Habemus Papam latinezko esaera bat da, Konklabe batean aita santu hautatu berria jakinarazteko erabilia. «Badugu aita santua» esan nahi du. Kardinal protodiakonoak esaten du munduari hautaketaren berri emateko.

Martin V.aren Habemus Papam

San Petri basilikaren erdiko balkoitik egin ohi da adierazpena. Ondoren Aita Santu berria jendaurrean aurkezten da, bere lehen diskurtsoa ematen du, eta Urbi et Orbi lehen bedeinkapena ere bai.

Honela dio formula osoak:

Latinez Euskaraz
Annuntio vobis gaudium magnum;
Habemus Papam:
Eminentissimum ac reverendissimum Dominum,
Dominum [praenomen]
Sanctae Romanae Ecclesiae Cardinalem [nomen],
Qui sibi nomen imposuit [Nomen pontificale].
Pozkarioz iragartzen dizuet;
Badugu Aita Santua:
Jaun txit bikain eta agurgarria,
[Izena] jauna,
Eliza Katoliko Erromatarraren [Abizena] kardinala,
[Aita Santu izena] izena hartu duena.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu