Juanito Oiarzabal

euskal mendigoizale eta alpinista

Juan Eusebio Oiarzabal Urteaga,[1] ezagunagoa Juanito Oiarzabal izenaz (Gasteiz, Araba, 1956ko martxoaren 30a - ) arabar mendigoizalea da. Lehen zortzimilakoa (Cho Oyu) 1985ean igo zuen. Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen euskal herritarra bilakatu zen 1999an eta mundu osoan laugarrena izan zen oxigenoaren laguntzarik gabe lortu zuena. Era berean, tontor handienak (Everest, K2, Kangchenjunga) 3 alditan igo dituen lehen alpinista dugu. Zazpi Gailurrak ere igo ditu (munduko zazpi kontinente bakoitzeko gailurrik garaienak).

Juanito Oiarzabal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Eusebio Oiarzabal Urteaga
JaiotzaGasteiz1956ko martxoaren 30a (67 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, idazlea eta mendigoizalea
Jasotako sariak
juanitooiarzabal.com

2009an, helburu berri bat jarri zion bere buruari: munduko 14 zortzimilakoak bi aldiz igoko zituen lehen pertsona izatea.

Helikopteroaren beharra izan zuela-eta, azkenaurreko jaitsiera konfirmazio zain badago ere, gaur, zortzimilako gehien igo dituen pertsona da, 26 igoerarekin. Atzetik doakio Ed Viesturs estatubatuarra, bere 21 igoerekin.

Egun, alpinismoaren munduan daramatzan 23 urtetan, 35 espedizio garrantzitsu burutu ditu.

2004an, Edurne Pasabanekin batera jaisten ari zen K2 arazo larriak izan zituztenean. Izozteen ondorioz, Edurneri 2 behatz moztu zizkioten eta Juanitori, berriz, denak.

Jenio bizi eta kasketosoa, ospe handia hartu du Telecinco edo EITBko hainbat reality showtan parte hartu duelako: El conquistador del fin del mundo, El conquistador del Aconcagua edo Supervivientes.

Tontor nagusiak aldatu

Amerika aldatu

Afrika aldatu

Asia aldatu

Europa aldatu

Liburuak aldatu

  • Buscando las catorce estrellas (1997).
  • Los 14 ochomiles de Juanito Oiarzabal (1999).
  • Conversaciones con Juanito Oiarzabal (2001).
  • El Everest de Juanito Oiarzabal (2002).
  • Juanito Oiarzabal y el Anapurna, crónica de una cima radiofónica (2004).
  • El placer de alcanzar la cumbre (2005).
  • Los Pirineos de Juanito Oiarzabal (2006).

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiak Oiartzabal idazkera hobetsi badu ere, Juanito Oiarzabal da gehien erabili izan den aldaera. Juanito Oiarzabalen webgune ofizialean, esate baterako. «Oiarzabal - Deiturak - Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-06).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu