Ireki menu nagusia

Rammstein 1994an sortutako Alemaniako musika taldea da. Haien estiloa ez dago oso argi baina orokorrean industrial metal deitu ohi zaio, eta heavy metal, industrial rock, hard rock eta musika elektronikoetan oinarritzen da. Teklatuetan eta gitarren soinu oso konpaktuetan oinarritzen da, abeslariak Till Lindemann oso ahotz grabea eta karakteristikoa du. Alemanez abesten badute dute, hala ere gaztelaniaz eta frantsesez badute abestiak, bere lehenengo arrakasta Du Riescht So Gut izan zen.Guztira munduan zehar 12 milioi disko baino gehiago saldu dituzte. Bere abestirik ezagunenetako bat Du Hast da, Sehnsucht diskoaren bigarren singlea. Bere diskografia osoa Universal Musik-en propietatea da. Bere diskoak guztiak 11 abesti dituzte Sehnsucht hasieran 10 zituela baina gero Stripped sartu zutela eta Liebe ist für alle da 5 abesti estra dituela, ez sartuta errepertorio printzipalean izan ezik.

Rammstein
Rammstein at Wacken Open Air 2013 06.jpg
Rammstein logos joined.png
Datuak
Jatorria Berlin
Musika mota Neue Deutsche Härte Itzuli, industrial metal Itzuli eta shock rock Itzuli
Urteak 1994ko urtarrila
Produkzioa
Diskoetxea(k) Motor Music Itzuli
Republic Records
Universal Music Group
Till Lindemann Itzuli
Richard Z. Kruspe Itzuli
Paul Landers Itzuli
Oliver Riedel Itzuli
Christoph Schneider Itzuli
Christian Lorenz Itzuli
Sariak
Jasotako sariak
Nominazioak
Informazio gehigarria
MusicBrainz b2d122f9-eadb-4930-a196-8f221eeb0c66
Twitter @RSprachrohr
www.rammstein.de/

TaldekideakAldatu

DiskografiaAldatu

  • 1996 Herzeleid (Maitasun gaitzak)
  • 1998 Sehnsucht (Nahia)
  • 1999 Live Aus Berlin (Zuzenenan Berlinetik)
  • 2001 Mutter (Ama)
  • 2004 Reise, Reise (Bidaiatu, bidaiatu)
  • 2005 Rosenrot (Arrosa gorria)
  • 2006 Völkerball
  • 2009 Liebe ist für alle da (Maitasuna hor dago guztientzat )

IzenaAldatu

Rammstein izena 1993an Ramstein herrian izandako hegazkin istripu baten ohorez da. Emanaldi batean hegazkin batek lurra jo zuen eta hainbat jende hil zuen pilotua barne. Hegazkin emanaldi batean izandako istripurik larrienetakoa da. Geroago "m" hori gehitu zioten ahoskera gogortzeko.

IdeologiaAldatu

Rammstein-go guztiak ezkerretakoak deklaratu dira eta Schneider izan ezik guztiak ateoak ere bai. 1998-an Nazi izatearen akusazioak jaso zituzten Stripped abestiaren bideoklipagatik, izan ere 1936ko Alemaniako olinpiaden irudiak agertzen dira, Nazi jeneral baten emazteak zuzendu zituenak, baina Mutter diskoan ezeztatu zuten Links 2 3 4 ( ezkerra bi, hiru, lau) abestiarekin, letrak, ezkerrekoak zirela oso argi uzten zutelako.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rammstein