Wilhelm Conrad Roentgen

fisikari alemaniarra

Wilhelm Conrad Röntgen (ˈvɪlhɛlm ˈʁœntɡən ahoskatua; Lennep, Ipar Renania-Westfalia, 1845eko martxoaren 27a- Munich, 1923ko otsailaren 10a) fisikari alemaniarra izan zen. 1895ean X izpiak aurkitu zituen, Medikuntzaren historian mugarri izan dena, zehazki Erradiologia arloan. Hau guztia dela eta, 1901ean, Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen.

Wilhelm Conrad Roentgen

katedradun

Bizitza
JaiotzaLennep1845eko martxoaren 27a
Herrialdea Prusiako Erresuma  1848)
 Alemaniar Inperioa  (1888 -  1918)
 Weimarko Errepublika  (1918 -
BizilekuaApeldoorn (en) Itzuli
Zürich
Würzburg
Munich
Utrecht (en) Itzuli
HeriotzaMunich1923ko otsailaren 10a (77 urte)
Hobiratze lekuaAlter Friedhof Gießen, Friedhofskapelle (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Bertha Röntgen (en) Itzuli  (1872ko uztailaren 7a -
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Zuricheko Unibertsitatea Doktoretza
Utrechteko Unibertsitatea
ETH Zürich
(1865eko urria - 1868ko abuztuaren 6a) : ingeniaritza mekaniko
University of Strasbourg (en) Itzuli
(1872ko apirilaren 1a - katedradun
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Tesi zuzendariaAugust Kundt
Gustav Zeuner
Doktorego ikaslea(k)Abram Ioffe (en) Itzuli
Ernst Wagner (en) Itzuli
Herman March (en) Itzuli
Rudolf Ladenburg
Emil Silbernagel (en) Itzuli
John Patrick Donaghey (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)August Kundt
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, katedraduna, ingeniaria eta ikertzailea
Lantokia(k)Würzburg eta Munich
Enplegatzailea(k)Zuricheko Unibertsitatea
University of Strasbourg (en) Itzuli
University of Hohenheim (en) Itzuli  (1875 -
Gießengo Unibertsitatea  (1879 -
Würzburgeko Unibertsitatea  (1888ko abuztuaren 31 -
Municheko Unibertsitatea  (1900eko apirilaren 1a -  1920ko apirilaren 1a)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Physikalisch-medizinische Gesellschaft zu Würzburg (en) Itzuli
Accademia delle Scienze di Torino

Musicbrainz: 10dad3ad-124f-4699-9d0e-a1120fa0bf7a Discogs: 1537190 Find a Grave: 6266 Edit the value on Wikidata

Biografia eta lana

aldatu

Wilhelm Conrad Röntgen 1845eko martxoaren 27an jaio zen Lennep herrian (Prusia). Gurasoak Friederich Conrad Roentgen eta Charlotte Constance Frowein izan zituen. Aita ehule aberatsa zen eta familia Herbehereetara joan zen bizitzera Wilhelmek 3 urte besterik ez zituenean, hangoa baitzen ama.

Bere lehen ikasketak Martinus Herman van Doorneko institutuan jaso zituen eta, ondoren, Utrechteko Eskola Teknikoan jarraitu zituen bere ikasketak, baina bidali egin zuten hemendik, berak uko egin bazuen ere, irakasleen karikaturak egin zituela-eta.

1872ko uztailaren 7an, Wilhelm Anna Roentgenekin ezkondu zen Apeldooren, Herbehereetan. Zürichen ezagutu zuten elkar, Roentgen Físikako irakasle zenean. 1869az geroztik bikotea konprometituta zegoen, baina arazoak izan zituzten ezkontza burutzeko. Anna Wilhelm baino 6 urte zaharragoa zen eta hori ez zegoen ondo ikusia. Gainera, Roentgenen aitak ez zuen Anna nahi, seme bakar hura aberatsago zen norbaitekin ezkontzea nahi baitzuen. Senar-emazteen lehen urteak ez ziren batere errazak izan, aitak zigortu egin baitzituen eta diru iturria moztu. Bikoteak ezin izan zuen seme-alabarik izan, baina ezbehar batek aldatu zuen hori. 1887an, Annaren anaia bakarra hil zen bere 6 urteko alaba Josephine Bertha Ludwig umezurtz utziz. Wilhelm eta Annak iloba adoptatzea erabaki zuten.

1874an, Estrasburgoko Unibertsitatean hitzaldiak ematen hasi zen eta, 1875ean, Hohenheimgo Nekazaritza Akademian (Wurtemberg) irakasle lanetan hasi zen. 1876an, Estrasburgora itzuli zen Fisikako irakasle gisa eta hortik urte gutxira, 1879an, Giesseneko Unibertsitateko Fisikako departamentuko buru izatea lortu zuen. 1888an, Wurzburgoko Unibertsitateko buru bihurtu zen eta, ondoren, 1900ean, fisika arloan beti ere, Bavariako gobernuak horrela eskatuta, Municheko Unibertsitateko buru egin zuten.

1895eko azaroaren 8an, erradiazio elektromagnetikoa eragin zuen, gaur egun X izpiak izenarekin ezagutzen dugun luzeran. Ondorengo urteetan, Röntgen izpi berriei buruzko ikerketak argitaratzen joan zen eta ingelesez, frantsesez, italieraz eta errusieraz irakur zitezkeen. Izpi katodikoekin ari zen lanean eta X izpien aurkikuntzak 1901ean Fisikako Nobel Saria lortzera eraman zuen. Sariak ekarri zion dirua unibertsitateari eman zion eta, gerora Pierre Curiek egingo zuen bezala, arrazoi etikoak zirela-eta, ez zuen bere aurkikuntza patentatzerik nahi izan. Era berean, ez zuen izpi haiei bere izena jartzerik nahi, baina Alemanian, Röntgenstrahlen deritze, Röntgen izpiak.

Wurzburgoko unibertsitateak Doktore egin zuen Medikuntzan.

1928an, erradiazioa neurtzeko unitateari bere izena jarri zitzaion.

1919an hil zitzaion emaztea eta Wilhelm Munichen hil zen 1923ko otsailaren 10ean, 77 urte zituenean.

Bitxikeriak

aldatu

X izpiei buruzko esamesak bukaezinak ziren eta barra-barra ari zen jendea hartaz. Ezjakin askok debekatzeko arrazoiak aurkitu zituzten -emakumeak biluzik ikusten omen ziren haiekin- eta espabilatu ugarik ezjakintasunaz baliatu zen negozioa egiteko: X izpien aurkako barruko arropa salgai zegoen. Legeek ere inozokerian erori behar izan zuten eta New Jerseyko antzokietan X izpiak instalatzeko debekua ezarri zen, antzezlarien intimitatea babestu behar zela-eta.

Thomas Edison asmatzaile eta industrialari amerikarrak izan zuen aurkikuntzaren berri eta Roentgenekin harremanetan jarri zen, patentea erosi nahi ziola-eta, baina honen ezetza jaso zuen. Hala ere, Edisonek zerbait prestatu zuen 1896ko New Yorkeko Erakusketa Elektrikorako: txanpon batzuen truke, eskua X izpiak proiektatzen zituen makina batean sar zitekeen eta hezurrak agertzen ziren pantaila batean. Aste batzuen ondoren, zaintzaileak erredura larriak zituen eskuan eta infekzioak hil zuen. Erradiazioaren lehen biktima izango zen.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu