Francisco Asenjo Barbieri
Francisco Asenjo Barbieri (Madril, 1823ko abuztuaren 3an - 1894ko otsailaren 19an) konpositore eta musikologo espainiarra izan zen, Zartzuela autore esanguratsua.
Francisco Asenjo Barbieri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1823ko abuztuaren 3a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1894ko otsailaren 17a (70 urte) |
Hobiratze lekua | San Isidroko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikologoa, orkestra zuzendaria, musikaren teorikoa, musika-historialaria eta jatetxe-jabea |
Lantokia(k) | Madril |
Kidetza | Real Academia Española San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Izengoitia(k) | José Ibero Canfranc, José Ibero Ribas y Canfranc eta Uno de tantos |
Genero artistikoa | opera zarzuela |
Biografia
aldatuFrancisco Asenjo Barbieri Madrilen jaio zen, Sordo kalean, 1823ko abuztuaren 3an eta San Sebastian elizan eman zioten bataioa. Aita José Asenjo izan zuen eta ama, berriz, Petra Barbieri. Umezurtz geratu zen eta amaren aldeko aitona izan zen ilobaren hezkuntzaren ardura hartu zuena. Aitona dantzaria izandakoa zen, dantza zuzendari eta konpositorea eta, honen eraginez, mutikoa Santa Cruz de la Zarza (Toledo) komentu trinitarioan sartu zuten, latina, erretorika eta poetika ikasi zituelarik[1].
1837an medikuntza ikasten hasi zen, baina bide hori utzi eta ingeniaritza, fisika eta kimika, marrazketa, frantsesa eta arkitektura hartu zituen gero. Aitonarekin bizi zen oraindik eta solfeo ikasketei ere ekin zien, Rossini, Bellini eta Donizettiren errepertorioa buruz zekizkielarik.
1837an, musika ikasketa ofizialak ere hasi zituen Musika Kontserbatorioan eta Ramón Broca izan zuen klarinete irakasle, Pedro Albéniz pianokoa eta kantua ikasi zuen Baltasar Saldonirekin[1].
1840an, berriz, konposizioa ikasi zuen Carnicerekin.
Aita hil zenean, ama bigarrenez ezkondu zen, oraingo honetan, Luciano Martínez konpositorearekin eta Lucenara joan zen bizitzera, Barbieri Madrilen geratzen zen bitartean. Mutilak klarinetea edo pianoa jo ohi zuen, bizitza irabazteko[2].
Ibilbidea
aldatuZartzuelen aita eta hizkuntza musikalaren aitzindari, benetan espainiarra den antzerki musikal baten sortzaile kantsideratzen dute.
Barbierik 60 bat zartzuela konposatu zituen: Jugar con fuego (1851), Los diamantes de la corona (1854), Pan y toros (1864), El barberillo de Lavapiés (1874)...
Klarinete izan zen Milizia Nazionalaren bandan eta italiar opera konpainia batekin elkartu zen, Il Buontempone opera idatzi zuelarik, baina porrot ekonomikoak ez zion estreinatzen utzi.
Kritiko lanetan ere ibili zen eta Real Palacio antzokiko oroitarazlea ere izan zen.
Musika aldizkari bat sortu zuen, La España musical, eta hortxe piztu zen bere interesa jaioberri zen musikologia zientzian. Bera izango zen, Felipe Pedrellekin batera, Espainian izango zen lehen ordezkaria.
1840ko hamarkadan modan jarri zen opera nazionalaren gaineko polemiketan parte hartu zuen eta gazteleraz eginiko antzerki musikal ekimemetara batu zen, Zartzuelaren berpizkunde itzela ekarriko zutenak. Gaztambide, Ynzenga, Hernando eta Oudrid sortu ziren, generoa kontsolidatuta geratu zelarik. Geroago, Emilio Arrieta etorriko zen taldera eta denen artean sortuko zuten Madrilgo Jovellanos kaleko Zartzuela Antzokia (1856ko urrian).
