Alberto V.a Bavariakoa

aristokrata alemaniarra

Alberto V.a Wittelsbachekoa, Zintzoa (alemanieraz, der Grossmutige)(Munich, 1528ko otsailaren 29a - Munich, 1579ko urriaren 24a) Bavariako dukea izan zen 1550etik bere heriotzaraino.

Alberto V.a Bavariakoa
Albrecht V Bayern Jugendbild.jpg
61. Bavariako dukea

1550eko martxoaren 7a - 1579ko urriaren 24a
William IV, Duke of Bavaria (en) Itzuli - William V, Duke of Bavaria (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMunich1528ko otsailaren 29a
Herrialdea Alemania
Talde etnikoaalemaniarra
HeriotzaMunich1579ko urriaren 24a (51 urte)
Hobiratze lekuaMunich Frauenkirche
Familia
AitaWilliam IV, Duke of Bavaria
AmaMarie of Baden-Sponheim
Ezkontidea(k)Archduchess Anna of Austria (en) Itzuli  (1546 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaWittelsbach-eko etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Find a Grave: 23012769 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Alberto V.a Wittelsbachekoa Munichen jaio zen 1528ko otsailaren 29an. Gurasoak Gilen IV.a eta Maria Baden-Sponheimekoa izan ziren eta amaren aldeko aitona-amonak, berriz, Filipe Baden-Sponheimekoa eta Elisabet Palatinadokoa.

Alberto Ingolstadten hezi zuten eta irakasle katolikoak izan zituen.

1547an, Ana Habsburgo-Jagellonekoarekin ezkondu zen, Fernando I.a Habsburgokoa eta Ana Bohemia eta Hungariakoaren alabatako bat.

Alberto kontraerreformaren lider bilakatu zen eta, Wittelsbach etxea eta katolizismoa bat eginak ikusiz, errepresioa ere erabili zuen.

Politikan, ez zuen erabaki asko hartu, bere aholkulariei utzi baitzien lan hori. Georg Stockhammer eta Wiguleus Hundt izan ziren esanguratsuenak, azken hau, batez ere, Passauko ituna edo Augsburgoko bakea bideratu zituena, alegia.

Bere semea zen Ernesto Bavariakoa Koloniako artzapezpiku egiten ahalegindu zen, baina ez zuen emaitza ikusi, azkar hil baitzen -bi mendez izango zuen kargua familiak-. Alberto Munich Frauenkirchen dago ehortzita.

Artean zaletua, bilduma ugari egin zituen eta Municheko Gortearen liburutegia ere bai, XVI. mendeko bavariar kultur zentru garrantzitsuena izango zen gunea.

Seme-alabakAldatu

Ana Habsburgo-Jagellónekoarekin helduarora iritsi ziren 5 seme-alaba eduki zituen:

FamiliaAldatu

Aitona
Alberto IV.a Bavariakoa
Amona
Kunigunda Austriakoa
Aitona
Filipe Baden-Sponheimekoa
Amona
Elisabet Palatinadokoa
Aita
Gilem IV.a Bavariakoa
Ama
Maria Baden-Sponheimekoa
Alberto V.a Bavariakoa

OinordekotzaAldatu


Aurrekoa
Gilem IV.a Bavariakoa
Bavariako dukea
1550-1579
Ondorengoa
Gilem V.a Bavariakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto V.a Bavariakoa