Bailéngo gudua

Bailengo bataila» orritik birbideratua)

Bailéngo gudua Espainiako Independentzia Gerra garaian gertatu zen eta Napoleonen armadak jasan zuen lehen porrota izan zela esan dezakegu. 1808ko uztailaren 19an gertatu zen Bailén inguruan (Jaén). Dupont jeneralaren agintepean 21.000 soldadu frantses zeuden eta Castaños jeneralak, berriz, 24.000 soldaduz osatutako armada espainola gidatzen zuen. Castañosen armada izan zen garaile eta frantsesak preso hartu zituen, Napoleonen lehenengo porrot militarra sinatuz.

Bailéngo gudua
Iberiar Penintsulako Gerra
Dupont Castañosen aurrean errenditzen da
Data1808ko uztailaren 16-19
LekuaBailén  Espainia
Koordenatuak38°06′N 3°48′W / 38.1°N 3.8°W / 38.1; -3.8
EmaitzaEspainiarren garaipena
Gudulariak
Frantzia Frantziako Lehen Inperioa  Espainia
Buruzagiak
Pierre Antoine Dupont Francisco Javier Castaños
Indarra
21.130 oinezko
3.300 zaldun
24 kanoi
27.110 oinezko
2.660 zaldun
25 kanoi
Galerak
2.200 erori
400 zauritu
17.635 preso
243 erori
735 zauritu

Espainiako Independentzia Gerra aldatu

Konflikto hau Napoleonen garaian kokatu behar dugu. Espainiako monarkia oso ahul agertzen zen eta frantsesen inperioa, berriz, erabateko indartsu. Orain arte aliatu izan zuen armada frantsesak Espainiako lurrak okupatu zituen eta Napoleonen anaia zen Josef Bonaparte ezarri zuen errege aulkian, Baionako Abdikazioen ondoren. Errege Borboiak bahitu zituztela-eta, herria altxatu egin zitzaien frantsesei 1808an eta Espainiako Independentzia Gerra geldi ezinik ibili ziren.

Aurrekariak aldatu

 
Bailéngo gudua

Sevilla eta Granadako Gobernu Batzordeek frantsesei Sierra Morenan zehar bidea moztuko zien bi armadak erreklutatzen hasi ziren. Andaluziako armadaren ernamuina Gibraltarreko tropa erregularrek osatzen zuten, Castaños jeneralaren agindupean zeuden 16 infanteriako erregimentu eta 3 zalditeriakoak.

Teodoro Reding mariskalak, bere aldetik, bigarren armada bat erreklutatzeari eman zion; Granadan zegoen Redingen 3. Erregimentu Suitzarra. Erreklutamendu itzela izan zen, boluntario ugari aurkeztu zirelarik, Andaluziako armadaren erdia gutxi gorabehera.

1808ko ekainaren erdialdean, La Girondako espedizionarioak lasai asko sartu ziren andaluziar lurretan zehar, inongo erresistentziarik jasan gabe. Azken helburua Cádizen zegoen Rosillyren eskuadra frantsesa askatzea zen.

Garai bertsuetan, Castaños kapitain jenerala frantsesen aurka borrokatuko zuen armada bat sortzen ari zen Sevillan eta, erregimentu eta boluntario haiek guztiei instrukzioa ematen ari zitzaien presaka. Ingelesek eskuratuko zizkien behar ziren armak espainiarrei.

Ekainaren 7an, Dupontek, armada erregularraz gain, milaka kordobar boluntarioen erresistentzia aurkitu zuen Alcolean. Honen ondorioz, frantsesek Kordoban sartu ziren eta ankerki zigortu zuten hiria. Hantxe jakin zuten eskuadra frantsesa errenditu egin zela, eta Andújarrera erretiratzea erabaki zuten, errefortzuak noiz iritsiko ziren zain, posizioak sendotzeko itxaropenean.

Bitartean, Andaluziako bi armadak, Sevillakoa eta Granadakoa, Porcunan (Andaluzia) aurkitzen ziren.

Mugimenduak eta aurretiko ekintzak aldatu

Porcuna Planak helburu bakarra zuen: armada frantsesa Andújarren finkatzea. Plan honen diseinua ez zegoen arriskuz kanpo, helburua gauzatzeko ezinbesteko baldintza Vedel kapitainak gidaturiko errefortzu dibisioaren lana baitzegoen.

Bailengo guduaren aurreko egunetan, bi armadak behin baino gehiagotan topatu zuten elkar.

Uztailaren 19ko egun gogoangarri hura... aldatu

Uztailaren 19ko goizeko hirurak aldera, Teodoro Reding mariskalak diana agindu zuen eta Andújarrerantz joateko prestatu ziren. Bitartean, Dupontek aurkako bidea hartuta zuen bere armadarekin eta, bi taldeak laster izango ziren aurrez aurre Bailéngo inguruetan.

Rumblarreko Zubian izan zen bi armaden abangoardien lehenengo topaketa. Redingek bere tropak bizkortasun eta diziplinaz hedatzea lortu zuen, garrantzia handia izango zuen mugimendua. Dupont jenerala ezustean harrapatu zuen; bazekien bere muturren aurrean zuen armada hura oso indartsua zela eta atzean utzitako Castañosen bi dibisioak ere atzetik etorriko zitzaizkiola. Bere burua bi suren artean ikusirik, jeneral frantsesa zeharo urduritzen hasi zen. Larritasunaren ondorioz, adibidez, ez zuen bere armada osoa biltzeari itxaron erasoari ekiteko.

Bailengo gudua garrantzi handieneko lau gertakaritan laburtu beharko balitz, hauexek izango lirateke:

  • Haza Wallonako ekintza,
  • Espainiar armadari egindako aurrez aurreko erasoak,
  • Espainiar kontraerasoa Zumacaresen,
  • eta klimaren eragina.

Espainiar lerroei eginiko erosoen inefikazia ikusita, Dupontek kapitulazioa ezinbestekoa izan zuen, Redingen indarrak eta Andújarretik zetozenak harrapatuko zuten beldur baitzen.

Vedel jeneralaren dibisioa berandu iritsi zen Duponten armadari laguntza emateko. Espainiarrek mezulariak bidali zizkioten kapitulazioaren berri emateko (Las Capitulaciones). Vedelek ezin zuen sinetsi eta San Cristobal eta Ahorcadon aurkitzen ziren tropa espainiarrei erasotzea agindu zuen. Dupontek, ordea, errenditzeko agindu zion, Bailéngo aukeraren itxaropenean. 18.000 soldaduz osatutako armada frantsesa preso geratu zen horrela.

Uztailaren 22an sinatutako Kapitulazioak ez ziren oso gogorrak izan garaitutakoentzat. Hala ere, frantsesak Cádizen ontziratzeko konpromisoa ez zen gauzatu eta soldadu asko Kanarietara eta Cabrerara eraman zituzten.

Hala eta guztiz ere, hainbat historialariren ustez, gerra honek parekatuak zituen indarrak bi bandoen artean eta hala espainolek, nola frantsesek, izan zuten irabazteko aukera.

Aipatzekoa da Castaños jeneralak ez zuela zuzenean parte hartu gudu hartan, eta borrokaren pisua Espainiaren zerbitzura ziharduten Reding mariskal suitzarrak eta Coupigny frantziarrak eraman zutela.

Ondorioak aldatu

Bailengo guduak sekulako ondorioak izan zituen bai Espainian, bai Europan. Lehenengo aldia zen armada inperial batek horrelako porrot itzela jasaten zuela Europako lurretan.

Egun historiko haren ondoren, Andaluziako armadak bidea zabalik zuen Madrilerantz. Jose I.a erregeak iparralderantz joatea erabaki zuen eta Napoleonek, berak, Espainian sartzea erabaki zuen.

Sei urteko gerra baten ondoren, frantsesak espainiar lurraldeetatik botatzeko itxaropena, Bailengo guduan, errealitate bihurtzen hasi zen azkenean.

Parte hartu zuten armadek aldatu

Armada espainiarra aldatu

Konfliktoaren hasieran, armada hau erabat dispertsatua zegoen, bai penintsulan eta baita kolonietan ere eta, horregatik, Andaluziako armada osatu zenean, oso erregimentu gutxi zeuden osorik.

Erregimentu asko zeuden, bai, eta historialariek horrela kontatu dute urtetan, baina, esan bezala, ez zeuden osorik eta %30a besterik ez ote zegoen uste da gaur. Taktika eta mugimendu azkarren bitartez izan zen, batik bat, posible garaipen harrigarri hura.

Armada frantsesa aldatu

La Gironda izeneko armada jatorri ezberdineko unitatez osatua zegoen. Eliteko tropak zeuden unitate arrunten ondoan.

Zalditeria itzela zen, espainiarrena baina hobea ezbairik gabe. Aldiz, artilleriak, kanoi ugari bazuen ere, makurtu behar izan zuen espainiar artilleroen aurrean eta hori erabakigarria izango zen.

Pertsonaiak aldatu

 
Castaños kapitain jenerala

Bailéngo guduan hainbat kapitain, jeneral, mariskal... egon ziren, hala espainiarrak, nola frantsesak. Hemen ditugu zeresan handiena eman zutenak:

Francisco Javier Castaños kapitain jenerala aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Francisco Javier Castaños»

Godoyren ondoren, kargu eta duintasun gehien izan zituen. Garai horietako gobernu aldaketa ugarien ondoren bere karguan tinko mantendu zen bakarrenetarikoa izan zen.

Teodoro Reding mariskala aldatu

 
Teodoro Reding mariskala

Suitzar hau 16 urte besterik ez zituenean sartu zen armada espainiarrean.

1808an, Granadako Juntak armada bat osatzeko agindua eman zion eta, Castaños kapitain jeneralaren agindupean egongo zen Andaluziako armada sortu zuen.

Bailenen izandako parte hartze arrakastatsuaren ondoren, desadostasunak sortu ziren bi agintarien artean eta, 1808ko abenduan, Kataluniako Kapitain Jeneral izendapena eskatu zuen.

Antoine Malet mariskala, Coupignyko markesa aldatu

Frantses noble hau, 1808ko uztailaren 19an, Andaluziako armadaren II. Dibisioaren buru zen.

Bailéngo guduaren ondoren eta Castaños jeneralarekin izandako desadostasunen ondorioz, agintaritza kendu zitzaion.

1809an, Reding jenerala hil eta gero, Kataluniako Kapitain Jeneral izendatu zuten.

Pierre Dupont de L'Etang jenerala aldatu

 
Dupont jenerala

Dupontek hainbat kanpaina militarretan parte hartu eta bertan arrakasta lortu izanak, Napoleonen guztizko konfiantza ekarri zion.

Bailéngo porrotaren ondorioz, errudun aurkitu zuten eta, preso hartu ondoren, Ohorezko Legioko Urtekaritik bere izena ezabatu zuten.

1814an, Luis XVIII.ak presondegitik atera zuen eta bere ohoreak itzuli zizkion. Gerra Ministroa izatera ere iritsi zen.

Dominique-Honore Vedel jenerala aldatu

Sekulako karrera militar ona izan zuen Bailéngo gudua gertatu zen arte. Dupont jenerala bezalaxe tratatu zuten Frantziara iritsi zenean eta Borboien berrezarpenarekin bakarrik birgaitu zuten.

Maria Bellido aldatu

« ...en lo más recio de la batalla que inmortalizó los campos de Bailén, una hija de este pueblo llamada Luisa Bellido, como otras muchas, discurría por entre las filas del ejército, prodigando consuelos a los heridos y mitigando la sed abrasadora de nuestros soldados; y al ofrecer agua al ilustre General Reding, esta bala rompió el cántaro que llevaba en la cadera. Sin inmutarse, con la serenidad del héroe, recogió del suelo el cántaro que contenía en su centro la bala apagada y una cantidad pequeña de agua y la ofreció de nuevo al General.... »

—Francisco Rentero diputatu probintzialak zuzendu zizkion hitz hauek Elisabet II.ari, erreginari Maria Bellidoren potiza hautsi zuen bala oparitzen zion bitartean


Kanpo estekak aldatu