Antzerkiari eman zizkion urte hauetan, 70 zartzuela baino gehiago idatzi zituen. Hauek dira nabarmenenak: Gloria y Peluca (1850), Jugar con fuego (1851), Todos son raptos (1851), El marqués de Caravaca (1853), Los diamantes de la corona (1854), El sargento Federico (Gaztanbiderekin batera, 1855), Mis dos mujeres (1855), El diablo en el poder (1856), Un tesoro escondido (1861), Pan y toros (1864), El barberillo de Lavapiés (1874) eta El señor Luis el tumbón (1891).
Barbierik beste musika genero batzuk ere landu zituen: 1884an, musika jarri zion Visça la pau ereserkiari, Apel-Les Mestres poeta kataluniarraren testua erabiliz eta Versa est Luctum motetea.
Artikulu ugari idatzi zuen eta agiri musikalen artxibo esanguratsu bat ere bildu zuen, hurrengo urteetan Sociedad de Autoresek argitaratuko zituenak. Luis Carmena eta Millanen opera italiarraren kronikaren sarrera ere idatzi zuen, italiar generoaren oinarriak Madrilera zabalduz (1878).
Urtea | Lana | Mota | Libretista |
---|---|---|---|
1850 | Gloria y peluca | Zartzuela (1 acto) | José de la Villa del Valle |
1850 | Tramoya | Zartzuela (1 acto) | José Olona |
1850 | Escenas en Chamberí (Joaquín Gaztambide, Rafael Hernando y Palomar eta Cristóbal Oudridekin elkarlanean) | Zartzuela (1 acto) | José Olona |
1850 | La picaresca (Gaztambiderekin elkarlanean) | Zarzuela (2 actos) | Carlos García Doncel eta Eduardo Asquerino |
1851 | Jugar con fuego | Zartzuela (3 actos) | Ventura de la Vega |
1851 | Por seguir a una mujer viaje. (Gaztambide eta Hernandorekin elkarlanean) | Zartzuela (4 eszena) | José Olona |
1852 | El Manzanares | Zartzuela (1 acto) | Mariano Pina y Bohigas |
1852 | Gracias a Dios que está puesta la mesa!. | Zartzuela (1 acto) | José Olona |
1853 | El marqués de Caravaca | Zartzuela (2 actos) | Ventura de la Vega |
1853 | Don Simplicio Bodadilla (Gaztambide, Hernando eta José Inzengarekin elkarlanean) | Zarzuela (3 actos) | Manuel Tamayo y Baus eta Victorino Tamayo y Baus |
1853 | Galanteos en Venecia | Zartzuela (3 actos) | José Olona |
1854 | Aventura de un cantante | Zartzuela (1 acto) | José María Gutiérrez de Alba |
1854 | Los diamantes de la corona | Zartzuela (3 actos) | Francisco Camprodón según Eugène Scribe |
1855 | Mis dos mujeres | Zartzuela (3 actos) | Luis Olona |
1855 | Los dos ciegos | Zartzuela (1 acto) | Luis Olona |
1855 | El sargento Federico (Gaztambiderekin elkarlanean]) | Zartzuela (4 actos) | José Olona |
1855 | El vizconde | Zartzuela (1 acto) | Francisco Camprodón |
1856 | El diablo en el poder | Zartzuela (3 actos) | Francisco Camprodón |
1857 | El relámpago | Zartzuela (3 actos) | Francisco Camprodón |
1857 | Jugar con fuego | Zartzuela (3 actos) | Ventura de la Vega |
1857 | El sargento Federico (Gaztambiderekin elkarlanean]) | Zartzuela (4 actos) | Luis Olona |
1858 | Amar sin conocer (Gaztambiderekin elkarlanean]) | Zartzuela (3 actos) | José Olona |
1858 | Un caballero particular | Zartzuela (1 acto) | Carlos Frontaura |
