Freddie Mercury

Abeslari, musikari eta konpositore britaniarra.

Freddie Mercury, jaiotzez Farrokh Bommi Bulsara[1][2] (gujarateraz: ફારોખ બલસારા; Stone Town, Zanzibar, 1946ko irailaren 5a - Londres, Erresuma Batua, 1991ko azaroaren 24a) "Queen" rock talde britainiarraren abeslaria eta ikurra izan zen. Talde honetan, konpositore, pianista, gitarra eta abeslari izan zen. Rockaren historian, abeslari hoberenetako bat izan zela kontsideratzen da eta, duela gutxi egindako inkesta batean, Rockaren Jainko aukeratua izatera iritsi da. Mercury 1991. urtean hil zen, HIESa gaixotasunak eragindako bronkopneumonia batetik suspertu ezin izan zelako. [3]

Freddie Mercury

(1981)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFarrokh Bulsara, ફારુખ બલસારા
JaiotzaZanzibar1946ko irailaren 5a
Herrialdea Erresuma Batua
Zanzibarko Sultanerria
BizilekuaGarden Lodge, Kensington (en) Itzuli
Talde etnikoaindo-britainiarra
Parsia
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaKensington eta Garden Lodge, Kensington (en) Itzuli1991ko azaroaren 24a (45 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bronkopneumonia
Familia
AitaBomi Bulsara
AmaJer Bulsara
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSt. Peter's Boys School (en) Itzuli
St. Mary's School (en) Itzuli
West Thames College (en) Itzuli
University of West London (en) Itzuli
Ealing Art College (en) Itzuli
(1966 - 1969) : Diseinu grafiko
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, gitarra-jotzailea, piano-jotzailea, musikagilea, disko-ekoizlea, abeslaria, ekoizlea, margolaria, poeta, diseinatzaile grafikoa eta rock musician (en) Itzuli
Lantokia(k)Munich
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakLata Mangeshkar eta Jimi Hendrix
KidetzaQueen
Izengoitia(k)Larry Lurex
Genero artistikoahard rock
Glam rock
Musika instrumentuagitarra
pianoa
Hammond organoa
giltzadia
ahotsa
DiskoetxeaColumbia Records
Polydor Records
EMI
Parlophone (en) Itzuli
Hollywood Records (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

freddiemercury.com
IMDB: nm0006198 Rottentomatoes: celebrity/freddie_mercury TCM: 360620 IBDB: 497998
Instagram: freddiemercury MySpace: freddiemercuryonline Spotify: 4M1FpEWs2PeYfJe7xxJfhH Last fm: Freddie+Mercury Musicbrainz: 022589ac-7177-460d-a178-9976cf70e29f Songkick: 226732 Discogs: 79949 Allmusic: mn0000130028 Find a Grave: 2164 Edit the value on Wikidata

HitParader aldizkariaren arabera, Heavy metalaren historian, seigarren abeslaririk hoberena izan zen eta, Rock 'n' rollaren 100 abeslari handienen artean, hemezortzigarren atera zen Rolling Stone aldizkarian.[4] HIESak jota hil izanaren ondorioz, ugari zabaldu zen gaitz horren gaineko ezagutza eta kontzientziazioa.

Biografia aldatu

Haurtzaroa eta gaztaroa Indian aldatu

Freddie Mercury 1946ko irailaren 5ean jaio zen, ostegun batean, garai hartan britainiarra zen eta gaurko Tanzanian dagoen Zanzibar izeneko irla txiki batean. Bere gurasoak, Bomi eta Jer Bulsara, Indiako parsi batzuk ziren. Aita, Bomi, gobernu britainiarraren Gorte Goreneko diruzain lanetan ari zen funtzionario bat zen. 1952an, Freddieren arreba, Kashmira Bulsara-Cooke, jaio zen. 1954an, 8 urte zituenean, Mumbaitik 75 kilometrotara zegoen Panchganira bidali zuten eta hango lagunak hasi zitzaizkion Freddie deitzen, familiakoek ere gauza bera egingo zutelarik.

 
Freddie Mercury agertokian

San Pedro eskola ikastetxe britainiarra zenez, bertan egiten ziren kirol guztiak Ingalaterran gogokoak ohi zirenak izaten ziren. Freddiek gorroto izugarria zion cricketari eta distantzia handiko lasterketei ere bai, baina oso gustuko zituen hockeya, distantzia txikiko lasterketak eta boxeoa. 10 urte zituenean, mahai-teniseko txapeldun izan zen bere eskolan. 12 urterekin, berriz, erregulartasunez kirola egiten zuen eskolako kirolari gazteenaren saria jaso zuen. Baina, bere trebetasunen artean, kirolarekin zerikusia zutenaz gain, artistikoak ere bazeuden. Artea barneratuta zuen eta lagunak eta familiakoak imitatzen egoten ohi zen maiz.

Era berean, musikazale amorratua ere bazen eta etxean zuten disko-jogailuan entzuten zuen. Nagusiki, Indian ekoiztutako musika izango zen ziurrenik, baina mendebaldekoa ere joan zen entzuten.

San Pedro ikastetxeko zuzendaria Freddiek musikarako zuen trebeziaz ohartu zen eta, gehixeago ordaindu behar bazen ere, Freddieri benetako heziketa musikal bat emateko komenientziaz hitz egin zien gurasoei. Hauek aholkua jarraitu zuten eta Freddie pianoa jotzen ikasten hasi zen.[5] Ikastetxeko abesbatzan ere aritu zen eta antolatzen ziren antzerki-emanaldietan maiztasunez hartzen zuen parte. Piano klaseak oso gustuko zituen eta bere gogo guztia jartzen zuen haietan. Horrela, bai atal teorikoan eta bai praktikoan, notarik altuena lortu zuen.

1958an, eskolako zenbait ikaslek, Freddie Bulsara, Derrick Branche, Bruce Murray, Farang Irani eta Victory Renak, rock 'n' roll talde bat sortu zuten, The Hecticks, eta Freddiek pianoa jo zuen. Urteroko ospakizunetan eta ikastetxeak antolatutako dantzaldietan jotzen zuten, baina ez dugu askoz gehiago ezagutzen.

1962an, Freddie, ikasketak amaituta, Zanzibarrera itzuli zen eta bertan igaro zuen denbora gehiena lagunekin merkatuetara, parkeetara eta hondartzetara joanez.

1964an, Zanzibarreko ezegonkortasun politikoagatik, britainiar asko eta jatorriz indiarra zen jende ugarik, beren gain egin zen presio handia zela medio, herrialdea utzi zuten. Horietako familia bat Bulsara familia izan zen; hain zuzen, Ingalaterrara joan ziren.[6]

Lehenengo urteak Britainia Handian aldatu

Hasiera batean, Freddie eta bere familia lehengusu batzuekin bizi ziren Felthamen (Middlesex) inguru hartan etxe atxiki txiki bat aurkitu zuten arte. Freddiek 17 urte zituen eta arteko fakultatera joan nahi zuela erabaki zuen, baina, onartua izateko, oso nota altua behar zuen. Horregatik, 1964an bere etxetik gertu zegoen Islewortheko eskola politeknikoan matrikulatu zen. Horrela bere arteko kalifikazioa hobetuko zuela pentsatu zuen, behar zuen nota igoz.

Oporretan zenbait lan egiten aritu zen dirua irabazteko: bere etxetik oso gertu zegoen Heathrow aireportuko jatetxean, Feltham merkataritza agentziako biltegiko kaxa handiak zamatzen eta pilatzen... Bere lankideek Freddieren esku delikatuak dituzte gogoan, lan hartarako batere egokiak ez ziruditen eskuak. Musikaria zela esan zuen berak eta denbora-pasan zebilela lanean.

Gogor eman zien ikasketei. Hala ere, nahiago zuen bizitza eskolarraren alderdi estetikoa alde mundukoia baino. Arteko klasean, inongo arazorik gabe lortu zuen nota gorena eta 1966ko udaberrian joan zen Isleworthetik. Bere notek eta talentuak urte hartako irailean Ealing College of Arten onartua izango zela ziurtatzen zuten.

1967an, Jimi Hendrix (Freddie miresle sutsua zuen) eszenatokietan agertu zenean, Freddiek denbora asko pasa zuen bere heroia imitatzen eta marrazten. Markoa jarri bere marrazki haiei eta bere lagun Chris Smithek errentan hartu zuen pisuko paretak apaintzeko erabiltzen zituen; izan ere, Felthameko etxea utzi ondoren, bertara etxe aldatu zen Freddie bere familiaren. Garai hartan, Kensington arte leku garrantzitsua zen, bertan zegoen Biba boutique ospetsua eta in crowd deiturikoek (kontzertuz kontzertu ibili ohi zirenak) biltzen zituen Kensington merkatuaren jaiotze lekua ere bazen.

Ealing unibertsitatean zuen ikaskide bat, Tim Staffel, Freddieren oso lagun ona bilakatu zen. Lagun honek Smile izeneko taldean baxua jotzen zuen eta Brian May gitarra eta Roger Taylor bateriarekin zegoen horretan. Freddie entsegu askotara eraman zuen eta oso ondo eramaten zen bai Brian eta baita Rogerrekin ere. Gainera, asko gustatu zitzaion talde hark zuen soinua. Hauen inspirazioan, Freddie, India utzi zuenetik, lehen aldiz hasi zen musikarekin esperimentatzen.

Hasieran, Tim, Nigerl Foster eta Chris Smithekin hasi zen musika jotzen. Chrisek gogoan du Freddie lehenengo aldiz abesten entzun zuenekoa:

« Ahots aparta zuen eta pianoak ere toke ona zuen. Entzutekoa zen hura! (...) Freddie eta biok

abesti zatiak idazteari eman genion eta bateratzen saiatu behar genuen gero. Hau garbi ikus daiteke "Bohemian Rhapsody" bezalako abesti batean. Interesgarria izaten zen abesti batetik bestera pasatze hura. Ez dakit zerbait oso-osorik bukatuk genuen sekula! Freddiek ikaragarri irakatsi zidan saio haietan. Melodiaren zentzua barneratuta zuen erabat.

»

1969ko ekainean ikasketak Ealingeko unibertsitatean bukatu eta gero, Diseinu eta Arte Grafikoetan diplomatua zen. Bertako egunkari batzuetan iragarkiak diseinatzeko aukera izan zuen eta, uda hartan, Roger Taylorren etxera joan zen bizitzera. Bien artean, Kensingtoneko merkatuan postu txiki bat ireki zuten eta berak edo Ealingeko kideak eginiko artelanak saltzen zituzten. Arropak saltzen ere aritu ziren gero, viktoriar estiloko jantziak, bigarren eskukoak eta abar.

1969ko udan, Freddiek Londresera etorritako Liverpooleko banda bat ezagutu zuen, The Ibex. Mike Bersin zen gitarra, John Tupp Taylor baxua eta Mick Miffer Smith bateria. Managerrak ez zuen esperientzia handirik eta, noizbehinka, beste baxu bat ere beraiekin izaten zen: Geoff Higgins. Taldearekin jo ohi zuen Jethro Tull zalea zen Tuppek txirula jotzeari ematen zionean.

1969ko abuztuaren 13an ikusi zituen lehenengoz Freddiek eta, erabat liluraturik, handik 10 egunetara The Ibexen errepertorio osoa ikasita zeukan. Abesti berriak ere egin zituen eta beraiekin batera joan zen Lancashireko konderrira; hantxe izan zen Freddieren debuta kontzertu batean, abuztuaren 23an. Hiriko Octogon Theatre delakoan Bluesologia deitu zitzaion kontzertu zerrenda bat izan zen. The Ibexek irekieran hartu zuen parte, Boltoneko Queen Parken. Boltoneko Evening News egunkariak eman zuen egun haietako kronika eta Freddieren argazki bat ere bazetorren, antzematen oso zaila bada ere.

The Ibexen emanaldia, berriz, zinta batean grabatuta geratu zen eta garbi nabarmendu daiteke hainbat zaletasun: The Cream, Jimi Hendrix edo Freddieren talderik gustukoena zen Led Zeppelin.

« Freddiek "Wreckage" izena jarri nahi zion bandari, baina ez genuen oso gustuko izan -dio Mike Bersinek- Halako batean, telefonoz deitu zidan gauez besteei berdin zitzaiela esanez eta ea zer nioen nik. "Beno... besteak ados badaude, aurrera" esan nion nik. Gainontzeko kideekin hitz egin nuenean, gauza bera esan zigula denoi jakin nuen. »

Izena aldatu zuten une hartan, Mike Miffer Smith bateriak alde egin zuen eta Richard Thompsonek hartu zuen bere ordea, Brian Mayren 1984 bandaren bateria ohia. Ahalmen handiko banda zirudien, baina 1960ko hamarkadaren bukaera Wreckagen bukaera izan zen. Emanaldi gutxi izan ziren eta tarte handiak haien artean. John Taylor, Richard Thompson eta Freddie Londresen zeuden, Mike Bersin Liverpooleko unibertsitatera joan zen bitartean. Banda desagertu egin zen betirako.[7]

Freddie beste banda baten bila hasi zen eta Sour Milk Sea aurkitu zuen Melody Maker egunkarian. Abeslari bat behar zuten.

Esan dugu Freddieren ahotsa apartekoa zela,[8] baina jendea erakartzen zuena ez zen ahotsa soilik.

« Freddie Mercuryk bazekien ikuskizuna antolatzen -dio Ken Testik-. Queen taldearentzako egin zuen oro egina zuen The Ibex taldearekin, jada. Ez zen ikas zitekeen zerbait, karisma zen, ahotsaren armoniak, itxurak, gustu finak eta musikariaren kalitateak ematen zion doain naturala. »

Bere lehen banda lideratzen aldatu

1969an, Freddie Sour Milk Sea bandaren liderra zen[9]. Chris Chesney bokalista eta gitarra zen, Paul Milne baxua, Jeremy Rubber Gallopek gitarra erritmikoa jotzen zuen eta Rob Tyrellek, berriz, bateria. Hainbat entseguren ondoren, Oxforden eman zituzten kontzertu batzuk. Freddie eta Chris lagun bikainak ziren eta hau era Freddiek Smilerekin batera zeukan etxera etorri zen, Barneseko Ferry Roadera.

Sour Milk Seako gainontzeko kideak jeloskor agertu ziren, Chris eta Freddie beti batera zeudelako eta bandaren etorkizuna zalantzan egon zitekeelako. Bi hilabete beranduago, Jeremyk ekipoaren gehiena eraman zuen, berea baitzen, eta banda disolbatu egin zen. 1970eko apirilean, Tim Staffellek Smile banda utzi zuen eta Freddiek beraiekin batzeko erabakia hartu zuen. Bera izango zen abeslari nagusia. Bandari izena aldatu behar zitzaion, eta izen berria Queen izango zen. Bere abizena ere aldatu zuen eta Mercury jarri.

1970ean, Freddiek Mary Austin ezagutu zuen eta 7 urtez bizi izan ziren biak elkarrekin bikote eginda.

Queen aldatu

 
Freddie Mercury Queen taldearekin 1984an

1971n, John Deaconek hasi zen Queen taldearen baxua jotzen. Freddiek diseinatu zuen logoa: bi lehoi Roger eta Johnentzat (Leo ziren), karramarroa Brianentzat (Kantzer) eta bi maitagarri beretzat (Virgo). Freddie izan zen Seven Seas Of Rhye abestiaren autorea, britainiar zerrendetan sartuko zen taldearen lehen abestia, eta Killer Queen ere berea zen. Laster egingo zuen bederatzi astez zerrenden gailurrean mantenduko zen Bohemian Rhapsody.[10] Egia esan, Freddie zen nagusia banda hartan.

1975ean, Queenek Japonian zehar egin zuen bira eta fan andana atzetik zuen nonahi. Harrituta zeuden harrera harekin eta Freddie liluratuta geratu zen herri hartan. Antzinako gauzak eta japoniar artea bildumatzeari eman zion.

1979ko urriaren 7an, Freddiek Royal Balleten egin zuen emanaldia. Sekula balletean aritu gabekoa zen, baina irrikaz zegoen aspalditik. Bohemian Rhapsody eta Crazy Little Thing Called Love aukeratu zituen eta orkestrak lagundu zion berak zuzenean abesten zuen bitartean. Bohemian Rhapsodyn egin zituen lehen dantzak eta bere talentua erakusteko aukera izan zuen. Txaloen trumoia berehalakoa izan zen.

