George Eliot

Ingelesezko nobelagile, kazetari eta itzultzailea (1819–1880)

George Eliot, jaiotzez Mary Ann Evans (Nuneaton, Warwickshire, Ingalaterra, 1819ko azaroaren 22a - Chelsea, Londres, Ingalaterra, 1880ko abenduaren 22a), ingelesezko nobelagile, kazetari eta itzultzailea izan zen.

George Eliot

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Anne Evans
JaiotzaNuneaton1819ko azaroaren 22a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres1880ko abenduaren 22a (61 urte)
Hobiratze lekuaHighgate Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: nefropatia
Familia
AitaRobert Evans
AmaChristiana Pearson
Ezkontidea(k)John Walter Cross (en) Itzuli  (1880ko maiatzaren 6a -  1880ko abenduaren 22a)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaBedford College
Royal Holloway, University of London (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, itzultzailea, filosofoa, idazlea, poeta, kazetaria, saiakeragilea eta editorea
Lan nabarmenak
InfluentziakHonoré de Balzac eta Charles Christian Hennell (en) Itzuli
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k)George Eliot
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
agnostizismoa

IMDB: nm0253652 Musicbrainz: eb48c08a-1a2f-42a0-ac2c-ff7cf4ef63fa Discogs: 854493 IMSLP: Category:Eliot,_George Find a Grave: 19134 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu
 
George Elioten jaiotetxea

Mary Ann Evans Nuneatonen jaio zen, Warwickshiren (Ingalaterra), 1819ko azaroaren 22an. Gurasoak Robert Evans (1773-1849) eta Christiana Pearson (1788-1836) izan zituen eta bikotearen hirugarren seme-alaba izan zen. Senideak Christiana -Chrissey- (1814-1859), Isaac (1816-1890) eta 1821ean hilabete batzuk iraun zituzten bixki pare bat izan ziren. Aitaren aurreko ezkontza batetik beste bi ere bazituen: Robert (1802-1864) eta Fanny (1805-1882).

Robert Evans Newdigate sendiarentzat ari zen lanean, Arbury Hall Estaten gidari, Warwickshiren. Mary Anne jaio eta gutxira, 1820an, sendia Griff izeneko etxera aldatu zen, Nuneaton eta Bedworth artean. Neska azkarra eta irakurle amorratua, ez zuen ezkontzarako zorte handirik aurreikusten, ez baitzuen bere burua fisikoki dotore kontsideratzen. Hori horrela, aitak ere neskatxaren hezkuntza zaintzea komeni zela erabaki zuen. 5 eta 9 urte bitartean, Chrissey ahizparekin egon zen Latham andereñoaren Attleborougheko eskolan eta 9 eta 13 artean, berriz, Wallington anderearekin, Nuneatonen. 13tik 16ra arteko epean, Miss Franklin eskolan izan zen, Coventryn.

Aitaren lanaren kontsiderazioan, Arbury Halleko liburutegirako sarrera ireki zioten eta honek asko lagundu zuen bere autoikasketan eta ikasitakoaren eduki zabalean.

Ibilbidea

aldatu

Erlijio ebanjelikoan eta arau moral artean hezia izan bazen ere, berehala alde egin zuen hortik eta arrazionalismo intelektualera hurbildu zen, Spinoza edo Feuerbachenganako zaletasunaren ondorio. Stuart Mill eta Herbert Spencer ere bere harreman intelektualen artean zeuden.

George Elioten eleberriek estilo errealista dute eta britainiar probintzia bizitza eta gariako bizitzeko zailtasuna adierazten dute, ezkortasunean murgildurik. Konflikto moraletan egiten du so eta egiaren defentsa aldarrikatzen du.

Gizonezko izena erabili zuen, bere lanak kontsiderazioa izan zezan. Garai hartan oso emakume gutxik argitaratzen zuten bere egiazko izena erabiliz eta George Eliotek idazle erromantikoaren irudiari alde egin nahi zion. Eskandaluari ere ekidin nahi zion, 1854az geroztik, Mary Ann George H. Lewes kazetariarekin baitzebilen harremanetan eta gizon ezkondua baitzen hau. Harreman honek 1878ra arte iraun zuen, George hil zen arte, alegia.

1880an, bikotearen lagun mina zen John W. Cross gaztearekin ezkondu zen.

