Ireki menu nagusia

Ana Paulowna Romanova

BiografiaAldatu

 
Paulo I.a Errusiakoa eta bere familia
 
Gilen II.a eta bere familia

Ana Paulowna Romanova San Petersburgon jaio zen, Gattxina jauregian, 1795eko urtarrilaren 18an. Aita Paulo I.a Errusiakoa izan zuen, Errusiako tsarra, eta ama, berriz, Maria Feodorovna tsarina, jaiotzez, Sophie Dorothea Württembergekoa. Bikoteak 10 seme-alaba izan zituen eta Anaren aurretik beste 7 seme-alaba jaio ziren. Amarekin hazi zen Tsarskoye Selon, Romanov sendiaren udako jauregian, bere bi anaia txikienekin batera, Nicholas (1796-1855) eta Michael (1798-1849). Hauxe zen senide guztien zerrenda:

  • Alexandro I.a Errusiakoa, ondorengo tsarra izango zena (1777 - 1825).
  • Konstantino Pavlovich Poloniako erregeordea, 1822an ondorengotzarako eskubideei uko egingo ziena (1779-1831).
  • Alexandra Paulowna Austriako artxidukesa (1783-1801).
  • Elena Paulowna Mecklemburgo-Schwerineko oinordeko printzesa (1784-1803).
  • Maria Paulowna Saxonia-Weimar-Eisenacheko Dukesa Handia (1786-1859).
  • Katalina Paulowna Wurtembergekoa (1788-1819).
  • Olga Paulowna (1792-1825).
  • Ana Paulowna, Gilen II.a Herbeheretakoarekin ezkonduko zena (1795-1865).
  • Nikolas I.a Errusiakoa, Karlota Prusikoarekin (Alejandra Fiódorovna) ezkonduko zena (1796-1855).
  • Migel Pavlovich, Karlota Württembergekoarekin ezkonduko zena (Elena Pávlovna) (1798-1849).

Heziketa aberatsa jaso zuen eta atzerriko hizkuntzak eta matematikak ikasi zituen. Horretaz gain, eskulakan eta margoketan oso trebea zen Ana.

Errusia eta Frantzia bakean zeuden une batean, Napoleonek ezkontzeko eskatu zion, baina bai anaia Alexandro I.a Errusiakoa tsarrak eta baita ama Maria Feodorovnak ere ez zuten eskaera hura begi onez ikusi, dukesa handiaren maila jaitsiko zelakoan, enperadorean jatorria ez baitzen noblea. Hori gutxi balitz, erlijioz ere aldatu beharko zuen eta hori ez zuen ondo ikusten Maria Feodorovnak. Azkenean, Napoleon aspertu egin zen zain eta Maria Luisa Habsburgo-Lorenakoarekin, Austriako enperadorearen 18 urteko alabarekin ezkonduko zen.

1816ko otsailaren 21ean, San Petersburgoko Neguko Jauregiko kaperan ezkondu zen Gilen Orangeko printzearekin, geroago Herbeheretako Gilen II.a izango zenarekin. 1840ko urriaren 7an, bere aitaginarreba zen Gilen I.a Herbehereetakoak abdikatu ondoren, herrialdeko erregina ezkontide bilakatu zen.

Bikoteak 5 seme-alaba izan zituen:

  • Gilen III.a Herbehereetakoa (1817-1890), lehenengo Sofia Wurtembergekoarekin eta, gero, Emma Waldeck-Pyrmontekoarekin ezkonduko zena.
  • Alexandro Sascha (1818-1848).
  • Enrike Nabigatzailea (1820-1879), lehenengo Amalia Saxonia-Weimar-Eisenachekoarekin eta, gero, Maria Prusiakoarekin ezkonduko zena; ondorengorik gabe.
  • Ernesto Casimiro (1822).
  • Sofia (1824-1897), Alexandro, Sajonia-Weimar-Eisenacheko Duke Handiarekin ezkonduko zena.

Herbehereetako Ipar Holanda probintzian dagoen Anna Paulowna herriak, bere omenez darama izena, Paulowniaceae zuhaitz familiak bezala.

Lev Tolstoien Gerra eta Bakea eleberriko pertsonaietako batek ere bere izena darama.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ana Paulowna Romanova