1980an, Freddiek irudi aldaketa garrantzitsua egin zuen eta ilea moztu eta bibotea utzi zuen. Bere jarraitzaileek atzazaletarako esmaltea eta bizar-xaflak bidaltzen hasi zitzaizkion. Era berean, funky eta musika diskorantz biratu zuen eta rocketik aldendu zen.[11]

1982an, Queeneko kideek deskantsu bat hartu beharrean zirela erabaki zuten. Hurrengo urtera arte, ez ziren beste bira batean sartuko. Freddiek bakarlari lanetan aritzeko asmotan zebilen eta denbora horretarako aprobetxatuko zuen. Estudio bat alokatu zuen Musiclanden, Munichen, eta lanean hasi zen 1983ko hasieran. Garai horretan ezagutu zuen Giorgio Moroder, Fritz Langen Metropolis filmaren bertsio berri batean lanean ari zena. Freddieri kolaborazioa proposatu zion eta honek baiezkoa eman zuen. Love Kills atera zen kooperazio haren fruitu. Garai horretan ere beste hainbat musikarirekin aritu zen, adibidez Michael Jacksonekin argitaratu ez zen There Must Be More to Life Than This abestia grabatu zuen.

1983ko maiatzean, Freddiek Giuseppe Verdiren Un ballo in maschera ikusteko aukera izan zuen. Montserrat Caballé entzun zuen lehen aldiz eta harrapatuta geratu zen zeharo.

1984an, Queen berriro itzuli zen, indarberrituta eta, funk eta diskoa baztertuz, berriro joan ziren 70eko hamarkadan ospea eman zien popera.

1984ko irailaren 10ean, Freddieren lehen bakarreko lana atera zen, Giorgio Moroderrekin Metropoliserako egin zuen hura: Love Kills. CBS Recordsek editatu zion lehen bakarreko albuma: Mr. Bad Guy. Porrota erabatekoa izan zen.

1985eko uztailaren 13a egun berezia izan zen Queenentzako eta Freddierentzako. Live Aid eguna zen eta mila milioi pertsonek ikusi zuten mundu osoan. Arrakasta izugarria izan zen.

1986an izan zen Queenen azken bira. Magic Tour Europan zehar ibili zen bi hilabetez eta Knebworth Parken bukatu zen abuztuaren 9an. Hura izan zen Freddie Mercuryren azken emanaldia Queenentzako.[12]

Azken urteak aldatu

1987an, Freddiek taldearen etena aprobetxatu zuen bakarreko lana ateratzeko.[13] Townhouse estudioetan grabatu zuen eta The Plattersen The Great Pretender abestia zegoen beste batzuen artean. Otsailaren 23an atera zen.

1987ko martxoan, Freddie Bartzelonara joan zen Montserrat Caballé ezagutzeko xedean. Bi edo hiru abesti zituen kasete bat eman zion eta kataluniarrari izugarri gustatu zitzaizkion. Haietako bat Londresko Covent Gardenen abestera iritsi zen eta apirilerako biak elkarrekin lan egiten hasita zeuden.[14]

Maiatz bukaeran, Eivissan jaialdi handi bat izan zen, eta Freddie ohorezko gonbidatua izan zen. Montserrat Caballékin batera egin zuen klausura berak idatzitako abestia kantatuz, Barcelona. Gerora, Espainiako Komite Olinpikoak single hura 1992an Bartzelonan egingo ziren Joko Olinpikoetarako ereserki ofizial egitea erabaki zuen.[15]

1988ko urriaren 8an, Freddie eta Montserrat batera atera ziren Bartzelonan La Nit delakoan. Oraindik editatu gabe zegoen albumeko 3 abesti eskaini zituzten: How Can I Go On, The Golden Boy eta Barcelona.

Jendaurrean egin zuen azken agerraldia 1990eko Brit Awardsetan izan zen. Urdinez jantzita atera zen eta ez zuen ezer asko esan[16]:

« Eskerrik asko. Gabon. »

1991ko azaroaren 23an, HIESa zuela iragarri zion munduari prentsan. Ordu batzuk beranduago, 1991ko azaroaren 24an, bronkopneumonia batek hil zuen Freddie.[17][18] Ondoan zuen bere mutil laguna, Jim Hutton, eta bera eta Dave Clark gaixoa garbitzen ari ziren Londresko Garden Lodgeko etxean.

Azken guraria Bohemian Rhapsody berriro ateratzea izan zen, Hiesaren aurka borroka egiteko. Heriotzaren ondoren, Mercuryk prestatuta utzi zuen material ugari editatu zuten.

Omenaldiak aldatu

 
Freddie Mercuryren omenezko estatua Montreuxen, Suitzan

1992ko apirilaren 20an kontzertu handi bat antolatu zuten Wembleyko estadioan: Robert Plant, Liza Minelli, Elton John, David Bowie, Guns N' Roses, Metallica, Roger Daltrey edo George Michael bertan ziren. Han lortutako guztia HIESaren aurka borroka egiteko eman zuten.

2006an, Lover of Life, Singer of Songs — The Very Best of Freddie Mercury Solo diskoa atera zen merkatura, bakarreko lanak bilduz.

2007ko azaroaren 24an, 16 urte bete ziren bere heriotzaren ondoren eta Queen Rock Montreal & Live Aid, atera zuten. Montrealen 18.000 pertsonen aurrean emandako kontzertua dago bertan eta 1981eko azaroaren 24 eta 25 grabazioak ziren. 2018ko urrian, Freddie Mercuryri buruzko film biografikoa plazaratu zen, Bohemian_Rhapsody deitutakoa.[19]

Orain dela gutxi, Queen eta Paul Rodgersek The Cosmos Rocks izeneko ekoizpena atera zuten. [20]

Diskografia aldatu

Queen taldearekin aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Queen#Diskografia»

Bakarka aldatu

Estudioko diskoak aldatu

Bildumak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Birth certificate. .
  2. Freddie Mercury (real name Farrokh Bulsara) Biography. Inout Star.
  3. «Freddie Mercury - Mary Austin interview, OK! Mag. 17.3.2000» www.freddie.ru (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  4. RollingStone.com – 100 Greatest Singers of All Time.
  5. Queen Online – History: Freddie Mercury
  6. (Ingelesez) «Freddie Mercury | Biography & History» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  7. Boyce, Simon. (1995). Freddie Mercury. Bristol: Parragon ISBN 1861050542..
  8. Evans, David; Peter Freestone. (2001). Freddie Mercury: an intimate memoir by the man who knew him best. Londres: Omnibus, 108–9 or. ISBN 0-7119-8674-6..
  9. (Gaztelaniaz) «Sour Milk Sea» Queenpedia (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  10. BBC News. Queen top UK album charts league. Londres.
  11. Bret, David. (1996). Living On the Edge: The Freddie Mercury Story. London: Robson Books ISBN 1861052561..
  12. (Gaztelaniaz) Queen. 2021-05-19 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  13. Robert Urban, Robert Urban. Ragged Blade Reviews: Queen's Freddie Mercury and his Legacy. .
  14. (Gaztelaniaz) «Freddie Mercury y Montserrat Caballé ‘reviven’ juntos en TVE» La Vanguardia 2019-11-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  15. Larkin, Colin (1998) The encyclopedia of popular music: Louvin, Charlie – Paul, Clarence, Volume 5 Page 3633. Macmillan, 1998
  16. (Gaztelaniaz) «Brit Awards de 1990: La última aparición en público de Freddie Mercury» Universal 88.1 2021-02-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  17. The Star – AIDS Kills The King of Rock. Queenarchives.com 1991-11-25.
  18. CEEFAX: Singer Freddie Mercury dies, aged 45. .
  19. «Tribute to King of “Queen” Freddie Mercury | NowPublic News Coverage» web.archive.org 2009-06-06 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  20. (Gaztelaniaz) julianruizgarrido. ♫ COSMOS ROCKS ,EL ALBUM OLVIDADO DE QUEEN + PAUL RODGERS | PyD. (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).

Kanpo estekak aldatu