Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Paul Scofield Birminghamen jaio zen 1922ko urtarrilaren 21ean, Warwickshiren, Ingalaterran. Mary eta Edward Harry Scofield izan zituen gurasoak eta umeak aste gutxi zituenean, sendia Hurstpierpointera joan zen bizitzera, Sussexen, aita eskolako zuzendari egin zutelako. Aita anglikanoa izan zen bitartean, ama katolikoa zen. Amaren fedean bataiatu zuten Paul txikia.

1939an, Scofieldek eskola utzi zuen 17 urte zituenean eta antzerkian hasi zen eta berehala alderatu zuten Laurence Olivier handiarekin.

1942ko urrian ezkondu zen Joy Parker aktorearekin. Bikoteak 2 seme-alaba izan zituen: Martin (1945ean jaioa) eta Sarah (1951n jaioa).

Leuzemiak hil zuen Scofield Sussexen, 2008ko martxoaren 19an, 86 urte zituenean.

LanaAldatu

AntzerkiaAldatu

1947an, Pericles, Prince of Tyre de Walter Nugent Monck obran egin zuen lan Royal Shakespeare Theatre-en Stratford-upon-Avon.

1949an, Alejandro Magno izan zen Terence Rattiganen Adventure Story obran.

1966an, Royal Shakespeare Companyren Staircasen hartu zuen parte.

Bere bizitzan hainbat Antzerki sari irabazi zuen, horien artean Tony Saria A Man for All Seasons lanarengatik 1960an.

1979an Amadeus lanaren muntaia originalean azaldu zen, Salieriren paperean.

Oso ezaguna egin zen Shakespearen lanetako hainbat interpretazio egiteagatik. 2004an, Royal Shakespeare Company-ko kideek Shakespearen historiako interprete onena aukeratu zuten eta Paul Scofieldek jaso zuen Liar Erregea obran egindako lanarengatik.

ZinemaAldatu

1966an gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen Thomas Mororen papera egiteagatik A Man for All Seasons lanean.

1994an, Oscar Sarietarako bigarren izendapen bat jaso zuen Robert Redfordek zuzenduriko Quiz Show: El dilema lanagatik. 1950eko hamarkadan, AEBetan, Twenty One telebista programak eragindako eskandalua ukitzen zuen filmak eta Scofield Mark Van Dorenen papera egiten zuen, eskandaluaren protagonista zen Dorenen aita, alegia.

Filmografia hautatuaAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharra(k)
1955 That Lady Filipe II.a Espainiakoa
1958 Carve Her Name with Pride Tony Fraser
1964 Train, TheThe Train Col. von Waldheim
1966 A Man for All Seasons Sir Thomas More
1968 Tell Me Lies
1970 Bartleby The Accountant
Nijinsky: Unfinished Project Sergei Diaghilev
1971 King Lear King Lear
1973 Scorpio Zharkov
Delicate Balance, AA Delicate Balance Tobias
1983 Ill Fares the Land voice
1984 Summer Lightning Old Robert Clarke
1985 1919 Alexander Scherbatov
Anna Karenina Karenin Telefilm
1989 When the Whales Came The Birdman
Henry V Karlos VI.a Frantziakoa
1990 Hamlet Mamua
1992 Utz Doctor Vaclav Orlik
London Narrator
1994 Genesis: The Creation and the Flood Voice
Quiz Show Mark Van Doren
1996 Crucible, TheThe Crucible Thomas Danforth
1997 Robinson in Space Narratzailea
1999 Animal Farm Boxer Ahotsa
Rashi: A Light After the Dark Ages Ahotsa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Scofield