1858 | Por conquista | Zartzuela (1 acto) | Francisco Camprodón |
1859 | El robo de las sabinas | Zartzuela (2 actos) | Antonio García Gutiérrez |
1859 | Entre mi mujer y el negro | Zartzuela (2 actos) | Luis Olona |
1859 | El niño | Zartzuela (1 acto) | Mariano Pina Domínguez |
1861 | Un tesoro escondido | Zartzuela (3 actos) | Ventura de la Vega |
1862 | El secreto de una dama | Zartzuela (3 actos) | Luis Rivera |
1863 | Dos pichones del Turia | Zartzuela (1 acto) | Rafael María Liern |
1864 | Pan y toros | Zartzuela (3 actos) | José Picón |
1866 | Gibraltar en 1890 | Zartzuela (1 acto) | José Picón |
1867 | Un tesoro escondido | Zartzuela (3 actos) | Ventura de la Vega |
1868 | El pan de la boda | Zartzuela (2 actos) | Francisco Camprodón |
1869 | Le trésor caché | Zartzuela (3 actos) | Ventura de la Vega |
1870 | Robinsón | Zartzuela (3 actos) | Rafael García Santisteban |
1871 | Los holgazanes | Zartzuela (3 actos) | José Picón |
1871 | Don Pacífico (edo «El dómine irresoluto») | Zartzuela (1 acto) | Antonio María Segovia |
1871 | El hombres es débil | Zartzuela (1 acto) | Mariano Pina Domínguez |
1872 | Sueños de oro | Zartzuela (3 actos) | Luis Mariano de Larra |
1873 | Los comediantes de antaño | Zartzuela (3 actos) | Mariano Pina y Bohigas |
1873 | El matrimonio interrumpido | Zartzuela (1 acto) | Miguel Pastorfido |
1874 | El Barberillo de Lavapiés | Zartzuela (3 actos) | Luis Mariano de Larra |
1874 | El domador de fieras | Zartzuela (1 acto) | Ramos Carrión y Campo-Arana |
1875 | La vuelta al mundo. | Zartzuela (3 actos) | Luis Mariano de Larra |
1876 | Chorizos y polacos | Zartzuela (3 actos) | Luis Mariano de Larra |
1876 | La confitera | Zartzuela (1 acto) | Mariano Pina y Bohiga |
1876 | Juan de Urbina | Zartzuela (3 actos) | Luis Mariano de Larra |
1877 | Artistas para La Habana | Zartzuela (1 acto) | Rafael Maria Liern eta Augusto E. Mandan y García |
1877 | Los carboneros | Zartzuela (1 acto) | Mariano Pina y Bohigas |
1878 | El triste Chactas | Zartzuela (1 acto) | Pedro María Barrera |
1879 | Los chichones | Zartzuela (1 acto) | Mariano Pina y Bohigas |
1880 | ¡A Sevilla por todo! | Zartzuela (2 actos) | Javier de Burgos |
1881 | Anda, valiente | zartzuela | Mariano Pina Bohigas |
1883 | Sobre el canto de Ultreja | Zartzuela (1 acto) | Flores Laguna |
1884 | De Getafe al paraíso (o «La familia del tío Maroma») | Sainete Lírico (2 actos) | Ricardo de la Vega |
1884 | Hoy sale hoy ...! (Federico Chuecarekin elkarlanean) | Zartzuela (1 acto) | Tomas Luceño eta Javier de Burgos |
1884 | Los fusileros | Zartzuela (3 actos) | Mariano Pina Domínguez |
1885 | Novillos en polvoranca (o «Las hijas de Paco Ternero») | Zartzuela (1 acto) | Ricardo de la Vega |
1891 | El señor Luis el Tumbón (o «Despacho de huevos frescos») | Zartzuela (1 acto) | Ricardo de la Vega |
- | La vuelta al mundo | Zartzuela (4 actos) | Luis Mariano de Larra |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Asenjo Barbieri |