Telesforo Monzón

euskal idazlea
Telesforo Monzon» orritik birbideratua)

Telesforo Monzón Ortiz de Urruela (Olaso dorrea, Bergara, Gipuzkoa, 1904ko abenduaren 1a - Baiona, Lapurdi, 1981eko martxoaren 9a) euskal idazlea eta politikari nazionalista izan zen.

Telesforo Monzón
Telesforo Monzon politikaria 1934an (cropped).png
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Legebiltzarreko diputatua

1980ko martxoaren 31 - 1981eko martxoaren 9a
Barrutia: Araba
Hautetsia: 1980ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Símbolo Parlamento Vasco.png
Eusko Legebiltzarreko diputatua

1980ko martxoaren 31 - 1981eko martxoaren 9a - José Luis Gómez Sanpedro
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979ko martxoaren 17a - 1980ko martxoaren 17a - Antton Ibarguren Jauregi
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Laurak bat.svg
1. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua

1936 - 1937
← baliorik ez - José María Benegas
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 7a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTelesforo de Monzón y Ortiz de Urruela
JaiotzaBergara1904ko abenduaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1981eko martxoaren 9a (76 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta proprietor (en) Itzuli
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea
Herri Batasuna

Inguma: telesforo-monzon-ortiz-de-urruela-1904-1981 Literaturaren Zubitegia: 306
Telesforo Monzón, 1933ko Aberri Egunean hitzaldia ematen, buruzagi jelkidetzat.
Monzon eta Josefa Ganuzaren arteko ezkontza

Bigarren Errepublikaren garaian Eusko Jaurlaritzako kidea izan zen, buruzagi jelkidetzat. Gerra Zibila galdu ondoren, erbestera ihes egin beharra izan zuen. 40 urtez Ipar Euskal Herrian bizi izan zen; aldi hartan aldaketa ideologiko sakona izan zuen, eta Hego Euskal Herrira itzuli zenean Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen.

BizitzaAldatu

Telesforo Monzon Bergaran (Gipuzkoa) jaio zen familia aberats batean, Olaso dorretxean. Madrilen egin zituen Zuzenbide ikasketak, bukatu ez zituen arren. Familia karlismo tradiziokoa zen, baina Telesforo gaztea euskal nazionalismorantz hurbildu zen.

EAJko kideAldatu

Berriro ikasi zuen euskara, ia ahaztua zuen hizkuntza, eta jelkide egin zen 1930ean, Bigarren Errepublika hastear zela.

Errepublika garaian Bergarako EAJko zinegotzi hautatu zuten. Hizlari aparta, bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere. 1933an, Bigarren Errepublika garaiko Legebiltzarreko diputatu [1] hautatu zuten EAJren izenean.

1936an Gipuzkoako diputatu izan zen Madrilgo parlamentuan.

Gerra ZibilaAldatu

1936ko uztailaren 18an altxamendu militarra izan zen eta Espainiako Gerra Zibila hasi zen. EAJk Errepublikaren aldeko hautu epela egin zuen hasieran, defentsa eta ordena lanetan zentratua, eta Monzon Gipuzkoako Defentsa Batzordeko kide izan zen (Junta de Defensa), baita Donostiako barne-gaietako arduradun nagusia ere. Aldiz, uztail amaieran eta abuztu hasieran Ondarretako espetxera zenbait ezkertiar indarrek egindako erasoen ondoren, dimisioa eman zuen, talde kontrolgabeak egiten ari ziren fusilamenduen aurka baitzegoen. Eusko Gudarostea antolatzeko lanetan parte hartu zuen, Eusko Jaurlaritzaren armada erregularra izango zena.

1936ko urrian, altxatutako eskuin muturreko indarrak Bizkaiaren atarian zirela, Euskal Autonomia Estatutua onartu zen: Eusko Jaurlaritza osatu zenean, Gobernazioko sailburu[2] izendatu zuen Jose Antonio Agirrek. Sailburu izendatu berritan, Guardia Zibila eta Guardia de Asalto polizia-kidegoa desegin zituzten, eta Ertzaintza polizia antolatu.[3]

1936ko azarotik aurrera, Monzonek eginahalak egin zituen Francoren preso zeuden euskal herritarrak Bilbon zituzten eskuindar presoen truke aldatzeko, baina Francok uko egin zion konponbide horri.[4] 1937ko urtarrilean, militar errebeldeen aire-eraso batengatik mendekua hartu nahirik, ezkertiar joerako Bilboko jendetza haserre batek eskatu zuen eskuindarrak giltzapean zituen Larrinaga espetxearen eta Carmelo zein Angeles Custodios komentuen ateak irekitzeko. Monzonek, ordea, ordena mantendu nahi zuen, baina ezkertiar indarren kontra tiro egin beharrik gabe, Eusko Jaurlaritzako indarren arteko borroka zibil bat saihestuz.[5]

