Ireki menu nagusia

Mao Anying (txinera tradizionalez: 毛岸英; pinyinez: Máo Ànyīng; Changsha, Hunan, Txinako Herri Errepublika, 1922ko urriaren 24a - Ipar Korea, 1950eko azaroaren 25a) Mao Zedong txinatar liderraren seme zaharrena izan zen. Moskun hezi zen eta abioi erasoaldi batean hil zen, Koreako gerran boluntario zegoela.

Mao Anying
Mao Anying.jpg
Bizitza
Jaiotza Changsha1922ko urriaren  24a
Herrialdea Txinako Errepublika (1912–1949)  (1922-10-24 -  1949)
 Txinako Herri Errepublika  (1949 -  1950-11-25)
Heriotza Tongchang County Itzuli1950eko azaroaren  25a (28 urte)
Heriotza modua : Air Attacka Itzuli
Familia
Aita Mao Zedong
Ama Yang Kaihui
Ezkontidea(k) Liu Siqi Itzuli  (urria 1949 -  1950-11-25)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa M.V. Frunze Military Academy Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Zerbitzu militarra
Gradua teniente
Parte hartutako gatazkak Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Koreako Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

BiografiaAldatu

 
Mao Anying txikitan
 
Mao Anying eta Liu Songlin emaztea

Mao Anying Changshan, Hunan (Txinako Herri Errepublika) jaio zen 1922ko urriaren 24an. Gurasoak Mao Zedong txinatar liderra eta bere bigarren emaztea zen Yang Kaihui izan zituen [1].

1930ean, aita klandestinitatean zegoen eta Kuomintangeko indarrek ama atxilotu zioten, 8 urte besterik ez zituen umearen aurrean torturatu eta asasinatu zutelarik. Anaia gaztea eta biek Shangaitik alde egitea lortu zuten eta, eskale ibili baziren ere, Alderdi Komunistako kide klandestinoen babesa izan zuten [2].

1936an, Parisera eraman zuten eta Moskura gero. Beste lider komunista batzuen antzera, Stalinen erregimenaren babesean ikasi zuen [3]. Armada Gorrian sartu zen eta II. Mundu Gerran parte hartu zuen, ekialdeko frontean. Garai horretan, Xie Liaosha (謝廖沙) ezizena erabili ohi zuen.

1946an, Txinara itzuli zen eta, 1949ko urrian, Liu Songlinekin ezkondu zen.

HeriotzaAldatu

1950ean, Koreako Gerran parte hartuko zuen bolondres txinoz osatutako armadan sartu zen eta, Peng Dehuairen agindupean, urriaren 25ean, Yalu ibaia zeharkatu zuen. Hilabete geroago, azaroaren 25ean, errusiera itzultzen ari zen bitartean, airezko erasoaldi batean hil zen. 28 urte zituen.

Maoren jarreraren beldur, ez zuten berehalakoan eman albistea. Zhou Enlaik eman zion aitari semearen heriotzaren berri. Zartarako bikaina jaso zuen buruzagiak eta hauek izan omen ziren bere hitzak:

« Gerran sakrifizio asko dago. Sakrifiziorik gabe ez da garaipena lortuko [4] »

ErreferentziakAldatu