Nazioarteko Brigadak
Brigadas Internacionales
armarria
Aktiboa 1936ko urritik 1938ko urrira
Estatua Espainia Espainiako II. Errepublika
Indar Armatua Errepublikako Herri Armada
Tamaina 59.380 pertsona
Egoitza Albacete (Gaztela-Mantxa)
Komandantea
1936-39 André Marty
Ikuskari orokorra
Ikurrak
Estandartea
Identifikazio-entseina
Guduak
Espainiako Gerra Zibila

Nazioarteko Brigadak Espainiako Gerra Zibilean Espainiako Bigarren Errepublikaren alde borrokatu ziren boluntario atzerritarrak izan ziren. 54 herrialdetatik bertaratu ziren eta 1936ko hauteskundeetan sortu zen gobernuaren aurka egin zuten estatu kolpearen aldekoei aurre egin zieten.

Lincoln brigadak eta Andreu Castells historialariak AEBetan egindako ikerketen arabera, 59.380 brigadista atzerritarrek hartu zuten parte, eta horietatik 15.000 baino gehiago hil ziren. Gehienak frantsesak ziren, Paris ingurukoa batez ere, ia 10.000 gizon joan baitziren handik. Borokalari gehienak ez ziren soldaduak, III. Internazionaleko alderdiek edo I. Mundu Gerrako beteranoak baizik.

Ofizialki 1936ko urriaren 22an eratu baziren ere, Madrilgo Unibertsitate Hiriaren ingurukoa izan zen brigadek esku hartu zuteneko lehen gatazka. Garrantzizko gudu guztietan hartu zuten parte: Guadalajara, Brunete, Belchite, Teruel, Ebro.

Gerora sozialismoaren eta komunismoaren politikaren inguruan nabarmendu diren asko haietarikoak izan ziren: André Marty, Josip Broz (Tito), Luigi Longo, Pietro Nenni, Walter Ulbricht eta abar.

Llanoseko aerodromoan hartu zuten koartela, Albaceten, eta 1938ko irailaren 23an erretiratu zituzten, Espainiako Guduan Ez Parte Hartzearen aldeko Batzordeak hala erabakirik.

Historia aldatu

Aurrekariak aldatu

Askok horrela uste badute ere, Nazioarteko Brigadak ez ziren atzerritik Errepublikaren alde Espainian borroka egitera joan ziren lehen boluntarioak. 1936ko urria baino lehenago, bazen penintsulan hainbat atzerritar soldadu, altxamendua izan zenetik borrokan. Horietako batzuk 1936ko uztailaren 18a baino lehenagotik bizi ziren Espainian eta, gehienbat, lurralde faxistetatik zetozen, euren militantzia progresista, sozialista, komunista edo anarkisten ondorioz. Hori dela eta, lehen boluntarioak Alemaniakoak eta Italiakoak ziren. Estatu-kolpea gertatu aurretik, Espainian bizi zen pertsonaia famatuetako bat André Malraux eleberrigilea izan zen.

Aurrekoez gain, uztailaren 18tik aurrera, atzerritik indar gehiago joan zen Espainiara eta talde errepublikazalean sartu, Fronte Popularraren aldeko ideia politikoak zeuzkatelako. Nazioarteko Brigadetan parte hartu zutenen kopurua ematea zail bada, are ere zailagoa da 1936ko urria baino lehenago bertaratutakoen kopurua ematea, ez baitago dokumentu ofizialik.

Herri Olinpiadetan ere parte hartu zuten, bando errepublikazalean. Lehiaketa hura ezker alderdiek antolatu zuen eta Bartzelonan ospatzen ari ziren 1936ko udan Berlingo Joko Olinpikoei muzin eginez, horiek Adolf Hitlerren gobernuaren agindupean zeudelako. Herri Olinpiadetako partaideak mundu guztitik iritsi ziren eta horietako kirolari asko Bartzelonako kale borroketara elkartu ziren: adibidez, barrikadak altxatu zituzten eta Kolon Hotela hartu. Partaide gehienak (174 eta 300 inguru), uztailaren 24an euren herrialdeetara itzuli ziren, gerraren lehen asteko protagonistak izan ondoren. Brigadisten lehen hildakoa Mechter austriar atleta kontsideratzen da, uztailaren 19an hil zena.

