Max Theiler (Pretoria, Hegoafrika, 1899ko urtarrilaren 30a - New Haven, Connecticut, AEB, 1972ko abuztuaren 11) hegoafrikar jatorriko Estatu Batuetako sendagile eta birologoa izan zen, 1951n sukar horiaren aurkako txertoa garatu izanagatik Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuelarik[1].

Max Theiler

katedradun

Bizitza
JaiotzaPretoria1899ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Hegoafrika
HeriotzaNew Haven (Connecticut)1972ko abuztuaren 11 (73 urte)
Heriotza modua: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaSt Thomas's Hospital Medical School (en) Itzuli
Rhodes University (en) Itzuli
Londresko King's College
Lurmutur Hiriko Unibertsitatea
Pretoria Boys High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, kimikaria eta birologoa
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Rockefeller Unibertsitatea
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Max Theiler Pretorian jaio zen, Hegoafrikan, 1899ko urtarrilaren 30ean. Gurasoak ospe handiko Arnold Theiler suitzar albaitaria eta Jegge Emma izan zituen eta bikotearen 4 seme-alabetako bat izan zen Max[2].

Pretoria Boys High School eta Rhodesko unibertsitatean ikasi zuen eta, gero, Lurmutur Hiriko Unibertsitateko Mediku Eskolan, 1918an graduatu zelarik.

Hegoafrika utzi eta St Thomas' Hospital Medical School eta London School of Hygiene and Tropical Medicine ikastetxeetan ikasi zuen eta Londres eta Ingalaterrako kolegioen kide egin zen[2].

Medikuntzako ikasketak Londresen egin ondoren, Harvard Unibertsitateko (AEB) laborategietan jardun zuen. Amoebak eragindako disenteria ikertzen aritu zen urte luzez eta karraskariek transmititutako sukarraren aurkako txertoaren bila. Andrew Sellardsen laguntzaile izan zen eta sukar horiaren inguruan ikertzen aritu zen. 1926an, atzera bota zuten bakterio batek eragiten zuela esaten zuen Hideyo Noguchiren ideia eta, 1928an, birusa zela identifikatu ondoren, Afrika eta Hegoafrikako birusak inmunologikoki berdinak zirela erakutsi zuten.

1930etik 1964ra, New Yorkeko gaur egungo Rockefeller Unibertsitatean egin zuen lan. 1951n, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen sukar horiaren aurkako txertoa aurkitu zuelako.

New Havenen Connecticut (AEB) hil zen1972ko abuztuaren 11n eta ez zuen AEBetako hiritartasuna lortu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu