Edurne Pasaban

Tolosako euskal mendizalea

Edurne Pasaban Lizarribar (Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko abuztuaren 1a)[1] alpinista da, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea. 2001ean igo zuen lehen zortzimilakoa eta 9 urte ondoren, 2010ean, osatu zituen hamalau zortzimilakoak Pasabanek.[2] Edurneren babesle nagusia Televisión Española (TVE) da, eta Al filo de lo imposible programak bere azken 8 igoeretan lagundu dio. 2011. urtean, Euskal Herria eta euskal herritarrak munduan zehar egoki ordezkatzeagatik, Euskal Herritar Unibertsala Saria eman zioten.

Edurne Pasaban

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdurne Pasaban Lizarribar
JaiotzaTolosa1973ko abuztuaren 1a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEsade
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea, enpresaburua eta podcaster (en) Itzuli
Lantokia(k)Bartzelona
Jasotako sariak
edurnepasaban.com eta edurnepasaban.net

Gaur egun, Bartzelonan bizi da, eta hitzaldiak eman ohi ditu ESADEn. Entrenatzaile izateko ahaleginetan ari da, eta bere burua entrenatzen ematen du egunean 3 edo 4 bat ordu, San Cugateko Goi Errendimenduko Zentroan. Horretaz gain, Zizurkilen (Gipuzkoa) dagoen landa turismoko Abeletxe etxe-jatetxearen jabe eta Kabi trekking enpresaren buru ere bada[1].

Bizitza aldatu

Industria Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen Donostian, eta gero master bat egin zuen Bartzelonako ESADE ikastetxean (Escuela Superior de Administración y Dirección de Empresas)[1]. Ikasketak bukatu eta gero, 4 urtez, etxeko enpresan aritu zen lanean, makinak ekoizten zituzten lantegi batean[1], aldi berean Lazkaoko Kemen kirol zentrokoek planifikatutako entrenamenduak egiten zituela.

Hasiera alpinismoan aldatu

Bere zaletasuna eta interesa mendiarekiko oso goiz hasi zen eta familiak lagundu zion horretan. 14 urterekin, Tolosako mendi elkartearekin hasi zen arroka eskalatzen eta, pixkanaka, alpinismoan sartzen joan zen, Pirinioak, Alpeak, Andeak, Himalaia...

1989an, 16 urte besterik ez zuela, Alpeetara joan zen lehenengoz. Mont Blanc (4.810 metro), Cervino (4.478 metro) edo Monte Rosa (4.614 metro) igo zituen.

Hurrengo urtean, Ekuadorko Chimborazo sumendia igo zuen, 6.310 metroko tontorra.

1994an, 21 urte zituela, berriro jo zuen Ekuadorra, eta Cotopaxi (5.897 metro), Tungurahua (5.016 metro) eta Guagua Pichincha (4.971 metro) mendiak erantsi zizkion bere curriculumari.

1996an, Peruko Mendilerro Zurira joan zen, eta Nevado Ishinca (5.530 metro) eta Urús (5.495 metro) igo zituen, besteak beste.

1998an, Himalaiara joan zen lehen aldiz. Tolosako mendi elkartearekin joan zen eta bere lehen zortzimilakoa, Dhaulagiri (8.167 metro), egiten saiatu zen. Alferrik, ordea, 272 metro bakarrik falta zirenean, amore eman behar izan zuen zegoen elur pilagatik. 10 urte geroago lortuko zuen helburu hura, 2008ko maiatzaren 1ean.

Munduko gailur gorenetaraino aldatu

 
Edurne Pasaban lehenengo euskal emakumea Everest-en (Egunkaria, 2001-05-24)

Behin baino gehiagotan saiatu zen Everestera igotzen. 1999an eta 2000n, eguraldiak zapuztu zizkion ametsak, eta asmoa bertan behera utzi behar izan zuen. Mallory bidea hartu zuen, eta oxigeno artifizialik gabe joan zen. 2000koan, berekin zituen Silvio Mondinelli eta Mario Merelli.