Boluntario atzerritar horiek sortutako lehen batasunak ezker militarren edo mende aurreko progresisten izenekin izenpetu zituzten, hala nola, Walery Wroblewski, Parisko komunean hildakoa, edo Tom Mann, izen handiko ingeles sozialista. 1936ko abuztuan, Irunen, Commune de Paris batailoia sartu zen borrokan, Jules Dumonten gidaritzapean zeuden frantses eta belgiarrez osatutako taldea.

Bat-batean, boluntario talde horietako soldadu asko Nazioarteko Brigadetan sartu ziren, baina beste asko, ez, Errepublikaren armadan sartu baitziren. Brigadetan ez sartzeko arrazoi nagusietako bat antolaketari buruzko ezadostasuna izan zen, Frantziako Alderdi Komunista izan baitzen Brigaden sustatzaile eta, horregatik, atzerritar sozialista, anarkista edo komunistekin bat ez zetozen marxistek ez zuten horietan sartzeko aukera nahi eta beste unitate batzuetan jardun ziren.

Hainbat kasutan, atzerritarrak POUM edo Kominternekin ados ez zeuden beste ezkerreko antolakuntzetan sartu ziren. Bartzelonako 1937ko maiatzeko gertaeren ondoren, ekainaren 19an, errepublikar gobernuko Defentsa Ministro Indalecio Prietoren ordena martxan jarri zuen eta armadari laguntzen ari ziren atzerritar guztiak Nazioarteko Brigadetan sartu ziren[1]. Hala ere, atzerritar askok ez zuten ordena bete eta beste unitateetan segitu zuten, brigadistetan sartu gabe.

Sorrera eta garapena aldatu

 
XI.a, atsedenean, erretagoardian

Partaide gehienak, iragarki errepublikarrak zioen moduan, askatasunaren alde aurkeztu ziren boluntario eta diktadura baten mende zeuden herrialde askotatik joanak ziren, Alemania, Italia eta Poloniatik, esaterako, baina herrialde demokratikoetatik ere bai: Frantzia (brigadista gehienen jatorrizko herrialdea, 9.000 inguru), Erresuma Batua eta AEBetatik. Beraz, ez dago Kominternen armada zirela esaterik edo Stalinen politikaren tresna, altxatutako bandoak esaten zuen bezala.

Horrela zioen nazioarteko brigadetan borroka egin zuen ingeles langile batek Espainiara borrokara joateko arrazoiak alabari esplikatu nahian:

« Munduko herrialde guztietatik, ni bezalako langileak etorri dira Espainiara faxismoa gerarazi nahian. Horrela, zugandik urruti nago, baina zu eta Ingalaterrako ume guztiak babesteko borrokan ari naiz hemen, mundu guztiko jendea salbatu nahian...[2] »

Errepublikako gobernuak, 1936ko irailaren 4az geroztik Francisco Largo Caballero buru, Brigadak Komintern eta PCEk sortu zituen ustean, ez zuen proposamena onartu nahi, baina iritziz aldatu beharrean izan zen altxatutakoak Madrilen ateetan jarri zirenean. Errepublika arriskuan zegoen eta ahalik eta soldadu gehien behar ziren hura babesteko.

Europa osoan eta AEBetan ere zabaldu ziren Nazioarteko Brigadetarako errekrutatzeko mobilizazioak, baina Alemania eta Italia totalitarioetako nazismoa eta faxismoa gelditzeko pausotzat identifikatu zuten. 1936ko urriaren 14an iritsi ziren Albacetera lehen brigadistak eta, lehen brigadetan (XI, XII eta XIII), boluntario frantses, belgiar, italiar eta alemaniarrak ziren nagusi. Brigaden barnean, normalean nazio bereko jendez osatutako batailoiak sortu ziren, komunikazioa errazteko xedean.

Errekrutatzeko egoitza nagusia Parisen ezarri zuten, SESBeko eta Frantziako Alderdi Komunisten zuzendaritzapean. Errepublikar gobernuak tramitatzen zuen dokumentazioa, brigadistagaia Parisera bidaltzen zuen, Europatiko ziren boluntarioak trenez Bartzelonara bidali ahal izateko. Gero, errepublikar gobernuak Albacetera bidaltzen zituen, Kominternek koartelera.

Urriaren 23an, Francisco Largo Caballerok Albaceteko Dibisio Organikoa sortu zuen, boluntarioak era zentralizatuan antolatzeko eta André Marty, buruzagi komunista frantsesa eta III. Internazionalaren idazkari orokorra zena, Albaceteko egoitzaren buru egin zuten. Joseph Stalinen konfiantzako gizonaren ardurapean, iritsi berriak hainbat kokalekutan banatu zituzten: La Roda, Tarazona de la Mancha, Villanueva de la Jara eta Madrigueras handienak izan ziren.

Albaceteko entrenamendu zentroan bost brigada antolatu zituzten, XI.etik XV.era artekoak, hain zuzen ere. XI.eko buru Kléber jeneral sobietarra zen eta XII.ekoa, berriz, Maté Zalka Luckács hungariar idazlea. Garrantzi handikoak izan ziren biak Madrilgo defentsan. Kanadarrek Mackenzie-Papineau batailoia (Mac-Paps-ak) osatu zuten eta estatubatuar pilotuz osatutako talde txiki batek, berriz, Bert Acostak lideratutako Yankee eskuadroia. Ospe handiko brigadistak izan ziren Ralph Fox, Charles Donnelly, John Cornford edo Christopher Caudwell bezalako idazle eta poetak, frontean bizitako esperientziak deskribatuko zituztenak.

Frankisten propagandak nazioarteko komunismoaren eragin beldurgarria puztu nahian 100.000 zirela esaten bazuen ere, Hugh Thomasen arabera, Espainian borroka egin zuten brigadisten kopurua 40.000 ingurukoa izan zen: sekula ez zen 20.000 baino gehiago borrokan batera aritu eta 10.000 bat hil zen lehian[3].

Gerra ekintzak aldatu

 
Brigadistak Guadalajaran, 1937an

Brigadek (zehazki, XI, XII eta XIV.ak) parte hartu zuten lehen borroka ekintzak Madrilgo defentsan izan ziren 1936ko azaroaren 4tik 1937ko otsailera arte, estatu-kolpea egin zutenen lehen erasoaldien aurka, haiek Getafe eta Leganés hartuak zituztenean, jada[4].

1.550 gizon eta emakumerekin (artxibo sobietarren arabera, 1.628) ezarri zen kuartel orokorra Filosofia eta Letretako fakultatean eta unitate brigadistak oso aktiboak ziren Casa de Campo inguruan, Valentziako errepideko sarreran: hiri unibertsitarioko defentsan eta Guadarramako mendilerroan borrokatu ziren, Varela jeneralaren aurka, zenbaitetan Getafeko atarian bertan.

Errusiarrez, estatubatuarrez eta britainiarrez osaturiko XV. Brigada Madril hartu nahi zuten matxinatuen aurka borrokatu zen 1937ko otsailaren 6tik Jaramako guduan. Bertan, brigadista estatubatuarrek eta britainiarrek rol esanguratsua jokatu zuten. XV. Brigada matxinatuen erasoaldiari eusten aritu zen eta hainbat pertsona atxilo hartu zuten 27 bat eguneko borrokan.

1937ko martxoaren 9an, Corpo Truppe Volontaire tropek Guadalajarako gudua Madril iparraldetik sartzeko hasi zutenean, tropa errepublikarrek 30.000 gizoni, 80 tankeri eta 200 artilleria piezari egin behar izan zien aurre. Momentu hartan, XI. eta XII. Nazioarteko Brigadak aritu ziren borrokan eta hildako ugari izan zituzten[5].

1937ko Belchiteko guduan, XI. eta XV. Brigadek hartu zuten parte abuztuaren 26tik irailaren 10era arte[6]. Ez zuten ezer asko aurreratu eta Indalecio Prietok brigadistengan zuen deskonfiantza areagotu egin zen. Horregatik, handik gutxira, errepublikar gobernuak brigadak Armada Errepublikarrean integratzeko dekretuak eman zituen, Komintern eta PCEri erabakitzeko boterea kenduz eta aginte profesionalen azpian jarriz. Saiakera horiek ez ziren Kominternen gustukoak izan eta, PCE eta SESBen (errepublikari armak eskuratzen zizkion bakarra) laguntzaz, Brigadak bere kontrolpean segitzea lortu zuen.

Teruelgo gudua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Teruelgo gudua»

1937-1938ko neguan, altxatuek iparraldean zuten presioa uxatzeko helburuz eginiko eraso errepublikar hartan, XIV.a izan ezik, ia Nazioarteko Brigada guztiek hartu zuten parte[7]. Partaidetzaren Aurkako Batzarraren saioei begira, gobernu errepublikanoak espainiar tropak bakarrik borrokatuko zirela esan zuen, baina berehala geratu zen argi ez zela halakorik bete, abenduaren 7an Albacetera, atseden hartzen ari ziren soldaduei Aragoi aldera joateko agindua iritsi zitzaienean.

Era berean, brigadistek garrantzia hartu zuten arerioen komunikazioak zapuzteko infiltratzen ziren gerrillari taldeen artean[8]. Hala ere, 1938ko otsailean frankistek Teruel berreskuratu zutenean, hildako asko izan zen brigadisten artean, XI.ean bereziki.

1938ko martxoan eta apirilean egin zen Aragoiko erasoa oso proba gogorra izan zen Nazioarteko Brigadentzat, alderdi errepublikanoak galtzeaz gain, hildako asko izan baitziren brigadisten artean. Brigadista eta errepublikano indar ugari pilatuta zeuden Caspeko guduan. Brigadek paper esanguratsua izan zuten herriko defentsan[9]. Zaila zen atzerritar borrokalarien hutsuneak betetzea eta, 1938ko apiriletik aurrera, espainiar soldaduak jardun ziren haien ordez; horrexen ondorioz, batailoi guztietan atzerritarren proportzioa jaitsi zen.

Brigaden erretiroa aldatu

 
Nazioarteko brigadak 1938ko maiatza eta uztaila artean

Interbentzioaren Aurkako Tratatuaren Batzordeak lortu ez zuenez, 1938an, Nazioen Elkartea bezalako nazioarteko erakundeek gerra zibila amaitzeko ahaleginak egiten aritu ziren.

Aragoiko erasoan jasandako porrot itzelaren ondoren, Errepublikak bazekien ahul zela eta gobernuburu Juan Negrínek bakearen aldeko saiakerak egitera joan zen. Horrela, 1938ko maiatzaren 1ean, 13 puntutan oinarritutako balizko akordio bat eman zuen argitara nazioartearen aurrean, atzerritarrez osatutako indarren erretiroa tartean.

Aldi berean, Manuel Azañaren diplomazia lan itzela zegoen, Frantzia eta Erresuma Batuari, hegoaldean, Txekoslovakia mehatxupean zuen Hitlerren aurkari indartsu bat izatearen komenientzia erakutsi nahian. Baina Errepublikaren egoera oso beltz ikusten zen apirilaren 15ean errepublikar gunea bitan banatuta geratu zenean eta Frantzia eta Erresuma Batua hotz geratu ziren Negrínen proposamenaren aurrean, SESBeko prentsak berak ere Francoren garaipenaren aukera onartzen zuen.

Juan Negrínen gobernuak Ebroko guduan Nazioarteko Brigadek parte hartuko zutela agindu zuen eta horrela gertatu zen uztailaren 25etik aurrera. Errepublikarren erasoa erabat makalduta zegoen eta altxatutako tropen erasoek baja asko jasanarazi zien atzerritar brigadistei.

1938an, brigadisten kopurua nabarmen jaitsita zegoen (herena geratzen zen, gutxi gorabehera) eta, urte hartako irailaren 21ean, altxatutakoek ere horrela egingo zutelako itxaropenean, Juan Negrín presidenteak atzerritar borrokalarien berehala erretira zitezen iragarri zuen Genevan, Nazioen Elkartearen aurrean.

Hilabete geroago, 1938ko urriaren 28an, Nazioarteko Brigaden azken desfilea izan zen Bartzelonan eta Errepublikako presidente Manuel Azañak eta gobernuburu Juan Negrínek lideratu zuten 250.000 partaide inguru izan zituen ekintza.

Une beretsuan, Mussolinik 10.000 bat soldadu erretiratu zituen Interbentzioraren Aurkako Tratatuaren batzordearekiko borondate oneko seinale gisan, baina hala ere, beste 30.000 bat italiarrek matxinatuen alde borrokan segitu zuten gerra amaierara arte[10].

Garai hartarako, brigadista berrien etorrera arras etenda zegoen, jada. Frantziako muga itxia zuten eta PCE eta POUMen arteko liskarrek ez zuten laguntzen, 1937ko maiatzeko Bartzelonako gertaeren ondoren, atzerritar boluntario ez komunistek Errepublikaren armada konbentzionalean sartzeko deia egiten baitzuten, ez brigadetan. Kominterneko alderdi komunistek, berriz, ez zuten Espainiarantz bidaltzeko moduko militanterik.

1938ko irailaren 23an izan zen brigadisten azken borroka eta urriaren 27an Valentzian bildu zituzten Erdiko eta Levanteko 1.500 gizonak. Gauza bera egin zuten hurrengo egunean Kataluniako brigadistekin, Bartzelonan.

Armadak omenaldi handia eskaini zien, Caballeros de la libertad del mundo: ¡buen camino! lemapean[11] eta ekitaldi handiena 1938ko urriaren 28an Bartzelonan egindakoa izan zen. Hiri osoa esnatu zen brigadistei buruzko pankarta eta kartelez josia. Emozioz beteriko giroan, brigadistek Companys, Azaña, Negrín, Vicente Rojo eta 300.000 pertsonez osatutako jendetzaren aurrean desfilatu zuten, gaur egun Avinguda Diagonal deituriko etorbidean zehar eta Dolores Ibarrurik eman zuen hitzaldi historikoa[12][13].

« ¡Madres! Cuando los años pasen y las heridas de la guerra se vayan restañando; cuando el recuerdo de estos días dolorosos y sangrientos se esfume en un presente de libertad, de paz y de bienestar... hablad a vuestros hijos; habladles de estos hombres de las Brigadas Internacionales. Contadles cómo, atravesando mares y montañas... llegaron a vuestra patria, como cruzados de la libertad, a luchar y morir por la libertad y la independencia de España, amenazados por el fascismo alemán e italiano. Lo abandonaron todo: cariños, patria, hogar, fortuna, madre, mujer, hermanos, hijos… y vinieron a nosotros a decirnos: ¡Aquí estamos!; vuestra causa, la causa de España, es nuestra misma causa, es la causa común de toda la humanidad avanzada y progresista. No os olvidaremos; y cuando el olivo de la paz florezca, entrelazado con los laureles de la victoria de la República española, ¡volved!...[14] »

Antzeko omenaldiak egin zizkien Valentzia eta Madrilen ere, txalo eta malkoen artean eta alde egiteko ordua iritsi zitzaien. Jatorri eta naziotasunaren arabera, Kataluniako hainbat herritan bildu zituzten, handik etxeratzeko.

Erretiroaren ondorengoa eta azken borrokak aldatu

Onik atera ziren brigadista gehienak —10.000 baino gutxiago— etxera itzultzen saiatu ziren. Horietako askok (estatubatuarrek, frantsesek eta britainiarrek) ez zuten inongo arazorik izan, baina beste askok bai, hala nola, italiarrek, alemaniarrek, austriarrek, suitzarrek, bulgariarrek eta kanadarrek. Ofizialki Espainiatik joan beharrean izan ziren, baina etxean, atxilotuak izateko arriskua zuten, faxismoa edo nazismoa nagusitu zelako; halaber, kartzelara joateko arriskua zuten, baimenik gabe atzerriko armada batera borrokara joan zirelako, edo euren gobernuek militante komunistak jazartzen zituztelako. Horregatik, askok atzerriratu beharrean izan ziren berriro.

Itzultzeko segurtasunik ez zuten brigadistetako batzuk Katalunian geratu ziren, etxe partikularretan, eta beste batzuek Pirinioetako muga pasatu zuten, Frantziako erbestean egoteko, zenbaitetan era klandestinoan. SESBek brigadista batzuk hartu zituen, baina garrantzizko lider komunistak bakarrik: besteei, kanpoan iraun ahal izateko laguntzak ematen zizkien.

Aipatzekoa da jugoslaviar brigadisten kasua: gerran borrokatu ziren lau boluntario II. Mundu Gerran nazien aurka jardun ziren Armada Partisanoaren lau talderen buru bilakatu ziren: Peko Dapčević I.a, Koča Popović II.a, Kosta Nađ III.a eta Petar Drapšin IV.a[15].

1938ko abenduaren 23an, frankistek Kataluniari egin zioten eraso. Bazeuden oraindik brigadistak Espainiatik ateratzeko zain eta, erasoa ikustean, berriro sartu ziren batailoietan eta errepublikar bandoari laguntza eskaini zioten. Juan Negrínek ezezkoa esan behar izan zien, baina André Marty bezalako brigadista buru ohiak eta PCEko liderrek egokia jo zuten haien indarra.

Horrela, 1939ko urtarrilean, eslaviar, italiar eta latinoamerikar brigadista ohien batailoiak sortu ziren eta Errepublikaren alde borrokatu ziren, Kataluniatik atzera egin beharrean izan ziren arte. Armadatik geratzen ziren hondarrak eta milaka zibilen antzera, 1939ko otsailaren 9an utzi zuten betirako Espainia. Batzuk martxora arte ere geratu ziren baina, PCEko buruzagiak bezala, arrapaladan egin behar izan zuten ihes edo kartzela frankistetan bukatu zuten.

Antolaketa aldatu

Brigada Batailoiak Jatorri nagusiak
XI. NB
Thaelman
Edgar André
Thaelman
Hans Beimler
Zwölfe Februar
Alemaniarrak
Alemaniarrak
Alemaniarrak
Austriarrak + eskandinaviarrak
XII. NB
Garibaldi
Garibaldi
3 batailoi italoespainiar
Commune de Paris
Italiarrak
Italiarrak + espainiarrak
frantsesak
XIII. NB
Dombrowsky
Dombrowsky
Mickiewicz
Chapaiev
Rakosi
Poloniarrak
Poloniarrak
21 naziotakoak
Hungariarrak
XIV. NB
Marsellesa
André Marty
Henry Barbusse
Henry Vuillemin
Pierre Brachet
Six Fevrier
Vaillant Couturier
Frantsesak + belgiarrak
Frantsesak
Frantsesak
Frantsesak + belgiarrak
Frantsesak + belgiarrak
Frantsesak + belgiarrak
XV. NB
Lincoln
Britsh
Lincoln
Spanish
Mackenzie-Papineau
Britainiarrak
Estatubatuarrak
Latinoamerikarrak
Kanadiarrak
129 NB Masaryck
Djakovic
Dimitrov
Txekoslovakiarraak
Jugoslaviarrak + txekoslovakiarrak
Balkanetakoak + Ekialdeko Europakoak
86 NB 20, 21 eta 22. Nazioarteko Brigadak Italiar, eslaviar, Europa erdialdekoak...

[16]

Gerra amaitutakoan aldatu

Jatorrizko herrialdeetara itzultzean, harrera ezberdina izan zuten brigadistek. Batzuk mertzenario xumeen kontsiderazioa izan bazuten, besteak kondekoratuak izan ziren bere herrian. II. Mundu Gerra pizteak borrokalariek Espainian egin zutenaren garrantzia erakutsi zuen, Alemania eta Italia faxistetako espantsionismoari eusten saiatzen lehenak izan baitziren.

1996ko urtarrilaren 26an, Espainiako Diputatuen Kongresuak espainiar naziotasuna eskaini zien beraienari uko egiten zien brigadistei, 57 urteko atzerapenarekin Negrínek eman zien hitza betez. Ez ziren asko izan hartu zutenak, baina aitortza izan zen haientzat.

Espainiako Oroimen Historikoaren Legeak espainiar naziotasuna eskaini zien brigadistei, baina bereari uko egin beharrik gabe. Horrela, 2009ko ekainean, Londresko espainiar enbaxadak espainiar pasaportea eman zien brigadista batzuei[17].

Brigadista ezagunak aldatu

Haien omenez eraikitako monumentuak aldatu

Brigaden martxa-ereserkia aldatu

Erich Weinerten letra eta Carlos Palacioren musika:

País lejano nos ha visto nacer.
De odio, llena el alma hemos traído,
mas la patria no la hemos aún perdido,
nuestra patria está hoy ante Madrid,
mas la patria no la hemos aún perdido,
nuestra patria está hoy ante Madrid.
Camaradas, cubrid los parapetos,
que la vida no es vida sin la paz.
Defended con el pecho vuestros hijos,
os ayuda la solidaridad;
defended con el pecho vuestros hijos.
os ayuda la solidaridad.
Libre España de castas opresoras,
nuevo ritmo el alma batirá,
morirán los fascismos sangrientos,
en España habrá ya felicidad;
morirán los fascismos sangrientos,
en España habrá ya felicidad.
Generales traidores a su patria
del fascismo quieren saciar la sed;
mas los pueblos del mundo defendemos
lo que España jamás ha de perder;
mas los pueblos del mundo defendemos
lo que España jamás ha de perder.
Guerra al pueblo no hacemos como ellos,
pues nosotros luchamos por la paz,
con el triunfo del mundo antifascista
la tierra ensangrentarán;
con el triunfo del mundo antifascista
la tierra ensangrentarán.
Si al combate marchamos con arrojo
para España obtendremos libertad.
Morirán los fascismos sangrientos,
en España habrá ya felicidad;
morirán los fascismos sangrientos,
en España habrá ya felicidad.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu