Ireki menu nagusia

Francesco Tuttavilla Tufo, San German eta Sassoneko dukea, (Napoli, 1604 - Madril, 1679ko urtarrilaren 30a) espainiar monarkiaren alde borrokatu zuen italiar noble eta militarra izan zen.

Francesco Tuttavilla
Duca di San Germano Francisco Tuttavilla.jpg
Bizitza
Jaiotza Napoli1604
Herrialdea Napoliko Erresuma
Heriotza Madril1679ko urtarrilaren  30a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak gudaria eta politikaria
Gradua jeneral

Espainiar armadan karrera egin zuen eta, 1664an, erregeak Nafarroako erregeorde izendatu zuen.

Eduki-taula

Biografia eta ibilbideaAldatu

Francesco Tuttavilla Tufo, San German eta Sassoneko dukea, 1604an jaio zen Napolin. Familia noblea izan zuen eta Ottavio Tuttavilla eta Porzia del Tufo izan zituen guraso. Erresuma hartako familiako feudoen jabe izan zen eta, Espainian, Albalá estatuaren jauna izan zen. Baita Peñausendeko komendadore ere, Santiago Ordenan.

Catalina de Cárdenas eta Colón de Toledo (1625-1707) izan zuen emazte eta, alargun zelarik, Puebla del Maestreko XIV. kondesa izan zen. Izan zituzten seme-alabak, baina ez zuen inork biziraun.

Portugalgo gerraAldatu

Gerra honetan, jeneral izan zen Extremadurako armadan.

Nafarroako erregeordeaAldatu

1664ko apirilaren 21ean, Nafarroako erregeorde izendatu zuten, Astorgako markesaren ordez. Maiatzaren 23an iritsi zen Iruñeara eta hurrengo egunean egin zuen zin karguan.

1667ko azaroaren 15ean, Diego Caballero de Illescasek hartu zuen haren ordea, baina Francescok jarraitu zuen karguan beste 3 hilabetez. Erakunde guztiei agur esan ondoren joan zen Madrilera 1668ko otsailaren hasieran.

Kataluniako erregeordeaAldatu

Sardinia eta Kataluniako erregeorde ere izan zen, Italiako kontseiluko kide eta beste hainbat kargu Filipe IV. aren erreinaldian. Baita estatu-kontseilari Karlos II.arekin ere.


Aurrekoa
Antonio Pedro Sancho Dávila
Nafarroako erregeordea
1664ko apirila-1668ko otsaila
Ondorengoa
Diego Caballero de Illescas


Aurrekoa
Manuel de los Cobos y Luna, Camarasako markesa
Sardiniako erregeordea
1668ko abendua-1673ko urtarrila
Ondorengoa
Fernando Fajardo, Véleko markesa


Aurrekoa
Francisco Fernández de Córdoba, Sessako VIII. dukea
Kataluniako erregeordea
1673ko abuztua-1675eko urria
Ondorengoa
Juan Pacheco Osorio, Cerralboko markesa