Hirugarren saiakeran, 2001eko maiatzaren 23an, iritsi zen bila zebilen lehen zortzimilako horretara, Everest (8.848 metro). Oxigeno artifizialaren laguntza behar izan zuen, eta Hegoaldeko Muinotik egin zuen. Silvio Mondinelli, Mario Merelli, Ivan Vallejo eta Dawa II Sherpa izan ziren Pasabanekin.

2001eko urrian, berriro saiatu zen Dhaulagirin (8.167 metro). Carlos Soria, Pepe Garcés, Silvio Mondinelli eta Mario Merellikin joan zen, baina ez zuen lortu. Iparraldeko lepotik egin zuten, eta itzuleran Garcés irristatu eta amildu zen. Hantxe hil zen mendigoizalea.

Ekipo bera saiatu zen bost mendigoizale euskal herritarren gorpuak erreskatatzen. Pumorin zeuden, Himalaian, baina utzi behar izan zuten, luizi arriskua handia baitzen.

2002ko maiatzaren 16an, bigarren zortzimilakoa etorri zen, Makalu (8.465 metro). Silvio Mondinelli, Mario Merelli eta Carlos Pauner joan ziren Pasabanekin. Frantsesen bidetik igo ziren, eta, kanpamendu basera iristear zirenean, gerrillari maoista talde batek bahitu zituen, erreskate eske.

Berriro ere saiatu zen Annapurnan, Hegoaldeko hormatik, Mondinelli, Merelli, Carlos Pauner, Abele Blanc eta Kristian Kuntner lagun zituela. Alferrikakoa izan zen bigarren saiakera hura ere.

2002ko urriaren 5ean, Cho Oyu (8.201 metro) egin zuen, Juanito Oiarzabal, Iván Vallejo eta Joxe Ramon Agirre Marron. Zortzimilako gehien zituen emakumea zen Espainian.

 
Edurne Pasaban, Euskal Herritar Unibertsala saria jasotzen, 2010ean.

Al filo de lo imposiblerekin lankidetzan hastea aldatu

2003a urte emankorra izan zuen:

Azken bi haietan, Al filo de lo imposible telebista saioko taldeak lagundu zion lehen aldiz.

Oiartzabalekin batera programatu zuen hurrengo urterako helburua: K2 (8.611 metro). Al filo de lo imposible saiorako dokumentala ere grabatuko zuten. Edurneren zazpigarren zortzimilakoa zen, eta Juanitoren hogeita batgarrena. Juan Vallejo eta Mikel Zabaltzarekin lortu zuten 2004ko uztailaren 26an, Abruzzosko espoloitik barrena. Jaitsiera oso zaila izan zen, eta Edurneri bi falange izoztu zitzaizkion oinetan. Juanitok, berriz, oinetako 10 hatzak galduko zituen. Aldi batez Zaragozako Istripu Mutuan (MAZ) egon behar izan zuten bi mendigoizaleak, oneratzen.

Gaur egun, Edurne K2 eskalatu duten eta bizirik dirauten bost emakumeetako bat da, Nives Meroi italiarrarekin, Yuka Komatsu japoniarrarekin, Oh Eun-sun korearrarekin eta Cecilie Skog norvegiarrarekin batera. Iritsi zirenetako asko mendian hil dira.

2005eko uztailaren 20an, berriz ere Himalaian zen, eta Nanga Parbat (8.125 metro) igo zuen Josu Bereziartu, Marianne Chapuisat, Ester Sabadell eta Iván Vallejorekin. Hasiera batean, Broad Peak ere lortu nahi zuten, baina Nanga oso gogorra egin zitzaien, eta eguraldi txarra zegoen iragarrita; beraz, beste baterako utzi zuten. Itzuli zenean, depresioan erori zen, eta urte eta erdian abandonatuta izan zuen 14 zortzimilakoak egiten zituen lehen emakumea izateko asmoa.

