Lev Isaakovich Xestoverrusieraz Лев Исаа́кович Шесто́в—, jaiotza izenaz Yehuda Leyb Schwarzmann —errusieraz Иегуда Лейб Шварцман (Kiev, Ukraina, Errusiar Inperioa, 1866ko otsailaren 12agreg./urtarrilaren 31jul. - Paris, Frantzia, 1938ko azaroaren 19a) errusierazko idazlea eta filosofoa izan zen. Kristau existentzialismoaren aitzindarietako bat izan zen. Tolstoi, Dostoievski, Nietzsche, Pascal eta Kierkegaard filosofoek eragin handia izan zuten haren pentsamoldean.

Lev Xestov

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakИегуда Лейб Шварцман, Ієгуда Лейб Шварцман
JaiotzaKiev1866ko urtarrilaren 24a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Suitza
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Frantzia
HeriotzaParis1938ko azaroaren 19a (72 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de l'avenue Pierre-Grenier (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Ubiertsitate Inperiala
Imperial University of St. Vladimir (en) Itzuli
Hezkuntza-mailauniversity candidate (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta literatura historialaria
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakFriedrich Nietzsche, Søren Kierkegaard, Fiodor Dostoievski, Lev Tolstoi, Mikhail Lermontov, Anton Txekhov, William Shakespeare, Baruch Spinoza, Heinrich Heine, Martin Luther, Blaise Pascal eta Plotino
MugimenduaChristian existentialism (en) Itzuli
Mendebaldeko filosofia

Bizitza aldatu

Lev Isaakovich Xestov (Лев Исаа́кович Шесто́в) Kieven jaio zen, Errusiar inperioa, 1866ko otsailaren 12an. Aita Isaak merkatari judua zen, sinagogara joan ohi zen sionista, baina ingurukoek librepentsalaria kontsideratzen zuten[1].

Xestov gaztea berehala erakarri zuten ideia erradikalek eta politika ekintzetan sartu zen Kieven. Moskun jarraitu zituen ikasketak eta 1884an graduatu zen han. Ideia politikoak medio, Kieveko unibertsitatera joan beharrean izan zen eta 1889an graduatu zen han, baina lan arloko legediari buruz egin zuen tesia ez zioten argitaratzeko onartu. Ziurrenik marxismoan erreparatu zuen Xestovek, baina anarkismorantz egin zuen gero.

Armadan egon zen bolada batean eta Moskun abokatu baten laguntzaile gero, baina aitaren negozioek etxera ekarri zuten, 1890ean Kieven zelarik. Garai horretarako ekonomia eta politikatik literatura eta filosofiarantz aldatuta zituen zaletasunak[1].

1895ean, bai fisikoki eta baita mentalki ere, krisi larria jasan zuen Xestovek. Aita gogor hark eta honek sekula onartuko ez zuen ezkontzak zerikusi handia izan zuen egoera honetan. Osasuna berreskuratu nahian, 1896ko udaberrian, Xestovek Europara bidaiatu zuen.

Hurrengo urte hasieran, Anna Berezovskaia ezagutu zuen Erroman, medikuntza ikasten ari zen errusiar ikaslea. Sendatzen lagundu zion eta berarekin ezkondu zen geroago. Bikoteak 2 alaba izan zituen: Tatiana (1897) eta Nathalie (1900). Xestovek ez zion sekula ezkontza honen berri eman aitari eta, 1910eko erdialdera arte, Errusian bizi izan zen.

1910etik 1914ra arte, Xestov eta sendia Coppeten (Suitza) bizi izan ziren eta, 1914ko irailetik 1918ko uztailera arte, berriz, Moskun. Handik Kieverea joan ziren eta alemaniarren, boltxebikeen eta ukraniar nazionalisten arteko borrokak bizi behar izan zituzten. Xestov kritiko agertu zen boltxebikeekiko[1] eta 1920ko hasieran, Parisa emigratu zuten berak eta bere familiak.

