Jean-Baptiste Rousseau

poeta frantziarra

Jean-Baptiste Rousseau (Paris, 1671ko apirilaren 6a- Brusela, 1741eko martxoaren 17a) olerkari eta antzerkigile frantsesa izan zen.

Jean-Baptiste Rousseau

Bizitza
JaiotzaParis1670eko apirilaren 6a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBrusela1741eko martxoaren 17a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea eta idazlea
KidetzaAcadémie des Inscriptions et Belles-Lettres

Discogs: 2685544 IMSLP: Category:Rousseau,_Jean-Baptiste Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Jean-Baptiste Rousseau Parisen jaio zen 1671ko apirilaren 6an. Aita zapatagile aberats bat zuen eta haurrak heziketa zabala eta zaindua jaso zuen.

Luis XIV.aren erregealdi bukaeran, Pariseko gortean erlijioak garrantzia handia zuenean, hasi zen Jean-Baptiste Rousseau idazten eta, badirudi, Noailleseko mariskalari erakutsi ziola salmo itxurako lehenengo lan haietako bat. Poema asko gustatu zen eta Borgoinako dukea goraipatuko zuten oda erlijiosoak eskatu zizkioten.

Aldi berean eta ezkutuan, tenplarioentzako hainbat epigrama ere egin zituen, hango kide baitzen La Fare markesak eta Chaulieuko abadeak bertan sartzeko bidea egin zutenetik. Deboziorik gabe egiten omen zituen salmoak eta gaiztakeriarik gabe, berriz, epigrama hauek.

Bertsogile trebeari begiratu zion Boileauk eta idazten jarraitzeko animatu zuen. Jean-Baptiste antzezlanetan hasi zen. 1694an, Le Café komedia idatzi zuen eta porrota jasan zuen. 1696an, Le Flatteur etorri zen eta hark ere ez zuen arrakasta handirik lortu. 1697an, berriz, Venus et Adonis opera.

1700ean, komedia batekin saiatu zen, Le Capricieux, baina emaitza ez zen hobea izan. Londresera joan zen orduan, Tallarden laguntzaile eta hantxe hasi zen bere arrakasta.

Café Laurenten hasi ziren bere zoritxarrak, garaian literaturgile eta gaizkileen artean modan zegoen kafetegian. Hainbat bertso lizunen autore izan zen edo egin zuten, behintzat, eta kafetegitik bidali zuten.

Hala ere, 1701ean, Inskripzio eta Letra Ederretako Akademiak hautatu zuen.

1710ean, Frantses Akademiako hautesle izan zen, baina beste kide bat hautatu zuten. Lehiakideen aurkako bertsoak jendearen ahotan zebiltzan barra-barra, autorea Jean-Baptiste zela garbi ez bazegoen ere.

1712an, ia-ia atxilotu zuten, baina erbesteratzea lortu zuen. Suitzan egon zen 3 urtez eta Bruselan gero. Hantxe hilko zen martxoaren 17an, 70 urte zituenean.

Lanak aldatu

Garaikoek Jean-Baptiste Rousseau poeta liriko hoberena zelakoan zeuden, baina XIX. mendean, bere obra ez zuen inork gogoratzen.

Bertsogintza zuzen-zuzena du, harmoniaz betea. Baina sentimendua falta da; zenbaitetan, pentsamendua bera ere bai. Oso poesia dotorea da, baina hotza, eta hori ezkutatzen saiatzen da mitologia eta erretorika erruz erabiliz. Kantatak eta epigramak dira gaur egun bere lanean estimatzen direnak, bere maltzurkeriak horretarako talentua ireki baitzion -ondorengo zoritxarra ekartzearekin batera-.

Lanak:

  • Le Café, comédie en 1 acte, en prose (1694)
  • Jason, opéra en 5 actes, en vers (1696)
  • Le Flatteur, comédie en 5 actes, en prose (1698)
  • Vénus et Adonis, opéra en 5 actes, en vers (1697)
  • Le Capricieux, comédie en 5 actes, en vers (1700)
  • La Noce de village, mascarade (1700)
  • La Ceinture magique, comédie en 1 acte, en prose (1702)
  • Œuvres (1712)
  • Œuvres , 2 vol. (1723)
  • L'Hypocondre, comédie non représentée
  • La Dupe de lui-même, comédie non représentée
  • La Mandragore, comédie non représentée
  • Les Aïeux chimériques, comedia no representada
  • Lettres sur différents sujets de littérature (1750)

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

  • BnF. Ms. n.a.f. 23808. Mélanges historiques, littéraires et bibliographiques . Fos 112 r°-136 v° : Vie de Rousseau (le texte est à attribuer à Voltaire).
  • GRUBBS (Henry-A.), Jean-Baptiste Rousseau, His life and works , Princeton University Press, 1941.
  • SCANNO (Teresa di), Jean-Baptiste Rousseau, Cantates , Fasano, Schena-Nizet, 1984.
  • DOLE (Pierre), Jean-Baptiste Morin et la genèse de la cantate française , Mémoire de maîtrise, Paris-IV Sorbonne, 1989.
  • Ed. BENOIT (Marcelle), Dictionnaire de la musique en France aux XVIIe et XVIIIe siècles , Paris, Fayard, 1992. Article : Rouillé du Coudray (Hilaire) de Manuel COUVREUR.
  • DORIVAL (Jérôme), La cantate française au XVIIIe siècle , Paris, PUF, Coll. Que sais-je ?, 1999.
  • TURELLIER (François), Jean-Baptiste Morin, compositeur français (1677-1745) , Thèse inédite, Université de Paris-IV Sorbonne, 1999, 3 vol.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Baptiste Rousseau