Depresioa gaindituta, berriz zortzimilakoetara aldatu

Pasaban berriz bere onera etorri zen, eta 2007ko uztailaren 12an, bere bederatzigarren zortzimilakoa etorri zen: Broad Peak (8.047 metro). Ezin izan zuen Shisha Pangma (8.046 metro) lortu.

2008ko maiatzaren 1ean, Dhaulagiri (8.167 metro) igo zuen eta 2008ko urriaren 5ean, Manaslu (8.156 metro) batu zuen bere kontura, Alex Txikon, Asier Izagirre, Mikel Zabalza, Ester Sabadell (behatz batzuk izoztu zitzaizkion), Ferrán Latorre, Juanjo Garra eta Muktu (1998az gerozko Pasabanen espedizioetan ohiko laguntzailea zen hau) eta Pemba xerpak.

Shisha Pangma (8.046 metro) igotzeko aukera izan zuen, baina orduan ere ez zuen lortu, kontrako eguraldia zuelako berriz ere. Edurneren 12. zortzimilakoa izan nahi zuena Britainiarren Bidetik igo nahi zuten, hegoaldetik, iparraldeko aurreko saiakerek porrot egin zutelako.

2008ko urriaren 5ean, Manaslu igo zuen, bere hamaikagarren zortzimilakoa, eta halaxe Gerlinde Kaltenbrunner austriarra eta Nives Meroi italiarra berdindu zituen.

2009a, urte zaila aldatu

2009ko martxoaren bukaeran, Pasaban Nepalerantz atera zen, Kanchenjunga igotzeko asmoz. Harekin batera joan ziren Juanito Oiarzabal, Ferrán Latorre, Alex Txikon, Asier Izagirre, Jorge Egocheaga, Pasang Sherpa eta Zangmu Sherpa. Trakeobronkitisak harrapatu zuen Edurne, eta izugarri sufritu zuen jaitsieran[3]. Latorre iritsi zen lehenengo maiatzaren 18ko 14:45 inguruan, eta Oiarzabal, Pasaban, Izagirre eta Pasan bi ordu geroago igo ziren. Beranduegi arazorik gabe jaisteko. Txikonek atzera egin zuen gauak harrapatuko zituela konturatu zenean[4] eta Egocheaga ere aurreko egunean jaitsi beharrean izan zen kanpamendura 7.700 metrotara zegoenean, bronkitisa zuela eta.

Edurne da tontor hura igo duen 4. emakumea[5], haren aurretik igoak baitziren Ginette Harrison ingelesa (1998), Gerlinde Kaltenbrunner austriarra (2006) eta Oh Eun-sun hegokorearra (2009ko maiatzaren 7an lortu zuen Eun-sunek bere 10. zortzimilakoa, eztabaida artean bada ere). Ez zuen lortu Wanda Rutkiewicz poloniarrak, 1992an desagertu baitzen hego-mendebaldetik saiatu zenean mendi arriskutsu honen gailurra lortzen. Beste 40 mendigoizale ere erori ziren saiakera berean, maiz izaten diren elur-jausi ikaragarrien azpian gehienak.

Gailurra lortu ondoren, 4. kanpamenduan pasatu zuten gaua, 24 orduko lanaren atsedena. Hurrengo egunean ekin zioten jaitsierari berriro, eta Edurne indarrik gabe geratu zen[5]. Lagunei eta Oriol Ribak emandako oxigenoari esker lortu zuen bizirik irautea[6]. Berak eta Alex Txikonek izozteak izan zituzten gorputzean, eta berriro MAZ klinikan ingresatu behar izan zuten[7].

Zortzimilako guztiak igotzeko lasterketan, hamabi zortzimilako igotako lehen emakumea zen une hartan Pasaban. Oh Eun-sunek 3 egun lehenago igoa zuen mendi hura, baina bere 10. zortzimilakoa zuen. Gerlinde Kaltenbrunnerrek, berriz, bi egun geroago berdindu zuen Pasaban, Lhotse igo zuenean. Nives Meroi ere bere 11.aren bila zebilen Kangchenjungan, baina uko egin behar izan zion, senarra, Romano Benet eskalatzailea, gaixotu zitzaiolako.

2009ko udazkenean, Pasaban, Ferrán Latorre, Alex Txikon, Asier Izagirre, Pasang Sherpa eta Zangmu Sherparen laguntzaz, laugarren aldiz saiatu zen Shisha Pangma (8.046 metro) lortzen, berriro alferrik, eguraldia kontran zutelako[8]. Erabaki berri zuten bertan behera uztea saiakera hura, Roberto Piantoni hil zenean, kanpamendua beraiekin partekatu zuten italiar mendigoizaleetako bat. Edurneren espedizioko kideak ere Piantoniren kideekin batera aritu ziren haren gorpua errekuperatzeko lanetan.

Zortzimilakoen igoerak aldatu

Pasabanek munduan dauden hamalau zortzimilakoak igo ditu:

  1. 2001eko maiatzaren 23a - Everest (8.848 m), Txina/Nepal
  2. 2002ko maiatzaren 16a - Makalu (8.465 m), Txina/Nepal
  3. 2002ko urriaren 5a - Cho Oyu (8.201 m), Txina/Nepal
  4. 2003ko maiatzaren 26a - Lhotse (8.516 m), Txina/Nepal
  5. 2003ko uztailaren 19a - Gasherbrum II (8.035 m), Txina/Pakistan
  6. 2003ko uztailaren 26a - Gasherbrum I (8.068 m), Txina/Pakistan
  7. 2004ko uztailaren 26a - K2 (8.611 m), Txina/Pakistan
  8. 2005eko uztailaren 20a - Nanga Parbat (8.125 m), Pakistan
  9. 2007ko uztailaren 12a - Broad Peak (8.047 m), Txina/Pakistan
  10. 2008ko maiatzaren 1a - Dhaulagiri (8.167 m), Nepal
  11. 2008ko urriaren 5a - Manaslu (8.156 m), Nepal[9]
  12. 2009ko maiatzaren 18a - Kangchenjunga (8.598 m), India/Nepal
  13. 2010eko apirilaren 17a - Annapurna (8.091 m), Nepal
  14. 2010eko maiatzaren 17a - Shisha Pangma (8.046 m), Txina

Zortzimilakoen irudiak, igotako hurrenkeran aldatu

Sariak aldatu

 
Edurne Pasaban, Euskal Herritar Unibertsala saria jasotzen, 2010ean.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Edurne Pasaban, más allá de los 14 ochomiles» www.edurnepasaban.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) «Edurne Pasaban, primera mujer en hacer 14 ochomiles»[Betiko hautsitako esteka], EITB.com webgunea.
  3. «La Comunidad » Entrenamos a las diez » Edurne Pasabán: "Motiva saber que en otoño podré ir al Sisha Pangma". Está en Zaragoza y ha sido reconocida en la MAZ.» web.archive.org 2012-01-13 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  4. «¡¡¡Edurne Pasaban hace cumbre en el Kangchenjunga!!! « Basabide « Blogs El Correo Digital» web.archive.org 2009-05-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  5. a b «Everest - Mount Everest by climbers, news» web.archive.org 2009-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  6. «Edurne Pasaban inicia el descenso al Campo 2 con botellas de oxígeno | soitu.es» www.soitu.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  7. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  8. Berria. «Edurne Pasabanek uko egin dio Shisha Pangmari, haize bortitzak daudelako» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  9. (Gaztelaniaz) EP. (2008-10-05). «Edurne Pasabán conquista el Manaslu, su úndecimo ochomil» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  10. «Lan Onari goraipamena», Eusko Jaurlaritzaren webgunea.
  11. As, 2010eko maiatza, Pasabán recibirá medalla Mérito Deportivo tras escalar los catorce ochomiles
  12. ««Harro nago batez ere bizitzan eginiko hautuari jarraitzeko kemena eduki izanaz» -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu