Jakintza ikastola (Ordizia)

Jakintza Ordizian kokatzen den ikastola da.

Aurrekariak aldatu

Aurrez ere euskaraz irakasteko euskal eskola autonomoak (ikastolak) han eta hemen jaio baziren ere, euskara eta euskal kultura sustatzeko helburuz, Espainiako Gerra Zibilak ikastolen desagertzea suposatu zuen.

Baina ez betirako, 1944an guraso talde batek eta Elbira Zipitria irakasleak ezkutuko ikastola bat ireki baitzuten haren etxean. Zipitriaren lana funtsezkoa izan zen, gerra aurreko tradizioarekiko lotura izateagatik eta pedagogi ikuspegitik aplikatu zituen ereduengatik.

1950eko hamarkadan beste andereño batzuek ikastolak zabaldu zituzten Donostian eta 1960ko hamarkadan ikastolen boom-a gertatu zen eta Euskal Herri osora zabaldu ziren.

Jakintzaren sorrera aldatu

Ordizia euskalduntzeko zerbait egin behar zela eta, ikastola bat sortzeko proiektua lantzen hasi ziren. Lehenengo aipamenak 1965. urte ingurukoak dira. Urte horretan, Ordiziako guraso eta gazte talde bat, Jazinto Setien apaiza buru zutela biltzen hasi ziren Ataunen. Bilera horietan hitz egindakoa Ordiziako Guraso Elkarteari azaldu eta, bide batez, laguntza eskatu ere egin zitzaion. Jose Ramon Gaztañaga zen Ordiziako Guraso Elkarteko Buru. Begi onez ikusi zuten proiektua eta bultzada emateko prest agertu ziren.

  • 1968. urtean sortu zen Ordiziako Jakintza Ikastola eta 50 ikasle inguru elkartu zituen Sanperio kaleko Pelotazale Elkartean. Bi andereño, Rosarito Lasa eta Mari Karmen Oiharbide, izango dira ikasle horien heziketaren ardura hartuko dutenak, gurasoen ilusio, ekimen eta laguntzarekin batera.
  • 1969: Jakintza Ikastola Ikastolen Federazioaren partaide egin zen.
  • 1970: Garagartza enparantzan dagoen San Jose ikastetxea erosi zuten Ikastolako bazkide eta laguntzaileen artean. Urte horretan Jakintza Ikastolak baimen baldintzatua lortu zuen bere heziketa jarduerak garatu ahal izateko. Fidel Eizagirre, Ordiziako apaiza, agertu zen Jakintza ikastolako titular bezala.
  • 1971: Zaldibia, Legorreta, Itsasondo, Ikaztegieta eta Amezketatik etortzen ziren ikasleak Jakintza ikastolara. OHO-ko 3. maila egitea etortzen ziren bertara.
  • 1972: Giro erdalduneko haurren euskalduntzea bermatu nahian, 2 urtekoen gela ireki zuten Jakintza Ikastolan.
  • 1973: Nueva ley de Educación para centros de E.G.B. delakora egokitzeko, Jakintzan obra handiak egiten hasi ziren.
  • 1974: Baldintzazko baimena lortu zuen OHOko 8 gelentzako.

Jakintza, Francoren ondoren aldatu

  • 1977: Batxilergo ikasketak emateko baimena lortu zuen.
  • 1979: Jakintza Ikastolak Batxilergo ikasketak emateari utzi egin zion eta, ondorioz, ikasleak Beasaingo Lizeora joaten hasi ziren.
  • 1981: Jakintzak lokal premia larria zuen eta, Udaletxean hainbat bilera egin ondoren, Lurralde Ordezkaritzak San Ignazio eskola publikoko lokalak erdibana erabiltzea onartu zuen.
  • 1983: San Ignazioko eskola publikoaren eraikuntza Jakintza Ikastolaren erabilpenerako geratu zen, oso-osorik, eta leku faltari lotutako arazoak neurri handian konpondu egin ziren. Haur Hezkuntza gelditu zen soilik Garagartzako etxean. Urte honetan bukatu zen, era berean, bailarako ikastetxeetatik ikasleak Jakintzara etortzeko joera. Urte honetatik aurrera, herrian bertan geratzen hasiko dira OHO amaitu arte.
  • 1984: Ikastolen geroa aztergai den sasoi honetan, planteamendu ezberdinak agertu ziren. Urte honetan egindako Batzar Orokorrean, EIKE eta EEPAren alternatibak aztertu ziren. Ordiziako Batzarra EEPAren alde posizionatu zen.
  • 1989: Ikastolako administrazio guztia, ordurarte Garagartzako egoitzean kokatzen zena, San Ignaziora ekarri zen. Urte honetan egindako Batzar Orokorrean, Jakintza Ikastolak bere ondarea (Garagartzako lokalak) Eusko Jaurlaritzari ez zeditzea erabaki zuen.
  • 1990: Garagartzako lokalak, Construcciones Usabiagari saldu zizkion. Urte honetan Jakintza Ikastola berriro hasi zen Batxilergo ikasketak ematen, nahiz eta horretarako baimenik ez izan.
  • 1991: Jakintzak Haur Hezkuntzarako eraikuntzaren proiektua aurkeztu zuen eta Udalak oniritzia eman zion. Urte honetan hasi zen Jakintza, beste 5 ikastolekin batera, Ikastolen Elkarteak bultzatutako Eleaniztasun Proiektua lantzen 4 urteko haurrekin.
  • 1992: Erreformak dakartzan beharrak kontuan izanik, San Ignazioko eraikuntzari 3.solairua erantsi zitzaion. Bertan 12 gela berri egitengo ziren.
  • 1993: Mugimendu ugariko urtea izan zen:
    • Villa Eugeniako eraikuntza berria inauguratu zen; aurrerantzean, bertan izango dira Haur Hezkuntzako haurrak eta, honela, instalazio eta lokalen premia konponduta geratu zen berriro.
    • Jakintza ikastolako 25. urteurrena ospatu zen. Herriko frontoian 600 kide baino gehiago elkartu ziren ospakizunerako antolatu zen bazkarian.
    • Urte honetan, maiatzaren 24an, Euskal Eskola Publikoaren legeari dagokion erabakia ere hartu zen eta sare publikoan ez integratzea erabaki zen.
    • Urriaren 3an ospatu zen Ordizian, Kilometroak 93. Helburu nagusia, Villa Eugeniako eraikuntzak dakartzan gastuak arintzea izan zen.
  • 1994: Jakintza Ikastolak berriro lortzen du Batxilergorako ikasketak eman ahal izateko baimena eta konzertazio.

Urte honetan onartzen du bere Hezkuntza proiektua Jakintza ikastolak.

  • 1995: Publifikatu ez diren beste ikastola askorekin batera, Partaide bigarren graduko kooperatiba osatzea erabaki zen.
  • 1996: Egoera ekonomikoa larria zela-eta, orain arteko entidade juridikoa izan den Jakintza S.A. desagertzea erabaki zen eta langileen kooperatiba sortzea.
  • 1998: Jakintza Kooperatiba da eta, hainbat errekurtso jarri ondoren, INEMek dagokion kapitalizazioa onartu zion, diru sarrera garrantzitsua jasoz.
  • 1999:
    • Jakintzazu buletina sortu zen. Ikastolako partaideen arteko komunikazioa sendotzeko eta indartzeko helburuz.
    • Juanita Amundarainen oroimenez, Euskal Kantuen Taldea sortu zen Ikastolan.

XXI. mendeko Jakintza Ikastola aldatu

  • 2000
    • San Ignazioko etxearen berrantolaketa burutu zen. Irakasle gelak solairu bakoitzean banatu ziren eta Administrazioa eta Zuzendaritza beheko solairuan.
    • DBH3. mailan Gizarte arloa ingelesez lantzen hasten da.
  • 2002
    • Kalitatearen Zilarrezko Q-a lortu zuen Jakintzak.
    • Ikastolaren intranet-a jarri zuen martxan.
    • Hizkuntza Proiektua elaboratzen hasi zen, beste 15 ikastolekin batera.
  • 2003: Anjeles Iztueta anderea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak, bisitatu zuen Jakintza ikastola.
  • 2004: Inbertsio berriak egitea erabaki zuen ikastolak:
    • San Ignazioko patioa estali eta frontoi bat egiteko obrak alde batetik.
    • Villa Eugeniako eraikuntzan estalpe bat egitea bestetik.
  • 2005
    • Kalitatearen urrezko Q-a lortu zuen Jakintzak.
    • San Ignazioko jolastokian eginiko frontoi estaliaren inaugurazioa burutzen da.
    • Jakintza ikastolako IKT taldeak IKTeroak bloga sortu zuen.
  • 2006
    • Eusko Jaurlaritzako Sailburua den Tontxu Campos jaunak bisitatu zuen Jakintza ikastola.
    • Xabier Araña ikasleak, bere batxilergo ikasleak amaitu ondoren, Gipuzkoako espediente akademikorik onena lortu zuen.
  • 2007
    • Interneten erabilera heziketan dela eta, Argia Saria lortu zuen IKTeroak blogak.
    • Estatu mailako, gelako blog oneraren saria lortzen du Euskaljakintzak
  • 2008
    • Jangela berria martxan jarri zuten San Inazion.
    • Gipuzkoako Aldundiak antolatzen duen Gipuzkoa Kirolak Saria lortu zuen Jakintza ikastolak.
    • Ikastolaren 40. urteurrena ospatu zuten urtean zehar eta ekintza ezberdinak burutu zituzten.
  • 2009
    • Areto berria eraiki zuten San Inazion.
    • Software librerako migrazioa bukatu zuten ikastolan.

Kanpo estekak aldatu

Jakintza ikastolako webgunea