Ireki menu nagusia

Christian Olde Wolbers (Anberes (Belgika), 1972ko abuztuaren 5a - ) Fear Factory bandan jo zuen baxuetako bat izan zen, 1993ko abendutik 2002ra arte, taldea zatitu zen arte, alegia. 2003an banda berritu zenean, Christian gitarra jotzera aldatu zen, baina tresna ugari jotzeko gai da: teklatua, kontrabaxua eta abar.

Christian Olde Wolbers
Bizitza
Jaiotza Anberes1972ko abuztuaren 5a (47 urte)
Herrialdea  Belgika
Jarduerak
Jarduerak gitarra-jotzailea eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Hollywood United F.C.-
 
Posizio edo espezialitatea futbol atezaina
Genero artistikoa industrial metala Itzuli
Musika instrumentua baxua
gitarra

Biografia eta lanaAldatu

 
Fear Factory Txilen 2006an

Christian Olde Wolbers Anberesen jaio zen, Belgikan, 1972ko abuztuaren 5ean. Belgikan jaioa bada ere, Herbeheretako naziotasuna ere badu.

Nerabe zenean, atezain izan zen Germinal Ekeren futbol profesionaleko taldean. 17 urterekin, suspenditu egin zuten bere txima luzeak eta tatuaiak zirela-eta. Horrela murgildu zen musikan erabat.

Ez zen AEBetara joan 1993ra arte eta urte horretako abenduan batu zitzaion Fear Factory bandari, hauek Andrew Shives baxua taldetik bota eta gero. Los Angelesen ezagutu zuen Wolbersek banda hau, Kalifornian, Biohazardeko kide zen Bobby Hambelen bidez.

Bost izan ziren Christian Olde Wolbersek Fear Factoryrekin atera zituen diskak:

Bandako kideek haserre bukatu zuten bata bestearekin eta auzitegian amaitu zuten[1].

« ...Saiatzen aritu naiz, ea taldea berriro biltzea lortzen nuen...[2] »

2014aren hasieran, Christianek motor istripu larri bat izan zuen eta beso, hanka eta saihetsak hautsi zituen besteak beste. Errekuperatzea lortu zuen, hala ere[3].

AEBetan, futbolean jokatzen jarraitu zuen, Los Angeleseko Amateurrekin, Pro Hollywood United, edo Angel City FC taldearekin.

Beste lan batzukAldatu

2006an, Mnemic bandaren ekoizpenean eta nahasketan lagundu zuen eta Bleed The Sky bandaren Murder the Dance albuma ere ekoiztu zuen berak.

Threat Signal bandaren debut-albuma ere ekoiztu zuen eta Kornen gitarra izan da 3 kontzertutan behintzat.

Teri Flynn abeslariaren This World EP-an ere gitarra jotzen du.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christian Olde Wolbers