Ireki menu nagusia

Chadli Bendjedid (arabieraz: شاذلي بن جديد‎; Bouteldja, 1929ko apirilaren 14a - Aljer 2012ko urriaren 6a) aljeriar politikaria izan zen. 1979tik 1992ra bitartean, Aljeriako Errepublikako lehendakaria izan zen.

Chadli Bendjedid
Chadli Bendjedid 1979.jpg
Aljeriako presidentea

1979ko otsailaren 9a - 1992ko urtarrilaren 11
Rabah Bitat Itzuli - Abdelmalek Benhabyles Itzuli
Bizitza
Jaiotza Bouteldja Itzuli1929ko apirilaren 14a
Herrialdea  Frantzia
 Aljeria
Heriotza Aljer2012ko urriaren 6a (83 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, gudaria eta idazlea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Lurreko Armada
Gradua koronel
Parte hartutako gatazkak Aljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama
sunismoa
Alderdi politikoa Nazio Askatasunerako Frontea

BizitzaAldatu

1950eko hamarkadan, Aljeriaren burujabetasuna lortzeko gerra hasi zenean, Nazio Askatasunerako Frontean sartu zen. Horren aurretik, Frantziako armadan hartu zuen parte eta desertatu egin zuen gerra horren hasieran. 1965ean, Ahmed Ben Bella agintetik kentzen lagundu zion Houari Boumedieneri. Iraultzaren Kontseiluko kide eta Defentsa ministro izan zen. 1978an, Boumedien hil zenean, FLNren idazkari nagusi izendatu zuten eta, 1979an, errepublikako lehendakari hautatu zuten. 1984an eta 1988an berriro hautatu zuten lehendakari.[1]

Presidente izan zen bitartean, estatuaren partaidetza ekonomian gutxitu egin zuen eta hiritarren gaineko bijilantzia ere bai. 1980ko hamarkada bukaeran, petrolioaren prezioa erori zenean, Aljeriako ekonomia krisi larrian sartu zen eta FLNren aurkako protestak, berriz, ugaritu, alderdi bakarra baitzen. Pixkanaka, demokraziaranzko urratsak emanez joan zen Bendjedid; besteak beste, Aljeriako konstituzioa aldatu, eta alderdi-aniztasuna ezarri zuen.

1991n, Salbaziorako Islamiar Fronteak (FIS) irabazi zituen hauteskundeak. FISeko kideen eta poliziaren arteko borroka gogorren ondorioz, zibilez eta militarrez osaturiko segurtasun-batzorde bat eratu zen, eta kargua uztera behartu zuen Bendjedid, 1992an.[2]

2012a hasieran, Aljerreko ospitale militar batean sartu behar izan zuten, prostatako minbiziak hartu baitzuen, eta giltzurrunak ere kalteturik zitueko. Urte horretako urriaren 6an hil zen. Gobernuak 8 eguneko dolu nazionala agindu zuen haren omenez.[3]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chadli Bendjedid