable con ella filman hartu zuen parte eta Emilio Martínez Lázaroren El otro lado de la cama filmaren protagonistetako bat ere izan zen, urte horretan takila gehien jaso zuen espainiar filma.

2003an, Leonardo Sbaragliarekin batera Vicente Arandaren Carmen filma egin zuen eta, hurrengo urtean, AEBetara joan zen Spanglish filma egitera, James L. Brooksen esanetara. Urte horretan Di que sí espainiar filma ere egin zuen Santi Millánekin batera.

2006an, Alejandro Sanzen A la primera persona bideoklipean atera zen eta Caterina Sforzaren papera egin zuen Los Borgia filmean, Antonio Hernándezen esanetara. Handik gutxira, Taviani anaien El destino de Nunik (La masseria delle allodole) filman ere hartu zuen parte.

2007ko azaroan, AEBetan egin zuen lan Frank Millerren zuzendaritzapean. Plaster of Paris izan zen The Spirit filman, Eva Mendes, Samuel L. Jackson eta Scarlett Johansson lagun izan zituelarik.

2008ko maiatzaren 30ean, Sevillako hiriaren domina jaso zuen.

2008ko urrian, LEX seriean hasi zen, Siete vidas-en lankide ohia izan zen Javier Cámararekin.

2009an, Triage filma egin zuen, Colin Farrell eta Christopher Leerekin batera.

2010eko maiatzaren 23an, Sevillako Urrezko Domina jaso zuen.

Lanean jarraitu zuen Burning Palmsen Shannen Dohertyrekin batera, Don Mendo Rock ¿La venganza? eta Cat Run.

Madagascar 3 animazio filman, ahotsa jarri zuen eta Pedro Almodóvarren Los amantes pasajeros filman.

No Way Out amerikar filma ere egin zuen eta María Callas izan zen Grace of Monaco lanean, Nicole Kidmanen ondoan.

Harremanak aldatu

2002an, Orson Enrique Salazar Roarekin ezkondu zen Caracasen eta hauek dira bikotearen seme-alabak:

Egun, Los Angeles, Madril eta Sevilla artean bizi da.

Filmografia aldatu

Urtea Filma Zuzendaria Pertsonaia
2014 Kill the Messenger Michael Cuesta Coral Baca
2014 Não Pare na Pista - A Melhor História de Paulo Coelho Daniel Augusto Luiza
2014 El jesuíta Alfonso Pineda Ulloa
2013 Marbel city Ryûhei Kitamura
2013 No hay salida Ray Loriga
2013 Grace of Monaco Olivier Dahan María Callas
2013 Espectro Alfonso Pineda Ulloa
2013 A fall from Grace Jennifer Chambers Lynch Lolita
2013 Los amantes pasajeros Pedro Almodóvar Alba
2012 María de Nazaret Giacomo Campiotti María Magdalena
2012 Las mil y una noches Marco Pontecorvo Xerezade
2012 Madagascar 3 Eric Darnell Yeguas
2011 Cat Run John Stockwell Catarina
2010 Don Mendo Rock ¿La Venganza? Jose Luis García Sánchez Lola
2009 Burning Palms Christopher Landon Blanca Juárez
2009 Triage Danis Tanovic Elena Morales
2009 Not forgotten Dror Soref Amaya
2008 The Spirit Frank Miller Escayola de París
2008 Las seis mujeres de Henry Lefay Howard Gould Verónica
2008 The Human Contract Jada Pinkett Smith Michael
2007 Teresa: el cuerpo de Cristo Ray Loriga Teresa de Jesús
2007 El destino de Nunik Paolo eta Vittorio Taviani Nunik
2006 Fundido a negro (Fade to black) Oliver Parker Lea Padovani
2006 Dame 10 razones Brad Silberling Scarlet
2006 Los Borgia Antonio Hernández Catalina Sforza
2005 Spanglish James L. Brooks Flor
2004 Di que sí Juan Calvo Estrella Cuevas
2003 Carmen Vicente Aranda Carmen
2002 Novo Jean-Pierre Limosin Isabelle
2002 El otro lado de la cama Emilio Martínez Lázaro Sonia
2002 Hable con ella Pedro Almodóvar Amparo
2001 Lucía y el sexo Julio Medem Lucía
2001 Sólo mía Javier Balaguer Angelo
2000 El chico en la puerta (film labur)
2000 Sobreviviré Alfonso Albacete Azafata
2000 Nadie conoce a nadie Mateo Gil Ariadna
1999 Zapping Juan Manuel Chumilla Elvira
1998 Perdón, perdón Manuel Ríos San Martín María

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paz Vega