Katalina Austriakoa
Katalina Austriakoa (1507ko urtarrilaren 14a - 1578ko otsailaren 12a) Joanes III.a Portugalgoaren emaztea eta Portugalgo erregina ezkontidea izan zen.
Katalina Austriakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Torquemada, 1507ko urtarrilaren 14a | ||||
Herrialdea | Portugalgo Erresuma | ||||
Heriotza | Lisboa, 1578ko otsailaren 12a (71 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Jeronimotarren monasterioa | ||||
Familia | |||||
Aita | Filipe I.a Gaztelakoa | ||||
Ama | Joana Gaztelakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Joanes III.a Portugalgoa (1525eko otsailaren 10a - | ||||
Seme-alabak | |||||
Anai-arrebak | |||||
Leinua | Habsburgo | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | erregeordea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Bizitza
aldatuKatalina Austriakoa 1507ko urtarrilaren 14an jaio zen Torquemadan. Aita Filipe I.a eta ama, berriz, Joana Gaztelakoa, bikotearen seigarren seme-alaba izan zelarik. Amarekin hazi eta hezi zen Tordesillasko gazteluan eta erreginak izendatutako zaintzaileek, Deniako markesek, ez zioten tratu ona eman. Annemarie Jordanen hitzetan:
« | Tuvo una infancia tranquila, alejada de cualquier contacto con la Corte, lo que favoreció que creciera sin estrés ni obligaciones, como sucedía con otras princesas. Además, Catalina no tuvo que soportar el carácter rudo y frío de su hermano mayor, Carlos V, quien utilizó y manipuló a las mujeres de su familia[1] | » |
1517an, bere anaia Karlos I.a Espainiara etorri zen lehen aldiz eta, handik gutxira, Katalina zorigaiztoko gaztelu hartatik atera eta Europako tronurik aberatsena lortu zion arrebari, Portugalgo erregearekin ezkondu baitzuen.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatu1525eko otsailaren 2an, bere lehengusu Joanes III.arekin ezkondu zen Salamancan eta 9 seme-alaba izan zituzten:
- Alfontso (1526ko otsailaren 26a - 1526ko apirilaren 12a)
- Portugalgo Maria Manuela (1527ko urriaren 15a - 1545eko uztailaren 12a)
- Isabel (1529ko apirilaren 28a - 1530eko maiatzaren 22a)
- Beatriz (1530eko otsailaren 15a - 1530eko martxoaren 16a)
- Manuel (1531ko azaroaren 1a - 1537ko ekainaren 14a)
- Filipe (1533ko maiatzaren 25a - 1539ko apirilaren 29a)
- Dionisio (1535eko apirilaren 26a - 1537ko urtarrilaren 1a)
- Joan (1537ko ekainaren 3a - 1554ko urtarrilaren 2a)
- Antonio (1539ko martxoaren 9a - 1540ko urtarrilaren 20a)
Erregeordetza
aldatu1557ko ekainaren 11n, Joanes III.a hil egin zen eta, seme guztiak hilik zeudenez, bere iloba Sebastian izan zen oinordeko eta Katalina erregeorde[2].
Portugalgo tronuan anaiak jarri bazuen ere, Katalina erabat portugaldarra sentitzen zen eta zegoen iberiar batasunarekin ados. Ilobaren eskubideen alde egin zuen erabat.
« | Los historiadores portugueses del siglo XX insistieron en la idea de que Catalina había vendido el trono a España, permitiendo a Felipe II formar parte de la corona en 1580.
No existe ningún documento que pruebe esta afirmación… (...)Ella, de hecho, animó a su nieto, Sebastián, el último rey de la dinastía Avis, a casarse para favorecer la sucesión, pero él rehusó el matrimonio para irse a luchar en la guerra del norte de África, donde murió[1] |
» |
1562an, erregeordetza bere koinatua zen Henrike I.ari utzi zion eta, Sebastian hil ondoren, hau izan zen Portugalgo errege.
Urte batzuen ondoren, 1578ko otsailaren 12an, Katalina Austriakoa Lisboan hil zen 71 urte zituenean.
Zuhaitz genealogikoa
aldatuErreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalina Austriakoa |