Bizitza sentimentala eta lehen argitalpenak

aldatu

1851ean ezagutu zuen George Henry Lewes filosofo eta kritikoa eta, 1854rako, elkarrekin bizi ziren. Lewes Agnes Jervisekin ezkonduta zegoen, baina ezkontza irekia izango zutela adostuta zeuden. Bikote honek 3 seme-alaba izan zituen eta, Agnesek beste 4 ume izan zituen Thornton Leigh Huntekin. Lewes izendatu zuten haur hauen aita, baina badirudi ez zela egia eta adulterioan lagundu zuela kontsideratu zuten eta ez zioten dibortziorik eman.

1854ko uztailean, Lewes eta Evansek Weimar eta Berlinera bidaiatu zuten. Evans itzulpenak egiten ari zen garai horretan. Alemaniarako bidaia eztei bidaia izan zen Evans eta Lewesentzako, ezkonduta bezala sentitu baitziren. Marian Evans Lewes esaten zion bere buruari. Harreman "bereziak" ez ziren harritzekoak garaiko gizartean: Charles Bray, John Chapman, Friedrich Engels edo Wilkie Collinsek, denek zituzten ezkontza tipikotik at zeuden harremanak, baina Lewes eta Evansek baino diskrezio gehiago erabili zuten.

Lehen eleberria 1859an argitaratu zuen, Adam Bede, eta arrakasta izan zuen berehalakoan eta jakin mina autorea nor ote zen. Espekuazioak ixiltzearren, Marian Evans Lewesek autorea bera zela argitu zuen eta, horren ondorioz, lehen zale zituen irakurle asko eskandalizatu egin zen. Hala ere, badirudi eskandaluak ospe gehiago emateko balio izan zuela eta fikzioan sakontzeko egonkortasuna ere bai.

1877rako George Eliot erabat onartuta zegoen idazlea zen. Hurrengo eleberria The Mill on the Floss izan zen eta horrela idatzi zuen dedikatorian:

« Nire senar kutunari, George Henry Lewes, ematen diot eskuizkribu hau, elkarrekin daramagun 6. urtean, Holly Lodge, Sur de campo, Wandsworth, eta 1860ko martxoaren 21ean bukatu dudana »

Azken eleberria 1876an argitaratu zuen, Daniel Deronda, eta, ondoren, Lewes eta biak Witleyra, Surreyra, aldatu ziren bizitzera. Tamalez, Lewesen osasuna okerrera zihoan eta, 2 urte geroago, hil egin zen, 1878ko azaroaren 30ean.

Ondorengo 2 urteetan, George Eliot Lewesen azken lanak txukuntzen aritu zen eta gero, John W. Crossekin eskoziarrarekin ezkondu zen.

Azken urteak eta heriotza

aldatu
 
George Elioten hilobia

1880ko maiatzaren 16an, berriro jarri zen Eliot izena denen ahotan, senarra bera baino 20 urte gazteagoa baitzen. Crossek ez zuen egonkortasun handirik gozatzen eta eztei bidaian bertan Veneziako kanalera egin zuen salto balkoitik behera. Bizirik atera zen eta Ingalaterrara itzuli ziren. Bikoteak etxe berria hartu zuen Chelsean, baina berehala hasi ziren Elioten ajeak eta 1880ko abenduaren 22an hil zen, 61 urte zituenean.

Ez zuten Westminster abadian ehortzi, erlijio kristauari uko egin baitzion eta Lewesekin izandako bizitza "irregularra" ez zuten garaikoek ahaztu. Highgate hilerrira eraman zuten, eta George Henry Lewesen ondoan; oso gertu zuen Karl Marxi eskainitako monumentua.

 
George Elioten Adam Bede
 
George Eliot Danial Derondaren lehen edizioa
 
George Elioten Middlemarch

Eleberriak

aldatu

Poesia

aldatu
  • The Spanish Gypsy, 1868
  • Agatha, 1869
  • Armgart, 1871
  • Stradivarius, 1873
  • The Legend of Jubal, 1874
  • Arion, 1874
  • A Minor Prophet, 1874
  • A College Breakfast Party, 1879
  • The Death of Moses, 1879
  • From a London Drawing Room
  • Count That Day Lost
  • I Grant You Ample Leave

Kanpo estekak

aldatu