Goizeniz zine-kluba Beasainen egoitza duen zine-kluba da. Beasaingo Usurbe Antzokian eskaintzen dituzte emanaldiak, jatorrizko bertsioan.

Sorrera aldatu

1980eko hamarkadan Goierriko Zine Kluba taldeak Ordizian egiten zituen emanaldiak. Garai hartan Donostiako Zinemaldiak herriz herri ibiltzen zen atal bat zuen: Barrios y pueblos. Horietako bat Ordizian eskaintzen zen hain zuzen ere. Emanaldi horien inguruan bildutako jendeak sortu zuen Goierriko zine-kluba.

1995eko martxoaren 2an eman zuen lehen emanaldia Usurbe zinema aretoan, Sergio Cabrera zuzendariaren "La estrategia del caracol" filmarekin.

Filmak aldatu

Urtero 20 film inguru ematen dituzte, bi ziklotan. Lehena urritik abendura eta bigarrena urtarriletik apirilera. Begirada ziklo berezia ere eskaintzen dute.

Film Kuttuna aldatu

Ziklo bakoitzean ikusleen proposamenak jaso, 5 filmeko zerranda osatu eta ondoren, bozketa bidez, ikusleek aukeratzen dute Film Kuttuna izango dena.

Gau laburra aldatu

Urte bukaeran, saio berezi batean ematen duten film laburren bilduma da.

Jatorrian film luzeen saio berean ematen zuten, saio horren hasieran; baina, antolaketa arazoak kausa, saio berezia sortu zen horretarako.

Kanpo estekak aldatu