Guillaume Depardieu
Guillaume Jean Maxime Antoine Depardieu (Paris, 1971ko apirilaren 7a - Garches, 2008ko urriaren 13a) frantses aktorea izan zen, Gérard Depardieu aktorearen semea.
Guillaume Depardieu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Guillaume Jean Maxime Antoine Depardieu |
Jaiotza | Parisko 14. barrutia, 1971ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Garches, 2008ko urriaren 13a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Q104831641 |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Gérard Depardieu |
Ama | Élisabeth Depardieu |
Ezkontidea(k) | Élise Ventre (en) (1999 - 2006) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta abeslaria |
Pisua | 80 kilogramo |
Altuera | 1,85 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
aldatuGuillaume Depardieu Parisen jaio zen, 1971ko apirilaren 7an. Aita Gérard Depardieu izan zuen eta ama, berriz, Elisabeth Depardieu, biak aktoreak. Julie Depardieu eta Roxane Depardieu arrebak ere aktore izan ziren.
1995ean, Guillaumek moto istripu larria izan zuen, aurreko kotxeari maleta bat erori zitzaionean. Kirurgia bat baino gehiago egin behar izan zioten belaunean -17- eta, ospitalean, Staphylococcus aureusek eragindako infekzioa jasan zuen, 2003an, hanka moztu beharrean izan zelarik.
Tenperamentu bortitzeko gizona, haserrealdiak behin baino gehiagotan izan ziren ezagunak. 1999ko Gijóngo Zinemaldian, aktore hoberenaren saria eman zioten, baina, erakutsitako jarrera zela-eta, bota egin zuten handik. Hoteleko logelak nozitu zuen aktorearen jenio txarra, txikituta utzi baitzuen, eta mostraren zuzendaria ere mehatxupean jarri zuen[1].
Alaba Louise jaio eta gero, badirudi Guillaume bareago zebilela, baina zaila zen sartu zen zulotik ateratzea: droga, biolentzia, alkohola...
2008ko urriaren 13an, Errumaniatik etorri eta 3 egunetara, neumoniak hil zuen. 37 urte besterik ez zituen[2].
Lana
aldatuFilmografia
aldatu- 1974: Pas si méchant que ça (Claude Goretta)
- 1986: Jean de Florette (Claude Berri)
- 1990: Cyrano de Bergerac (Jean-Paul Rappeneau)
- 1991: Tous les matins du monde (1991ko filma) (Alain Corneau)
- 1993: Cible émouvante (Pierre Salvadori)
- 1994: L'Histoire du garçon qui voulait qu'on l'embrasse (Philippe Harel)
- 1995: Les Apprentis (Pierre Salvadori)
- 1997: Marthe (Jean-Loup Hubert)
- 1997: Alliance cherche doigt (Jean-Pierre Mocky)
- 1998: … Comme elle respire (Pierre Salvadori)
- 1999: Pola X (Leos Carax)
- 2000: Elle et lui au 14e étage (Sophie Blondy)
- 2000: Les Marchands de sable (Pierre Salvadori)
- 2000: Aime ton père (Jacob Berger)
- 2001: Amour, prozac et autres curiosités (Miguel Santesmases)
- 2002: Comme un avion (Marie-France Pisier)
- 2002: Peau d'Ange (Vincent Pérez)
- 2002: Le Pharmacien de garde (Jean Veber)
- 2003: Process (C.S. Leigh)
- 2006: Célibataires (Jean-Michel Verner)
- 2006: Peur(s) du noir (Blutch, Charles Burns, Marie Caillou, Pierre Di Sciullo, Lorenzo Mattotti eta Dick McGuire)
- 2007: Ne touchez pas la hache (Jacques Rivette)
- 2007: La France (Serge Bozon)
- 2007: Les Yeux bandés (Thomas Lilti)
- 2008: Versailles (Pierre Schoeller)
- 2008: Stella (Sylvie Verheyde)
- 2008: De la guerre (Bertrand Bonello)
- 2008: Les Inséparables (Christine Dory)
- 2008: Au voleur (Sarah Leonor)
- 2009: L'Enfance d'Icare (Alex Iordachescu)
Laburmetraiak
aldatu- 1992: Les Paroles invisibles (Étienne Faure)
- 1996: L'@mour est à réinventer (Merzak Allouache)
- 1997: Le Constat (Olivier Bardy)
- 1997: Sans titre (Leos Carax)
- 2001: L'Aquarium (Mathieu Baillargeon)
Telebista
aldatu- 1990: Le Lyonnais (Cyril Collard)
- 1996: Ricky (Philippe Setbon)
- 1998: Le Comte de Monte-Cristo (Josée Dayan)
- 2000: Les Misérables (Josée Dayan)
- 2001: Zaïde, un petit air de vengeance (Josée Dayan)
- 2001: Caméra Café
- 2002: Napoléon (Yves Simoneau)
- 2003: Manu Chao bandaren bideoklipa
- 2004: Milady (Josée Dayan)
- 2005: Les Rois maudits (Josée Dayan)
- 2008: Château en Suède (Josée Dayan)
Teatro
aldatu- 1994: Le Retour (Harold Pinter)
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillaume Depardieu |