John Jacob Astor
John Jacob Astor, jaiotzez Johann Jakob Astor (Walldorf, Renaniar Palatinatua, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1763ko uztailaren 17a - New York (AEB), 1848ko martxoaren 29a) AEBetako lehen milioiduna izan zen.
John Jacob Astor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johann Jakob Astor |
Jaiotza | Walldorf, 1763ko uztailaren 17a |
Herrialdea | Palatinatua Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Manhattan, 1848ko martxoaren 29a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Trinity Church Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Johann Jakob Astor |
Ama | Maria Magdalena |
Ezkontidea(k) | Sarah Todd (en) (1785eko iraila - |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Astor family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta tratularia |
Biografia
aldatuJohann Jakob Astor (Walldorfen jaio zen, Alemanian, 1763ko uztailaren 17an. Gurasoak Johann Jacob Astor harakina eta Maria Magdalena Vorfelder izan zituen eta 3 senide zaharragoak hauek ziren: George (1752-1813), Henry (1754-1833) eta Melchior (1759-?). Aitarekin hasi zen esnekiak saltzen eta, 16 urte zituenean, Londresera joan zen bere anaia zaharrenarekin, musika instrumentuen fabrikazioan aritu zirelarik.
17 urte zituen AEBetara emigratu zuenean eta, handik 6 urtera, New Yorken jarri zuen larruzko produktuak saltzen ziren denda bat. AEBetako lehen trusta sortu zuen eta larruaren edo opioaren esparruan egin zuen diru, Oregon eta Asiaren arteko merkataritzan.
1784ko martxoan iritsi zen AEBetara, independentzia lortu eta berehala. Henry anaia New Yorkera iritsia zen eta harategia jarrita zuen, jada. Hasiera batean, anaiari lagunduko zion, baina, hamarkada bukaerarako larruak salerosten hasita zegoen amerikar natiboekin eta New Yorken denda eraikitzeko aukera izan zuen. Aldi berean, beste anaiaren instrumentu musikalen salmentan ere lagundu zuen New Yorken.
Negozioen dibertsifikazioaren eredu, Henry zaldi karrera zalea zen eta Messenger izeneko zaldia erosi zuen. 1788an Ingalaterratik Ameriketara ekarritako zaldi hura gaurko AEBetako Standardbred zaldien aita izango zen.
1785eko irailaren 19an, Astor Adam Todd eta Sarah Cox inmigrante eskoziarren alaba zen Sarah Toddekin (1761-1834) ezkondu zen. Neskak ez zuen dote handirik ekarri, baina izugarrizko abilezia zuen negozioetarako.
1800rako larruaren merkataritzan lider zen eta American Fur Company sortu zuen.
1800rako, lider zen, jada, larruaren merkataritzan eta American Fur Company sortu zuen. 1811n, Espainiak Oregon berea zela aldarrikatzen zuen unean, Columbia ibaiaren ezkerreko arroan, Astor gotorlekua ezarri zuen, gero Astoria hiria bilakatuko zena.
1800 eta 1817 artean, larru merkataritza kontrolatu zuen Txinako hainbat gunetan eta, 1820ko hamarkadan, 1834an bere jabetzak saldu zituen arte, Misisipi eta Misuri ibaien haranetan ere bai.
Opioaren kontrabandoan ere sartu zen eta bere American Fur Companyk 10 tona opio erosi zituen Turkian gero Guangdongen saltzeko. Gerora, negozio hau utzi egingo zuen, Ingalaterraren monopolioa baitzen.
1817an, AEBk lege protekzionistak aldarrikatu zituen bertako kometzioa babestuz eta hori oso ondo etorri zitzaion Astorri.
Astor sendiaren aberastasuna
aldatu1830eko hamarkadan, Astorren begi zorrotzak New Yorken aurreikusi zuen etorkizunerako negozio aukera. American Fur Company eta gainontzeko enpresetatik erretiratu eta Manhattanen hasi zen eraikuntzak erosten.New Yorkeko higiezinetan inbertitu zuen bere dirua eta negozio hau Astor sendiaren aberastasunaren iturri nagusia izango zen.
Heriotza eta ondorengoak
aldatu1848ko martxoaren 29an, AEBetako diru gehien zuen pertsona hil zen, 20 bat milioi dolarreko ondarea utzi zuelarik.
Testamentuan, 400.000 dolar izendatu zituen New Yorkeko Liburutegi Publikoa eraikitzeko eta 50.000 dolar umezurztegi bat egiteko Walldorf jaioterrian, Alemanian.
Bere aberastasunaren gehiengoa bere bigarren semearen eskuetara joan zen, William Backhouse Astor, Sr., seme zaharrena, John Jacob Astor, Jr., ez baitzen buruz oso-osoa. Bizitza guztian zaindua izateko nahikoa diru utzi zuen honentzat ere.
Manhattango Trinity Church hilerrian eman zioten lur.
William Backhouse Astor (1792–1875) semeak izugarri haziko zuen familiaren higiezinen inperioa, 700 bat almazen eta etxebizitza berri eraikiko zituelarik.
John Jacob Astor IV.a, John Jacoben birbilobetako bat, Titanicen hil ziren aberats gutxi haietako bat izan zen[1][2].