James Earl Ray
James Earl Ray (Alton, Illinois, 1928ko martxoaren 10 – Nashville, Tennessee, 1998ko apirilaren 23a) Martin Luther Kingen hilketa egotzi zioten.
James Earl Ray | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alton, 1928ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Nashville, 1998ko apirilaren 23a (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: C hepatitisa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | dentista eta dental person (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Ray Londresen atxilotu zuten 1968ko ekainaren 8an, King apirilaren 4an hil zuela-eta. 1969ko martxoaren 10ean onartu zuen Memphisen (Tennessee). 99 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Hala ere, egun gutxitara, bere burua errugabe zela aitortu zuen eta Raoul ezizeneko pertsonaren bat zegoela tartean. Bizitza guztia eman zuen bere gainetik kulpa kendu nahian.
Ray eta beste 6 preso Petrosen (Tennessee) dagoen Estatal Brushy Mountain kartzelatik alde egin zuten 1977ko ekainaren 10ean, baina ekainaren 13rako berriro zen kartzelan. Ihesaldia zela-eta, urte gehiago egotzi zizkioten. 1997an, Dexter King, Martin Luther Kingen semeak, Ray ezagutu zuen eta epaiketa justu baterako laguntza eskaini zion publikoki.
Martin Luther King asasinatzeko konspirazio batean parte hartu zuela-eta, Lloyd Jowers eraman zuten tribunaletara. Jowersek erruduna zela aitortu zuen eta King-en familiak dolar bateko paga bat jaso zuen, sinbolikoki, helburua ez baitzen ekonomikoa. James Earl Rayren abokatuak egin ahalak egin zituen bere defenditua askatzen, baina ez zuen ezer lortu. Kingen familiak ez du errudun kontsideratzen.
Kartzelan labankada bat eman zioten eta odol transfusio bat egin beharrean izan zen; hepatitis C eragin ziola uste dugu eta honek giltzurrun arazoak ekarri zizkion. Horrela hil zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Earl Ray |
Artikulu hau Illinoisko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |