Ireki menu nagusia

Attila Gábor Csihar (ˈɒtilːɒ ˈtʃihɒr ahoskatua; Budapest, Hungaria, 1971ko martxoaren 29a), Norvegiako Mayhem black metal musika taldeko abeslaria.

Attila Csihar
Mayhem - Jalometalli 2008 - 11.JPG
Bizitza
Jaiotza Budapest1971ko martxoaren  29a (48 urte)
Herrialdea  Hungaria
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Kidetza Tormentor Itzuli
Mayhem
Mayhem
Izengoitia(k) Void
Genero artistikoa Black metala
drone metala Itzuli
doom metala Itzuli
Musika instrumentua Gitarra elektrikoa
ahotsa
Diskoetxea Southern Lord Records Itzuli
www.myspace.com/attilacsihar

15 urteko gazteak Venom, Celtic Frost, Kreator edo Destruction musika taldeak zituen eragile eta Tormentor taldea sortu zuen, Csihar taldeko kide gazteena zelarik. Banda hau Hungariako black metal musikaren aitzindaritzat hartzen da. 1990ean, Tormentor banandu egin zen eta Csiharrek dark ambienteko Plasma Pool taldea eratu zuen[1]. 1993an, Euronymous gitarra-jole norvegiarraren gonbidapena jaso zuen, Mayhemen lehen albumean -De Mysteriis Dom Sathanas- ahotsak grabatzeko. 11 urte geroago, Csihar Mayhem bandara itzuli zen Maniac ordezkatzeko eta, gaur egun, Necrobutcher eta Hellhammerekin batera taldeko kide ofiziala da. Keep of Kalessin, Sunn O))), Aborym edo Limbonic Art taldeetan ere parte hartu du, beste batzuen artean.

BiografiaAldatu

Attila Gabor Csihar Budapesten jaio zen, Hungarian, 1971ko martxoaren 29an.

Txikitatik abeslari izan nahi izan zuen eta Iron Maiden edo Black Sabbathen abestiak abesten ematen zuen denbora librea.

14 urte zituela herriko waterpolo taldera batu zen eta bertako kide batek gitarra jotzen zuen bere lagun batez hitz egin zion, Tamás Buday izenekoa. Hurrengo urtean, 15 urte besterik ez zituenean, Csihar eta Budayk Tormentor musika banda sortu zuten, György Farkas baxu-jotzaile eta Márton Dubecz bateria-jotzailearekin batera. Nerabezaroan beste talde batzuk ere ezagutu zituen: Swans, Coil, Current 93, Einstürzende Neubauten, Laibach o Skinny Puppy, geroago eragin handia izango zutenak bere proiektuetan.

1987an, Hungariako hainbat musika lehiaketan parte hartuta zeuden eta emaitza ezin okerragoak aterata, gainera, baina ez zuten etsi eta Tormentorrek bere lehen grabazioa atera zuen, The Seventh Day of Doomen demoa, eta, hurrengo urtean, bigarren grabazioa atera zuten, Anno Domini (1995ean berriz aterako zena). Hala ere, 1990ean, taldeak bere banaketaren berri eman zuen.[2]

Orduan, Csiharrek dark anbienteko Plasma Pool musika taldea sortu zuen István Zilahy teklista eta Lázló Kuli bateria-jotzailearekin batera. Garai honetan, abeslaria droga munduan murgildu zen.

MayhemAldatu

Tormentor banatu eta bi urte geroago, bertako kideek Anno Dominiren kopia batzuk egin zituzten kaseteetan beraien lagunei oparitzeko; hauetako kasete batzuk askotan kopiatuak izan ziren black metal undergroundeko album oso ezaguna izatera iritsiz.

Hauetako kopia batek Norvegian bukatu zuen, Mayhemgo gitarra-jolea eta Deathlike Silence Productions disketxearen jabea zen Øystein Aarsethen (Euronymous izenez ezaguna) eskuetara iritsi zen. Aarsethi Tormentorrek interesa piztu zion eta albuma berriro ateratzeko eskaini zen; Csihar bere abeslaririk gustukoenetako bat bihurtu zen eta eskutitz bat idatzi zion. Eskutitzean, Euronymousek abeslari berri baten bila zebilela diska berri bat grabatzeko azaldu zion; kontuan hartu behar da, aurreko abeslariak, Per Yngve "Dead" Ohlinek, bere buruaz beste egin zuela eta taldea noraezean geratu zen.

Attilak onartu egin zuen eta Bergenera zihoan tren bat hartu zuen. Musika guztia grabatua izan zen eta letrak Deadek idatziak ziren. Mysteriis Dom Sathanas albumaren grabazioa amaitu ondoren, Csihar Hungariara itzuli eta berehala, Euronymousen hilketaren albistea jaso zuen. Varg Vikernes baxu-jotzailearen eskutik gertatutako ekintza hark, Mayhemen erabateko banaketa eragin zuen eta albumaren argitaratzearen data 1994ko maiatzera arte atzeratu zen.

1995ean, Mayhem berria birsortu zenean, ez zuten Csiharrekin kontatu eta abeslaria gero eta gehiago erori zen drogan eta musikatik aldentzea erabaki zuen, ingeniaritza ikasketak bukatu eta familia bat osatu zituelarik. Csiharrek bi seme-alaba ditu, Arion izeneko semea eta Julia izeneko alaba.

Itzulera: Aborym eta TormentorAldatu

1998an, metal extrem eszenara itzuli zen Aborym bandaren abeslari, Kali Yuga Bizarre albumean eta Mayhem bandaren kideekin harremana berreskuratu zuen. Milanen izandako kontzertu batean, haiekin izan zen elkarlanean, From the dark past abestiaren ahotsak egin zituelarik.

Hurrengo urtean, Aborym bandako abeslaria zen Yorga SMk taldea utzi zuen eta Csiharrek bete zuen haren lekua

Hurrengo urtean, berriro birsortu zuen Tormentor, baina formazioa erabat berrituta zegoen.

2001eko urtarrilean, Aborymen lehen diska atera zen, Fire Walk With Us, eta Csihar izan zen abeslari ofiziala.

Irailean, berriz, Avantgarde Music disketxeak Recipe Ferrum! albuma atera zuen merkatura, Tormentorren azken estudio diska.

2002an, Csihar atxilotu egin zuten Trevison (Italia), 158 extasis pirula eta haxix pixka bat gainean zeramatzalako[3].

Urtebete geroago, Aborymen hirugarren albuma atera zen, With No Human Intervention.

2005ean, Csiharrek taldea utzi zuen eta Prime Evil abeslariak hartu zuen bere lekua; hala ere, bandaren laugarren albuma izango zen Generator laneko abesti batean bere elkarlana eskainiko zuen.


Mayhemera itzuleraAldatu

 
Mayhem eta Attila Csihar 2008an
 
Mayhem eta Attila Csihar-2010eko Inferno Festivalean
 
Mayhem eta Attila Csihar 2012an

Baziren 11 urte Mayhem bandan aritu zenetik eta Csiharrek Maniac (Sven Erik Kristiansen) abeslariak taldea utzi zuela jakin zuen. Zurrumurru ugari ibili zen ahotan eta, 2004ko azaroan, Attila Csihar bandara zetorren albistea eman zuten ofizialki. Hementxe ditugu bere hitzak elkarrizketa batean:

{{aipu|Egia esan behar bada, ez dut sekula banda utzi, beti egon bainaiz beraiekin harremanetan. Chimera albumaren ondoren, Maniac-ekin arazoak hasi ziren eta bistakoa zen ez zuela luze joko bandan...[4]

2006an, Mayhem bere laugarren estudio diska grabatzen hasi zen, Ordo Ad Chao eta Csiharrek idatzi zuen letren gehiengoa. Hellhammer bateriaren hitzetan: {{aipu|Ahotsa erabat aldatu zaio; ez dauka De Mysteriis Dom Sathanas albumekoarekin zerikusirik![5]

Necrobutcher baxujoleak, berriz, Csiharren lana goraipatu eta zera nabarmendu zuen: {{aipu|Bandarekiko duen konpromisoa guk hirurok batera duguna baino handiagoa da![6]

Ordo Ad Chao lanak kritika onak jaso zituen eta Attila Csiharren itzulera estimatu zuten. {{aipu|Attilaren ahotsak oso gogorrak dira eta infernutik ateratzen direla dirudi. Itzulera honek hobekuntza handia eman dio bandaren soinuari.[7].

Aftenposten egunkari norvegiarreko Harald Fossbergek zera aipatu zuen: {{aipu|Letrak ilunak dira apokalipsiko pasarte batzuen ikuspuntua dute. Attilaren ahotsa Grigori Rasputin konjuru madarikatuak errezitatzen egongo balitz bezala entzuten da.[8]. "".

Albumak Spellemann saria jaso zuen (Grammy norvegiarra esaten diote honi) metaleko albumik onenaren sailean, Dimmu Borgir, Audrey Horne eta Red Harvesti aurrea hartzen ziolarik. Hori gutxi balitz, Metal Hammer aldizkariak Ordo Ad Chao hamarkadako 50 albumik onenen barnean sartu zuen.

2007az geroztik, Nader Sadek artista egiptoarrak Csiharrek Mayhemen kontzertuetan erabiltzen dituen maskarak diseinatzen ditu eta, era berean, 2009ko Ipar amerikako tourrean hartu zuen parte.

2009ko azaroan, Mayhemeko kideak atxilotu zituzten Tilburgko (Holanda) hotel bateko gela batean kalteak egiteagatik.

Sunn O)))Aldatu

 
Attila Csihar Attila Sunn O))) bandarekin
 
Attila Csihar Attila Sunn O))) bandarekin

2003an, Stephen O'Malley lider zen drone metaleko Sunn O))) talde estatubatuarrak (Csiharrek 1995ean ezagutu zuen) bere album berriko abesti batean parte hartzea eskaini zion, White2 izenekoan. Diska hurrengo urtean kaleratu zuten.

Une hartatik aurrera, Sunn O)))rekin elkarlanean jarraitu zuen, bai estudioan baita kontzertuetan ere; buruan, adaxka batzuk dituen zaku baten antzeko zerbait eraman ohi du, zuhaitz baten itxura hartu nahian, naturarenganako lilura sentitzen baitu (belarjalea da)[9].

2008an, Bergengo San Olaf katedralean Dømkirke zuzeneko albuma grabatu zuten eta, hurrengo urtean, Monoliths & Dimensions albuma atera zuten, Big Church (Megszentségteleníthetetlenségeskedéseitekért) abestia barne; izenburu hori Csiharrek aukeratu zuen hungariar hiztegiko hitzik luzeena delako.

Beste hainbat proiektuAldatu

 
Attila Csihar Void Ov Voices proiektuan

1999an Emperorrekin Funeral Fog abestiaren bertsio bat grabatu zuen A Tribute to Mayhem: Originators of the Northern Darkness albumean sartu zutena.

2003an, Csihar extreme metaleko Keep of Kalessin talde norvegiarrera bildu zen zen Frost perkusionistarekin batera. Hurrengo urtean, Reclaim EP-a argitaratu zuten, baina, handik gutxira, biak ere beste proiektu batzuetan murgilduta zeudela-eta, taldea utzi beharrean izan ziren.

Sunn O)))rekin elkarlanean aritu ondoren, Csiharrek proiektu paralelo batzuk osatu zituen hango kideekin, Grave Templeko, Burial Chamber Trio edo Pentemple kasu.

2008an, Void Ov Voices izeneko dark ambienteko proiektu bat sortu zuen bakarlari moduan eta, bertan, berak abestu eta instrumentu guztiak jotzen ditu; zuzenean aurkeztu zuen Ulverren abiatzaile izan zen europar bira batean.

Beste hainbat kontzertutan ere hartu du parte Attila Csiharrek gonbidatu berezi bezala, Enslaved (Euronymousi adierazpena gauzatuz), Shining, Current 93, Dissection edo 1349 taldeekin elkarlanean, besteak beste.

2010eko martxoaren eta apirilaren hasieran, Csiharrek Inferno Metal Festivalean emanaldi hirukoitz bat eman zuen: Jarboerekin eta Mayhemekin aritu zen eta Norvegian zuzenean aurkeztu zuen bere Void Ov Voices proiektua.

BandakAldatu

Kide ofizialAldatu

  • Tormentor (1987-1990, 1999 - gaur arte)
  • Plasma Pool (1990-2004)
  • Mayhem (1993, 2004 - gaur arte)
  • Aborym (1999-2005)
  • Korog (2001-2003)
  • Keep of Kalessin (2003-2004)
  • Grave Temple (2006 - gaur arte)
  • Burial Chamber Trio (2006 - gaur arte)
  • Pentemple (2007 - gaur arte)
  • Void Ov Voices (2008 - gaur arte)

ElkarlanaAldatu

DiskografiaAldatu

Tormentor
  • 1987: The Seventh Day Of Doom (demo)
  • 1988: Anno Domini
  • 2001: Recipe Ferrum! 777
Mayhem
Sunn O)))
  • 2004: White2
  • 2007: Oracle (EP)
  • 2008: Dømkirke (zuzenean)
  • 2009: Monoliths & Dimensions
  • 2011: Agharti Live 09-10 (zuzenean)
Grave Temple
  • 2007: The Holy Down
  • 2008: Ambient / Ruin (demo)
  • 2009: Le Vampire de Paris (zuzenean)
Plasma Pool
  • 1997: Drowning - II (zuzenean)
  • 1997: Promo'98 (demo)
Aborym
  • 1999: Kali Yuga Bizarre
  • 2001: Fire Walk With Us
  • 2004: With No Human Intervention
  • 2006: Generator
Finnugor
  • 2003: Death Before Dawn
  • 2004: Darkness Needs Us
Burial Chamber Trio
  • 2007: Burial Chamber Trio
  • 2007: WVRM (zuzenean)
Anaal Nathrakh
  • 2003: When Fire Rains Down from the Sky, Mankind Will Reap as It Has Sown (EP)
  • 2006: Eschaton
Skitliv
  • 2008: Amfetamin (EP)
  • 2009: Skandinavisk Misantropi
Beste hainbat lan
  • 2002: The Ultimate Death Worship - Limbonic Art
  • 2003: Reclaim (EP) - Keep of Kalessin
  • 2003: The Beast of Attila Csihar
  • 2003: Death Before Dawn - Finnugor
  • 2004: Korog - Korog
  • 2004: Chtonian Lifecode - Chton
  • 2004: Glory and Perdition - Sear Bliss
  • 2007: Demonized - Astarte
  • 2007: La Nuit - YcosaHateRon
  • 2008: O))) Presents... - Pentemple
  • 2008: 6 °Fskyquake - Stephen O'Malley & Attila Csihar
  • 2008: Mahakali - Jarboe
  • 2010: ANTIhuman - Death of Desire
  • 2011: Wars of the Roses - Ulver
  • 2011: Noregs Vaapen - Taake

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Attila Csihar