The Kid (euskaraz: «Mutikoa») 1921ean estreinatu zen Charlie Chaplinen film mutua da. Chaplinekin batera, Jackie Coogan mutikotxoa nabarmentzen da haur izar eta protagonista paperean. Egun ezaguna izaten jarraitzen duen film mutuetatik bakarretarikoa da.

The Kid
Jatorria
Argitaratze-data 1921
Jatorrizko izenburua The Kid
Jatorrizko hizkuntza Ingelesa
baliorik ez
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia dramatikoa, film dramatikoa, film mutua eta social comedy (en) Itzuli
Hizkuntza Ingelesa
Iraupena 68 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Egile-eskubideak jabetza publiko
Grabazio lekua(k) Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Charlie Chaplin
Gidoigilea(k) Charlie Chaplin
Antzezlea(k)
Edna Purviance
Jackie Coogan
Charlie Chaplin
Henry Bergman
Lita Grey
Albert Austin
Charles Reisner
Frank Campeau
Robert Gaillard (en) Itzuli
Tom Wilson
Granville Redmond
Carl Miller
Esther Ralston
Raymond Lee
Edith Wilson








[[Kategoria:Robert Gaillard (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





Ekoizpena
Ekoizlea Charlie Chaplin
Edizioa Charlie Chaplin
Ekoizpen-diseinatzailea Charles D. Hall (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Charlie Chaplin
Argazki-zuzendaria Roland Totheroh
Historia
[[National Film Registry (en) ]]
Kanpo loturak

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Edna (Edna Purviance) izeneko neskatxa gazte batek, nahi ez duen semea eduki du. Nahigabeturik erabat, bere semea familia dirudun baten autoan uztea erabakitzen du, ume txikia zaintzeko eskatzen duen mezua ondoan jartzen diolarik [1]. Baina, gaizkile batzuk autoa lapurtu eta haurtxo jaioberria aparteko auzo bateko kale ertz batean botata uzten dute. Hantxe aurkitzen du alaia, ez-arduratsua eta inuzentea den ibildaun batek (Charlie Chaplin), zenbaitetan ardura handi hori gainetik kentzen saiatuko denak, baina errukitu eta semetzat hartzeko duenak. Umetxoa hazi eta John izena izango du, 5 urtekoa (Jackie Coogan). Algara sortuko duen bihurrikeriak medio, zoriontsu eta lasai-lasai biziraungo dute aitaordea eta biak auzo pobre batean.

Bitartean, Edna, Johnen berezko ama, aktoresa famatu eta dirudun bihurtu da; semea abandonatu zuen unea ezin du ahaztu eta maiz etorri ohi da auzo pobreetara, umeei jostailuak banatzera. Hortxe dago The Kid. Chaplinek gordeta duen aspaldiko mezua irakurri bezain pronto, Edna galduta duen semea delaz konturatzen da. Azkenean, ama-semeak elkarrekin biziko dira eta (Charlie Chaplin) ere urte batzuk atzera umea geratu zen luxuzko etxea hartan bizitzera gonbidatuko dute.

Datu interesgarriakAldatu

Garai hartarako efektu berezi berri asko izan zuen.

Chaplinen inspirazioa bere bizitza pertsonalean oinarritu zen; haurtzaro latza izan zuen eta behar baino azkarrago jaio zen ume jaioberria hil zitzaion. Apartako filma izan zen hura, zuzendariaren bizitzaren zertzelada handiak jaso baitzituen [2].

Datu garrantzitsua da, era berean, Edna Purviancek alkoholarekin zuen arazoa [3]. Askotan iritsi ohi zen mozkortuta grabazioetara eta, ez gutxitan, Chaplinek bere ordea hartuko zuen aktoreren batean pentsatu zuen.

Lita Grey nahiago zuen zuzendariak, baina, azkenean Tentazioaren Aingerua interpretatuko zuen honek. Hori bai, bizitza errealean haurdun geratuko zen 16 urterekin (Chaplinek 35 urte zituen) eta, 1924an, zuzendariarekin ezkonduko zen. Bikoteak bi seme izan zituen, baina berehala hasi ziren arazoak eta, 1927an, banandu egin ziren [4].

PertsonaiakAldatu

  • Ibildauna: Charlie Chaplin
  • Edna: Edna Purviance
  • The Kid: Jackie Coogan
  • Polizia: Tom Wilson
  • Tentazioaren Aingerua: Lita Grey

Charles Chaplinek idatzi, zuzendu eta antzeztua.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu