Daniel Tammet

entsegugile, itzultzaile, informatikari, irakasle, savant

Daniel Tammet (Londres, 1979ko urtarrilaren 31 - ) savant autista britainiarra da, matematika eta hizkuntzak ikasteko gaitasun handia duena. Bederatzi senide zituen erdi mailako sendi batean. Haurtzaroan epilepsia, sinestesia eta Asperger sindromea jasan zituen.

Daniel Tammet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Paul Corney
JaiotzaLondres1979ko urtarrilaren 31 (45 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaParis
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaThe Open University (en) Itzuli
Hizkuntzakesperantoa
ingelesa
finlandiera
frantsesa
alemana
lituaniera
gaztelania
errumaniera
islandiera
galesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, esperantista, informatikaria eta poeta
Lan nabarmenak
KidetzaRoyal Society of Arts (en) Itzuli

danieltammet.net eta optimnem.co.uk
IMDB: nm1836761 Facebook: DanielTammetAuthor TED: daniel_tammet Edit the value on Wikidata

Zenbakiak eta koloreak edo sentsazioak nahastea ezaguna da sinestesia kasuetan, baina Tammetek asoziazio horiek egiteko orduan erakusten duen trebezia ezohikoa da. Bere gogamenean, zenbaki bakoitzari forma, kolore, ukipen edo emozio ezberdin bat dagokio. Eragiketa matematikoak paisaia bihurtzen zaizkio inkontzientean eta begirada batean hautematen du zenbakia lehena den ala ez. Zenbaki itsusiak eta ederrak daudela dio eta Pi ederrenetako horietan klasifikatzen du.

Erresuma Batuan ospe handia lortu zuen 2005eko maiatzaren 23an, dokumental batek ezagutzera eman zuenean: The Boy With The Incredible Brain (Garun sinestezineko mutila). Bertan erakusten zuen Pi zenbakiaren hamartarrak esateko gaitasuna edo hizkuntzak epe motzean ikasteko ahalmena. Kim Peek ere ezagutu eta besarkatu zuen. "Egunen batean, ni bezain handia izango zara" esan zion Kimek eta Danielek izugarri estimatu zuen.

Tammet Pi zenbakiaren 22.514 hamartar bost bat ordutan esateko gai da. Europako errekorra dauka honetan. 2004ko martxoaren 14an, Piren egunean, egin zen desafioa Oxfordeko Zientziaren Historia Museoan.

Zientzialarien harridurarako, beste autistak ez bezala, Daniel Tammet egiten duena deskribatzeko gai da. Batzuetan autista batzuk gauza harrigarriak egiteko gai dira, baina ez dakite azaltzen nola lortzen duten hori. Tammetek bai, bere garunean gertatzen dena esplika dezake eta horrek harrigarriagoa bihurtzen du fenomenoa.

Hizkuntzak azkartasun handiz ikas ditzake. 11 hizkuntza hitz egiten ditu: ingelesa, frantsesa, finlandiera, alemana, gaztelania, esperantoa... Britania Handiko Channel Fivek egin behar zuen dokumentalerako islandiera ikasteko proposatu zioten. Erronkari eutsi eta egun gutxitan Islandiako telebistan agertu zen bertako hizkuntzan mintzatuz.

Kanpo estekak aldatu