Parisen hil zen, Frantzian, 1938ko azaroaren 19an.

Garrantzia aldatu

Errusiako existentzialismoaren ikono kontsideratu da Xestov. Friedrich Nietzschen eragina jasan zuen anarkismoari dagokionez, baina baita Søren Kierkegaarden erlijio ideiena ere. Mendebaldeko filosofiaren historian ikertu zuen, fedea eta arrazoiaren arteko aurkatotasunak, eta lehenengoari garrantzi gehiago eman zion gizakiaren arazoak konpontzeko unean.

Bere planteamenduak arrazionalismoari kritika egiten dio, bai sekularrari eta baita erlijiosoari ere. Bere ustez, arrazoia eta jakintza harro daude eta Xestoven existentzialismoa espiritualagoa da antropozentrikoa eta subjektiboa baino gehiago.

Xestov, 1920 inguruan, Frantziara etorri bezain pronto, debate filosofikoaren erdian kokatu zen, europar filosofo garrantzitsuenekin elkarrizketak izan zituen: Edmund Husserl, Martin Buber (Hitlerri buruz eztabaida egin zuen honekin), Karl Jaspers (Nietzscheren inguruan izan zuen polemika honekin) edo Martin Heidegger, 1928an Husserlen etxean ezagutzeko aukera izan zuen filosofoa; Husserl eta Xestoven medioz iritsi zen filosofo hori Sorbonara eta horrela sartuko da Frantzian. Husserlen iritziz, Xestovek Kierkegaard eta Heidegger irakurri behar zituen, haien jarraitzaile besterik ez baitzen bera. Xestoven ikasle izan zen Benjamin Fondanen Rencontres avec Léon Chestov liburuan argitzen dira horrelako kontuak.

XX. mendeko hainbat pentsalarik Xestoven eragina jaso zuen, hala nola Albert Camus edo Emil Cioranek. Azken honen hitzak:

« ...Xestovek garrantzi handia izan du nire bizitzan. Hark pentsatu bezala, benetako arazoek filosofoei ihes egiten die...[2] »

Filosofo honek kritika literarioa ere burutu zuen eta ikerketa sakonak egin zizkien bizitza guztian zehar Fedor Dostoievski, Nietzsche, Kierkegaard, Blaise Pascal, Descartes edo Spinozaren lanei[2].

Haren arteari buruzko gogoetetako ezpal bat bertutearena da. Xestoven aburuz:

« ...Birtuoso bat izateko, artistak, norberaren ofizioan maisu denak, aingeruaren edo astoaren pazientziarekin hamarnaka, ehunka, milaka bider saiatu behar ditu metodo ezberdinak bere pentsamenduak eta animoaren egoerak adierazteko, eta ez da xuhurtu behar ez lana, ez denbora, ezta osasuna ere. Dena bigarren maila batean geratu behar da; lehenengo planoa arteari dagokiolako....[3] »

Hala, birtuoso izatera heltzen diren musikariek, adibidez, «egunez arima» musika ikasten uzten dute «gauez ongi jotzeko. Hori da ohikoa. Lan higuingarria, gogaikarria eta haserregarria jeinuaren garapenerako ezinbesteko baldintza da. Horregatik, ziurrenik, jendeak gutxitan lortzen ditu gauzak. Jeinuak bere baitako astoa landu behar du, eta kondizio hori hain da umiliagarria, pertsonak muturreko egoeretan soilik onartzen du. Gehiengoak nahiago du erdipurdikotasunaren eta jeinuaren arteko puntua: talentuarena»[3].


Lanak aldatu

Obra nagusiak hauek ditu:

  • Ongia Tolstoi eta Nietzscherengan (1900)
  • Dostoievski eta Nietzsche (1903)
  • Tragediaren filosofia (1927)
  • Kierkegaard eta filosofia existentziala (1936)
  • Atenas eta Jerusalem (1938).

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lev Xestov