Aleksandr Kerenski

politikari errusiarra

Aleksandr Fiodorovitx Kerenski, errusieraz Алекса́ндр Фёдорович Ке́ренский, (Simbirsk, 1881eko maiatzaren 4a[1] - New York, 1970eko ekainaren 11) politikari sozialdemokrata, abokatu eta errusiar iraultzaile nagusietako bat izan zen, tsarrari boterea kendu zitzaion garaian.

Aleksandr Kerenski


Errusiako lehen ministro

1917ko uztailaren 21a - 1917ko azaroaren 7a
Georgi Lvov - Vladimir Lenin
Member of the State Duma of the Russian Empire (en) Itzuli


1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
JaiotzaUlianovsk1881eko apirilaren 22a (juliotar egutegia)
HerrialdeaErrusiako errepublika
 Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaNew York1970eko ekainaren 11 (89 urte)
Hobiratze lekuaPutney Vale Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaFedor Kerensky
Ezkontidea(k)Olga Kerensky (en) Itzuli  1939)
Lydia Tritton (en) Itzuli  (1939 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Law, Saint Petersburg State University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta iraultzailea
Lantokia(k)San Petersburgo
Enplegatzailea(k)Stanford Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Alderdi politikoa Alderdi Sozialista Iraultzailea
Trudoviks (en) Itzuli

IMDB: nm0449292 Find a Grave: 6532415 Edit the value on Wikidata

Otsaileko Iraultzaren ondoren, lehen ministro izan zen (bigarrena) eta Korniloven estatu kolpea eragotzi zuen. Ez, ordea, Urriko Iraultza eta agintea boltxebiken esku geratu zen.

Lehenengo urteak

aldatu

Kerenski, Lenin bezalaxe, Simbirsk hirian sortu zen (egun, Uljanovsk izena du). Aita, Fiodor, eskolako zuzendaria zen eta Vladimir Uljanoven irakasle izan zen Kazan unibertsitatean.

Kerenskik zuzendaritza ikasi zuen San Petersburgoko unibertsitatean. Hizlari aparta, berehala izan zen Nikolas II.aren aurkako oposizio sozialistaren lider.

Otsaileko Iraultza

aldatu

1917an, Otsaileko Iraultza hasi zenean, Kerenski Petrogradoko sobietaren zuzendaritzan zegoen. Behin-behineko gobernua eratu zenean, Justizia ministroa izan zen eta Gerra Ministerioa hartu zuen geroago, uztailean lehen ministro izatera iritsiz.

Nikolas II.a eta haren familia ezagutu zituen. Abdikatu eta gero, preso zeuden eta badirudi Kerenskik estimu handian hartu zituela: atzerriratzeko tramite sekretuak egin zituen. Siberiara bidali zituen, haien hilketa saihestu nahian, baina sobietak horren guztiaren berri izan zuenean, tsarrarekiko harremana zaindu behar izan zuen.

Korniloven udako estatu kolpearen ondoren, Errusia neka-neka eginda zegoen eta bakearen premia erabatekoa zen. Horixe zen Leninek eta haren alderdi boltxebikeak agintzen zutena: "Bakea, lurra eta ogia". Errusiar Zurien buru, Kerenski boltxebikeen aurka zegoen eta monarkia berrezarri nahi zutenen aurka ere bai.

Desertzioak zirela-eta, armada hondoratzen ari bazen ere, Kerenskik aurrez hartutako konpromisoak bete nahi izan zituen. Gerra uzteak galera handiak ekarriko zizkiolako segitu zuen borrokan, baina horrek ospe txarra ekarri zion.

Urriko Iraultza

aldatu

Korniloven estatu kolpea gertatu zenean, Kerenskik armak banatu zituen Petrogradoko langileen artean, baina langile horiek boltxebikeen alderdira igaro ziren gero. Urriaren 25ean (azaroaren 7a, Gregoriar Egutegian) boltxebikeak agintearen jabe egin ziren.

Kerenskik Pskovera alde egitea lortu zuen eta saiatu zen berriro boterera itzultzen, baina ez zuen lortu. Berriro lortu zuen alde egitea eta Frantziara iritsi zen.

Erbestea

aldatu

Kerenski Parisen bizi zen 1940 arte eta, alemanak Frantzian sartu zirenean, AEBetara alde egin zuen betiko. Hitlerrek SESB inbaditu zuenean, badirudi bere laguntza eskaini ziola Stalini, baina ez zuen erantzunik jaso.

New Yorken instalatu zen eta Stanford Unibertsitatean eman zituen eskolak. Erruz idatzi zuen eta irratian ere aritu zen Errusiako historia eta politikaren inguruan.

1970an hil zen New Yorken. Bertako Errusiar Eliza Ortodoxoak ez zion hileta berezirik egin nahi izan, Errusia komunismoaren eskuetan erori izanaren errudun nagusietako bat izatea leporatuta. Serbiako beste eliza ortodoxo batek ere ukatu egin zionez, gorpua Londreseraino eraman behar izan zuten eta hilerri akonfesional batean ehortzi.

Erreferentziak

aldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Kerenski