Anastasio IV.a
Anastasio IV.a[1] (Erroma, 1073 inguru - † ibidem., 1154ko abenduaren 3a) Eliza Katolikoaren 168. aita santua izan zen 1153 eta 1155 urteen bitartean.
Anastasio IV.a | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
1153ko uztailaren 16a - 1154ko abenduaren 3a ← Eugenio III.a - Adrian IV.a →
1139 - 1153 ← Guillaume (en) ![]() ![]()
1127ko abenduaren 1a - 1153ko uztailaren 8a Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Sabina (en) ![]() | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Corrado della Suburra | ||||||
Jaiotza | Erroma, c. 1073 | ||||||
Heriotza | Erroma, 1154ko abenduaren 3a ( urte) | ||||||
Hobiratze lekua | San Joan Laterangoa | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea | ||||||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Hasierako urteak ez daude garbi; Avignongo Saint-Rufeko agustindar mojeen monastegiko abade izan zen agian, edo klero sekularreko kide. 1121az geroztik, behintzat, San Pastorreko kardinal presbitero gisa aitatzen dute eta, 1126an, agian osaba Honorio II.ak Santa Sabinako kardinal apezpiku egin zuen. Horrela hartu zuen parte 1130eko konklabean eta Anakleto II.a antipapa izan zenaren aurka egin zuen gogor, Inozentzio II.aren aldeko izan baitzen. Inozentzio II.ak Frantzian erbesteratu behar izan zuenean, Conrado di Suburra bikario izan zuen Erroman. Postu horretan segitu zuen Zelestino II.a, Luzio II.a eta Eugenio III.a aita santuen garaian ere.
Aita santu egin zuten 1153ko uztailaren 12an eta, bere agintaldi motz hartan, Nicolas Breakspeare izan zuen aholkulari, gero Adrian IV.a aita santua izan zena.
Agriparen Panteoiaren berrezarpena agindu zuen, San Joan Jerusalemgoko Maltako Ordenari probilegioak eman zizkion. Izendapen episkopalek sortzen zituzten ika-mikak amaitu zituen eta aurreko haserreak ere konpondu, Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin Magdeburgoko apezpiku izendatzeagatik, baita Zistertarek Yorkeko diozesiaren inguruan zituztenak ere.
Malakias Armaghekoaren profezietan Abbas suburranus deitu zitzaion, (Suburrako abadea)
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anastasio IV.a |