Konrado IV.a Alemaniakoa
Konrado IV.a Alemaniakoa (alemanez: Konrad IV.; Andria (Italia), 1228ko apirilaren 25a – Lavello (Italia), 1254ko maiatzaren 21a) Germaniako enperadorea 1250-1254 bitartean eta Jerusalem eta Siziliako erregea. Federiko II.aren semea zen. 1237an Erromako errege izendatu zuten eta Capua, Aquino eta Napoliko hiriak konkistatu zituen Italian.
Konrado IV.a Alemaniakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Andria, 1228ko apirilaren 25a (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Heriotza | Lavello, 1254ko maiatzaren 21a (egutegi gregorianoa) (26 urte) | ||
Hobiratze lekua | Messina Cathedral (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: malaria | ||
Familia | |||
Aita | Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | ||
Ama | Elisabet II.a Jerusalemgoa | ||
Ezkontidea(k) | Elisabeth of Bavaria, Queen of Germany (en) (1246ko irailaren 1a (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Hohenstaufen etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Biografia
aldatuKonrado IV.a Alemaniakoa Andrian jaio zen, Italian, 1228ko apirilaren 25ean. Aita Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa izan zuen eta ama, berriz, Isabelle II.a Jerusalemgoa.
1246ko irailaren 1ean, Isabel Bavariakoarekin ezkondu zen eta, 1252an, seme bat izan zuten, Konradino Hohenstaufengoa (Konrado Gaztea edo Corradino.
Enrique Raspe, Landgrave Turingiakoa edo Gilem Holandakoari (Inozentzio IV.ak eskumikatu ondoren, bere aitaren kontra egin zuten germaniar nobleak ziren hauek) egin zien aurre[1].
1253an Napoli konkistatu ondoren, Siziliako erresuman agintea mantentzearren, Italiara joan beharrean izan zen,
1254an, aitasantuak eskumikatu zuen, baina haren aurka egin aurretik, sukar batzuk hil zuten. 26 urte besterik ez zuen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konrado IV.a Alemaniakoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/11/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.