Urkixoko markesen hilketa

Urkixoko markesen hilketa 1980an gertatu zen. María Lourdes de Urquijo y Morenés, Urkixoko markesa, eta bere senarra zen Manuel de la Sierra hil zituzten.

Urkixoko markesen hilketa
Map
Motaerailketa : María de Lourdes de Urquijo y Morenés (en) Itzuli, Manuel de la Sierra y Torres (en) Itzuli
Data1980ko abuztuaren 1a
KokalekuSomosaguas
HerrialdeaEspainia
BiktimaMaría de Lourdes de Urquijo y Morenés (en) Itzuli
Manuel de la Sierra y Torres (en) Itzuli
Pertsona hilak2

Gertakizunak aldatu

Markesak Urquijo bankuaren jabe ziren eta, garai hartan, akzioen balioa beherantz zihoan. 1980ko abuztuaren 1eko gauean, Somosaguaseko etxean lo zeudela hil arte tirokatu zituzten.

Rafael Escobedo Alday (1955-1988) izan zen susmagarri nagusia, alegia, Miriam de la Sierraren, markesen alabaren, senarra. Bikotea 1978ko ekainaren 12an ezkondu zen eta harremana okertzen joan zen, 1979an Miriam Richard Denís Drewekin (Dick, el Americano) harremanetan hasi zen arte.

Aita-amaginarreben etxean gertakizun haren bala-zorroak izan zitezkeenak aurkitu zituztela-eta, 1981eko apirilaren 8an, Rafael Escobedo preso hartu zuten. Egun hartan bertan, Londresera joanak ziren bai Escobedo eta baita bere lagun eta Urkixotarren administratzaile zen Javier Anastasio ere.

Bala-zorroak desagertu egin ziren eta epaiketa gorabeheratsua hasi zen. 1983ko uztailean, 53 urteko kartzela zigorra jarri zioten Rafaeli eta, 1985ean, Epaitegi Gorenak berretsi egin zuen epaia. Escobedok errugabetasuna defendatu zuen beti eta Anastasiori leporatu zion errua. 1988ko uztailaren 27an, bere buruaz beste egin zuen.

Ofizialki ez zuten sekula aurkitu hilketa gauzatzeko erabili zen pistola, baina Star bat izan zela uste da, 22ko kalibrekoa. Horrela balitz, oso arma bitxia izango litzateke, bildumagileentzako altxorra, 22 edo 24 ale besterik ez baitzituzten egin Eibarren.

Javier Anastasio 1983ko urtarrilean atxilotu zuten, eta epaiketa 1988ko urtarrilaren 21erako zegoen aurreikusita, baina hilabete lehenago ihes egin zuen. Handik 7 urtera, Jesús Quinterok telebistarako elkarrizketatu zuen Brasilen. 2010eko maiatzean, kargu guztiak bertan behera geratu ziren, balizko delituak 30 urte bete baitzituen. Urte hartan bertan, Vanity Fair aldizkariak elkarrizketa egin zion Anastasiori eta hark bere burua errugabetzat aurkeztu zuen.

1990eko otsailean, Mauricio López-Roberts ere kondenatu zuten, erailketa ezkutatu zuela-eta.

Kanpo estekak aldatu