Azkenean, ordea, toki horien ateak ireki ziren eta, UGTko gizonek ordenari eusten porrot egin ondoren, ertzaintzaren polizia motorizatua heldu zen Telesforo Monzon buruan zuela. Normal delako espetxean, Monzon adore handiz sartu zen eskoltarik gabe, eta milizietako arduradunari hilketa berehala bertan behera geratzeko agindu zion pistola eskuetan. Arduradunak hala egin zuen, baina ordurako odola ugari isuri zen.[4]

Gernikako bonbardaketan testigu izan zen. Frankistek Euskadi okupatu zutenean, 1937ko abuztuaren 23an, Jose Antonio Agirre lehendakariarekin batera egin zuen ihes Santandertik Frantziarantz.

Herri Batasuneko garaiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Xibertako elkarrizketak»

1977ko apirilean, Xibertako topaketa bultzatu zuen Ezker Abertzaleko eragileen eta EAJren artean, baina horiek porrot egin ondoren, 1977ko udan Hegoaldera itzuli zen, eta abuzturako Altsasuko Mahaia osatu zuen KAS Alternatibaren inguruan. Urtebete geroago sortu zen Herri Batasuna Altsasun (Nafarroa). Koalizio horretan EAE/ANV, ESB, HASI eta LAIA alderdiek parte hartu zuten, hainbat independenterekin batera.

1979ko martxoko Espainiako hauteskundeetan koalizioak 170.000 boto lortu zituen, Hego Euskal Herrian emandakoen %13. Monzon Kongresurako hautatua izan zen Gipuzkoako barrutian, 46 urte lehenago gertatu zen bezala, orduan EAJko kide moduan. Oraingoan, Monzonek 74 urte zituen eta osasun arazo ugari. Horrez gain, atxilotu egin zuten eta kartzelan gehiago gaixotu zen. Diputatu izateagatik lortu zuen espetxetik irtetea, baina ez zen Kongresura inoiz joan, gaixoegi baitzegoen. 1979ko abenduan Letamendia eta biak epaitu zituzten terrorismoaren apologia egitea egotzita. 1980ko martxoan legebiltzarkide aukeratu zuten EAEko lehen autonomia hauteskundeetan, baina segituan dimititu egin zuen, Antonio Ibargurenek kargua okupatuz. Ez zen Legebiltzarrera joan ere egin, osasun arazoak zirela-eta.

Ezker Abertzalera hurbildu izanaz, bere bizitzaren amaieran Monzonek «HBko Mahai Nazionalaren sei hilabeteetan, langileen egoeraren inguruan, aurreko 70 urteetan baino gehiago» ikasi zuela aitortu zuen.

Baionan hil zen 1981eko martxoaren 9an, eta Bergaran lurperatu zuten.

IdazleaAldatu

Olaso ezizenez sinatu zituen bere lanak deserrian zebilen bitartean. Olerkigintzan hasi zen lehenengoz, eta 1945ean Mexikon argitaratu zuen Urrundik. 1947an Frantziara itzuli zen, eta Gudarien Eginak argitaratu zuen, bere obrarik ezagunenetakoa. 1950eko hamarkadan antzerkigintzan ere aritu zen, komedia batzuk idatzi zituelarik. 1966an, euskaltzain urgazle izendatu zuten.

Hala ere, Monzóni ospe handiena kantek eman zioten. Izan ere, hainbat abesti abertzale sortu zuen, doinu ezagunen bati erantsita: Itziarren semea, Batasuna, Lepoan hartu eta segi aurrera, Kanta aberria, Kalera, kalera...

IdazlanakAldatu

OlertiaAldatu

Telesfororen idazlanik ospetsuenak musikatutako olerkiak ditugu, makina bat euskal abesti abertzaleren hitzak sortu baitzituen: Bai Euskarari, Batasuna, Itziarren semea eta abar (ikus zerrenda osatuago bat hemen). Beste hainbat olerki, aitzitik, idatziz argitaratu zituen:

AntzerkiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Eneko Azkarate: «Pantxoa eta Peio, hiru hitzaldi eta omenaldia Monzon goratzeko», Goiena.net, 2011-02-11.
  2. Pantxoa eta Peio, hiru hitzaldi eta omenaldia Monzon goratzeko, Goiena.net.
  3. Steer, George L.. (2009 (1938)). The Tree of Gernika. London: Faber and Faber Ltd. 100. or.
  4. a b Steer, George L.. (2009 (1938)). The Tree of Gernika. London: Faber and Faber Ltd. 118. or.
  5. Steer, George L.. (2009 (1938)). The Tree of Gernika. London: Faber and Faber Ltd. 115. or.

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu